"2004 eta 2007 ARTEAN JAIOA bazara, animatu, eta eman izena 3ko futboleko eta minisaskibaloiko txapelketetan lagunekin, gelakideekin, taldekideekin..."

3ko Futbola

Ordutegia: 17:00 – 19:45 (20:00 sari-banaketa)

Lekua: Areatzako Pasealekua

Adinak: 2004TIK 2007RA BITARTEAN JAIOTAKOAK. Izena ematen duten taldeen kopuruaren arabera, txapelketa kategoriaka antolatuko da. Taldeak mistoak izan daitezke.

Lehiaketaren araudia:

  • Parte-hartzaileak: 3 talde bakoitzeko, atezainik gabe.
  • Iraupena: 6 minutu partidako. Berdinketa gertatzen bada, 3 penalty jokatuko dira.
  • Lehiaketa-sistema: Ligaxka, koadroa edo mistoa (azkenean izena ematen dutenen kopuruaren arabera).
  • Taldeak: gehienez, 16 talde (talde mistoak ere osa daitezke).
  • Jokalekua: Bombonera 15x10.
  • Modu pedagogikoan arbitratutako partidak. Behar izanez gero, eten egingo da partida erabakiaren zergatia azaltzeko.
ATHLETIC CLUBeko jokalariekin batera San Mamesera zelairatzeko aukera zozkatuko da parte hartzen duten taldeen artean.
Minisaskibaloia

Ordutegia: 17:00 – 19:45 (20:00 sari-banaketa)

Lekua: Areatzako Pasealekuan

Adinak: 2004TIK 2007RA BITARTEAN JAIOTAKOAK. Izena ematen duten taldeen kopuruaren arabera, txapelketa kategoriaka antolatuko da. Taldeak mistoak izan daitezke.

Lehiaketaren araudia:

  • Parte-hartzaileak: 5 talde bakoitzeko.
  • Iraupena: 6 minutu partidako. Berdinketa gertatzen bada, 5 tiraldi libre.
  • Lehiaketa-sistema: Ligaxka, koadroa edo mistoa (azkenean izena ematen dutenen kopuruaren arabera).
  • Taldeak: gehienez, 16 talde (talde mistoak ere osa daitezke).
  • Jokalekua: 20x12.
  • Modu pedagogikoan arbitratutako partidak. Behar izanez gero, eten egingo da partida erabakiaren zergatia azaltzeko.
BILBAO BASKETen udako campusean parte hartzeko astebeteko doako izen-emate bat zozkatuko da parte-hartzaileen artean.

* Kirol Eguneko jardueren irudiak grabatuko dira. Webgunearen, blogaren eta sare sozialen bidez Kirol Egunaren berri emateko erabiliko dira irudiok. Irudiren bat ez erabiltzeko eskatu nahi baduzu, idatzi, mesedez,

helbide honetara: [email protected]