Sare sozialetan dituzten kontuek milioika jarraitzaile dauzkate. Haiek dira 2026an Instagramen, TikToken eta YouTuben arrakasta duten euskal influencerrak. Zerrendan daude, Ibai Llanos buru dela, Twin Melodyko neska infuencerrak eta Gorka Barredo euskal youtuber eta haren ¡Que Viva La Cocina! kanala, besteak beste. Jakin nahi baduzu nori jarraitu 2026an, ikusi euskal influencer, eduki-sortzaile eta instagramerren bilduma hau… eta ez huts egin haien edukiak.
Ibai Llanos: 27,2 milioi jarraitzaile TikToken eta 19,8 milioi Twitchen

Iturria: Ibai Llanos
Ezinezkoa da ez ezagutzea, ezta? Ibai Llanos bilbotarra, 30 urterekin, streamerra, youtuberra eta onlineko kirol-aurkezlea da. 27,2 milioi jarraitzaile baino gehiago ditu TikToken, baina hasiera besterik ez da hori.
Hemeretzi milioi jarraitzaile baino gehiago ditu Twitch-en; horrek esan nahi du ezen, plataforma horretan jarraitzaile gehien dituzten kanalak kontuan harturik, Ibairen kanala aurrenekoetakoa dela mundu osoan. Youtuben, berriz, 15 milioi harpidedunetik gora ditu.
League of Legends-eko narratzaile gisa hasi zen sareetan, eta gaur egun eduki-sortzaile arrakastatsuenetako bat da, milioika jarraitzaile ditu eta audientzia-errekorrak lortu ditu Velada del Año fenomenoarekin eta besterekin.
Urte-amaierako kanpaiak aurkeztu ditu Madrilgo Puerta del Soletik, eta kirol elektronikoen KOI klubaren sortzaileetako bat da, Gerard Piquerekin batera. Euskal influencerraren mugarrietako batzuk baino ez dira, eta haren aldaketa fisikoari interes handiarekin jarraitu zaio sareetan.
Jarraitu hemen:
- Twitch: https://www.twitch.tv/ibai
- TikTok: https://www.tiktok.com/@ibaillanos
- Instagram: https://www.instagram.com/ibaillanos/
- YouTube: www.youtube.com/@IbaiLlanos
Aitana eta Paula Etxeberria, Twin Melody: 19,7 milioi jarraitzaile TikToken

Musika, koreografiak, bizi-estiloa eta halako edukiak sortzen dituzte Paula eta Aitana Etxeberria gipuzkoar ahizpek sare sozialetan dituzten kanaletan. Twin Melody izenez ezagunak, Ordiziako euskal influencer hauek Pablo Motosen eskutik egin zuten debuta telebistan, El hormiguero proraman.
Bi ahizpek arrakasta handia dute sarean: ia 20 milioi jarraitzaile dituzte TikToken, 3,3 milioi YouTuben eta 1,4 milioi Instagramen.
Jarraitu hemen:
- TikTok: https://www.tiktok.com/@twinmelody
- YouTube: https://www.youtube.com/@TWINMELODYOFFICIAL
- Instagram: https://www.instagram.com/twinmelody/
Gorka Barredo: 4,32 milioi jarraitzaile Youtuben

Sukaldea maite du Gorka Barredok, eta grina hori kutsatzen die YouTubeko kanalean dituen harpidedunei (4 milioitik gora).
Berak influencer izatearen kontu hori arrotz samar zaiola dioen arren, gasteiztar honek arrakasta izugarria lortu du Youtubeko bere kanalarekin: ¡Que Viva La Cocina! Leku ezin hobea da aukera gozoak eta prestatzeko errazak bilatzen dituzten sukaldaritzaren zaleentzat.
Jarraitu euskal youtuber honi hemen:
- YouTube: https://www.youtube.com/@QueVivaLaCocina
- Instagram: https://www.instagram.com/gorkabarredo
- TikTok: https://www.tiktok.com/@gorkabarredo
Jon Kortajarena: 4,1 milioi jarraitzaile Instagramen

Nork ez du ezagutzen Jon Kortajarena? Izena ezagutzen ez baduzu ere, seguru ezaguna zaizula modelo bilbotar honen aurpegia, besteak beste Tom Ford, Versace, Calvin Klein eta nazioarteko beste marka ezagun askorekin lan egiten baitu. Gainera, gero eta aurpegi ezagunagoa da zineman eta zenbait telesailetan.
Jon Kortajarena dotoreziaren sinonimoa da. Lau milioi jarraitzaile baino gehiago dituela Instagram-en, euskal influencer honek une dibertigarriak, outfitak eta bidaiak partekatzeaz gainera, klima-aldaketari buruz hitz egiteko ere baliatzen du sare soziala.
Jarraitu hemen:
- Instagram: https://www.instagram.com/jonkortajarena/
Iban García: 3,3 milioi jarraitzaile TikToken

Iban García azkoitiarrak Youtubera bideoak igoz ekin zion sareko ibilbideari; bideo horietan, errezetak eta eskolako bizitza zituen hizpide, besteak beste. Orain, modan dauden influencer eta tiktoker-etako bat da.
Musikaz, aisiaz edo umoreaz hizketan nahiz berriketan edo kalean jendeari erronkak jartzen, bere saltsan dago TikTok-en. Podcast-ekin ere ausartzen da.
Jarraitu hemen:
Óscar Alonso: 2,3 milioi jarraitzaile Instagramen

Óscar Alonso da @72 Kilo ekimena sortu duen bilbotarra. Eta izen horren atzean sareetan arrakasta izatera eraman duen istorio bitxia dago: Oscarrek 92 kilotik 72ra jaitsi nahi izan zuen bere pisua, eta prozesu hori karikaturen bidez islatzen joan zen. 72 kilora iritsi zenerako, bere marrazkiek hainbesteko arrakasta zuten, ezin izan baitzion partekatzeari utzi.
Jarraitu euskal influencer honi hemen:
- Instagram: https://www.instagram.com/72kilos
Ibai Rider: 1,1 milioi jarraitzaile TikToken

Iturria: Ibai Rider
Bilbon jaiotako eduki-sortzaile honek milioi bat jarraitzaile baino gehiago ditu TikToken. Ibai Riderrek bidaiez hitz egiten du bere YouTubeko kanalean, eta vlogak igotzen ditu; kirolaz ere hitz egiten du, YouTubeko kanal bat baitu MTB, enduro eta bestez aritzeko.
Instagrameko profila ere badu, eta 623.000 pertsonak jarraitzen diote hor.
Jarraitu hemen:
- TikTok: https://www.tiktok.com/@ibairider
- Instagram: https://www.instagram.com/ibairider
Gotzon Mantuliz: 808.000 jarraitzaile Instagramen

Gotzon Mantulizek dioenez, etxean bezain eroso sentitzen da sare sozialetan, baina, batez ere, telebistan, eta horren adibide da, adibidez, Zapeando eta El Desafío saioetan izan duen arrakasta.
Bizkaitar hau El conquistador del fin del mundo saioagatik ere ezaguna da, muturreko biziraupen-saio horretan agertu baitzen aurrenekoz telebistan. Han izandako arrakastari esker, jende asko hurbildu zitzaion. Gaur egun, bizitza osasungarriari, kirolari edo bere bizitzari buruzko gomendioz beteta dauzka sareak.
Eta bai, ez zabiltza oker, euskal influencer hau izan zen Operación Triunfoko lehiakideak sasoi betean jarri zituen entrenatzailea.
Une honetan, munduan barrena dabil, hainbat pertsona ospetsu lagun dituela, Cazadores de imágenes telebista-saioan.
Jarraitu hemen:
- Instagram: https://www.instagram.com/gotzonmantuliz/
- TikTok: https://www.tiktok.com/@gotzonmantuliz
Iera Paperlight: 787.000 jarraitzaile Instagramen

Iturria: Iera Paperlight
Iera González edo Iera Paperlight hondarribiarra da, bi seme-alaba ditu, eta konfinamenduan lortu zuen arrakasta.
Berrogeialdiak bizitza aldatzeko balio izan zion, eta bizitzeko, lan egiteko eta ondo pasatzeko modu berri bat aurkitu zuen. Instagrami, duen estiloari eta ikus-entzunezko munduaz dakien guztiari esker, iraultza benetako bat eragin du sare sozialetan.
Instagrameko profilean, senarrarekin batera prestatzen dituen errezetak eta modako trikimailuak erakusteko bideoak ere igotzen ditu Ierak. Bizitzarako duen filosofiak gidatzen du beti Ieraren estiloa.
Jarraitu euskal influencer honi hemen:
- Instagram: https://www.instagram.com/ierapaperlight
Sara Baceiredo: 691.000 jarraitzaile Instagramen

Bere Instagrameko eta YouTube kanaletan, Sara Baceiredok modaz, edertasunaz eta kirolaz hitz egiten du, eta bidaietarako ideiak ere ematen dizkigu. Duen estilo hurbil eta naturalari esker, euskal influencer jarraituenetako bat da, eta alderdi hori bere poltsen marka arrakastatsuarekin uztartzen du: It's Lava.
Jarraitu hemen:
- Instagram: https://www.instagram.com/sarabace
- YouTube: https://www.youtube.com/sarabaceiredo
Raquel Reitx: 561.000 jarraitzaile Instagramen

Raquel Reitx Bilbokoa da, eta milaka jarraitzaile pilatzen ditu bere sare sozialetan. Haren kanaletan, erosketen bideoak, makillajea, hausnarketa pertsonalak eta txutxu-mutxu batzuk ere aurki ditzakegu. Eta “orain ni eta ama aldi berean izaten ikasten ari naiz” kontatzen du bere Instagrameko profilean euskal influencer honek.
Baikorra eta polifazetikoa, Raquel Reitxek liburu bat ere idatzi du: “Una carta para mí”.
Jarraitu hemen:
- Instagram: https://www.instagram.com/raquelreitx
- TikTok: https://www.tiktok.com/@raquelreitx
Carmen Estefano: 526.000 jarraitzaile Instagram-en

Iturria: Carmen Estefano
Euskal influencer honek dio ezin dela bizi bere gurasoak eta hiru alabak gabe.
Instagramen “Printzesen ama hirukoitz” izenez da ezaguna Carmen Estéfano; duela 14 bat urte hasi zen Instagramen, eta helburu bat baino ez zuen hasieran: gertu ez zituen pertsonen berri izatea eta, distantzia gorabehera, haiekiko harremana ez galtzea.
Kontuan, familiako kideei egindako argazkiak eta bideoak eta janzteko estiloaren gakoak partekatzen ditu. Iragazkirik gabeko eta pose beharturik gabeko argazkiak jartzen ditu maiz, lasai asko. Baina, batez ere, benetako amatasunaren irudiak erakusten ditu Carmenek. Influencer honek bere beste pasioetako baten edukia ere partekatzen du, kirolarena. Telebistan, El Conquistador saioan hartu du parte.
Jarraitu hemen:
- Instagram: https://www.instagram.com/carmenestefano/
- TikTok: https://www.tiktok.com/@carmenestefano
Ane Hernando: 447.000 jarraitzaile Instagram-en

Ane Hernandok 447.000 jarraitzaile baino gehiago ditu Instagramen. Iruñean bizi den bizkaitar honek farmazia ikasi zuen, baina modaren eta kosmetikaren munduan dihardu bokazioz. Bere produktu-lerro bat plazaratu berri du, HADA Dermocosmetics, ahizparekin batera.
Estilo naturala du eta irudiari buruzko aholkuak ematen ditu; horrek euskal influencer ezagunenetako bat bihurtu du.
Jarraitu hemen:
- Instagram: https://www.instagram.com/lookandchic
Estíbaliz Prieto: 442.000 jarraitzaile Instagramen

Modaren euskal guruetako bat da, eta sareekin bizimodua ateratzen hasi zen aurrenekoetako bat.
Hasieran, bere outfiten argazkiak ateratzen zituen igogailuko ispilu aurrean, Bilboko hotel batean harreragile gisa lan egiten zuenean. Halako arrakasta izan zuten haren estilismoek, ezen gaur egun Instagrameko bere kontua eta proposatzen dizkioten lankidetzak baititu lanbide.
Jarraitu euskal influencer honi bere kontuetan:
- Instagram: https://www.instagram.com/estibaliz.prieto
- TikTok: https://www.tiktok.com/@estiprieto
Julen Axpe: 438.700 jarraitzaile TikToken

Iturria: MPC Management
Otxandioko bakarrizketari hau euskal influencer bat bihurtu da, TikTok eta Instagramen milaka jarraitzaile dituena. Julenek "furgonologista" gisa definitzen du bere burua, furgoneta batean bizitzen daramatzan 4 urteak laburbiltzen dituen izen bat, bere esperientzia Furgonologo ikuskizunera eraman baitzuen.
Orain biran dabil Camino al exiSto show berriarekin, eta Athleticek arrakastaren bila darabilen bidea egiten ari da. Eta asko daki Julen Axpek talde zuri-gorriaz, bera baita taldearen partiden euskarazko kontalaria DAZNen.
Hori guztia ikusi ahal izango duzu haren sare sozialetan, baita umorezko bideorik onenak ere.
Jarraitu hemen:
- TikTok: https://www.tiktok.com/@julenaxpe
- Instagram: https://www.instagram.com/julenaxpe/
Mikel García: 356.700 jarraitzaile TikToken

Iturria: Mikel García
TikToken ia 357.000 jarraitzaile ditu, eta Instagramen 238.000. Mikel García bidaia-edukien sortzailea da, eta 2025eko Idolo sarietarako izendatu dute kategoria horretan. Santurtzikoa da Mikel, eta sarean jarraitu diezaiokezu haren bideoei eta bizimoduari buruz gehiago jakiteko.
Jarraitu euskal influencer honi hemen:
- TikTok: https://www.tiktok.com/@_mikelgarcia
- Instagram: https://www.instagram.com/_mikelgarcia
Gabriela Uriarte: 337.000 jarraitzaile Instagramen

Gabriela Uriartek elikadurari buruzko bere ezagutzari eta gomendioei esker eskuratu zuen influencer titulua, Instagramen.
Giza Nutrizioko eta Dietetikako gradua ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean; ETB2-ko A bocados saioko coacha eta aurkezlea da, Ander González sukaldariarekin batera, eta garbi hitz egiten du beti elikadura-obsesioen aurka.
Liburu bat du gidari nagusi, eta haren izenburua da sareen bidez denei helarazten saiatzen den mezua: “Hacer dieta engorda. Comer sano para no hacer dieta”.
Jarraitu hemen:
- Instagram: https://www.instagram.com/gu_nutricion
Unai Etxebarria: 249.000 jarraitzaile Instagram-en

Iturria: Unai Etxebarria
Musika askorekin eta umore handiz, Unai Etxebarriak milaka jarraitzaile bereganatu ditu sare sozialetan bere aitarekin batera.
Trikitixa eta panderoa jotzen dituen Basauriko euskal influencer honen profila Etxebarria Aita-Seme Trikitilariak da.
Jarraitu hemen:
- Instagram: https://www.instagram.com/etxebarriaitasemetriki/
- TikTok: https://www.tiktok.com/@etxebarriaaitaseme?lang=es
Valeria Ros: 223.000 jarraitzaile Instagramen

Iturria: Valeria Ros
Komedia du sailik jorratuena eta telebistan nabarmendu da bereziki, baina milaka jarraitzaile irabazi ditu Instagramen, non umorezko bideoak sortzen baititu eta lan egiten duen proiektuetan bere eguneroko kontuak partekatzen.
Getxoztarra da Valeria Ros, eta MasterChef Celebrityn egon zenean bere bizitzaren beste alderdi bat erakutsi zigun. Gaur egun, telebistako Todo es mentira saioan ikus dezakezu.
Jarraitu hemen:
- Instagram: https://www.instagram.com/_valros
Amets Arrieta: 189.300 jarraitzaile TikToken

Iturria: Amets Arrieta
Umorea duela ikur, bizitzaz hitz egiten du Amets Arrietak, aholkuak ematen ditu eta ironiaz beteriko bere gogoeten inguruko bideoak grabatzen ditu. Basauriko euskal influencer honek arrakasta handia du TikToken eta Instagramen, eta milaka jarraitzailek komentatzen eta partekatzen dituzte haren bideoak.
Jarraitu hemen:
- TikTok: https://www.tiktok.com/@amets_arrieta
- Instagram: https://www.instagram.com/amets_arrieta/
Nerea Garmendia: 174.000 jarraitzaile Instagram-en

Iturria: Nerea Garmendia
Beste komiko ezagun bat Nerea Garmendia da. Beasaindarra jaiotzez, 25 urte baino gehiago daramatza telebistan lanean, eta askok Vaya Semanitan izandako arrakastagatik ezagutuko duzue. MasterChef Celebrity talent showean ere parte hartu du.
Haren sare sozialetan, eguneroko kontuen, dituen proiektu profesionalen eta askoz gehiagoren berri jakin dezakezu; 174.000 jarraitzaile ditu Instagramen.
Jarraitu haren kontua hemen:
- Instagram: https://www.instagram.com/nerea_garmendia
Beñat Olea: 149.000 jarraitzaile Instagramen

Iturria: Beñat Olea
Beñat Olea, sareetan @btolea izenez ezagunagoa, ilustrazioan eta diseinu grafikoan aritzen da. Legazpin jaioa da, eta Eki hodeietan komikia argitaratu du. Bere alderdi artistikoari jarraitu diezaiokezu Instagrameko @btoleaart kontuan.
Beñatek milaka jarraitzaile lortu ditu euskarari buruz egin dituen bideoengatik; euskarari buruzko bitxikeriak azaltzen ditu edo hitz bereziak, izen bereziak eta beste gauza asko kontatzen dizkizu, interes handikoak.
Beraz, jarraitu oraintxe euskal influencer honi:
- Instagram: https://www.instagram.com/btolea
- TikTok: https://www.tiktok.com/@btolea
Bocabeats Comedia: 141.000 jarraitzaile Instagramen

Iturria: Bocabeats Comedia
Aitor Majo eta Ivan Ivenian bilbotarrak dira Bocabeats bikote komikoa. Famatuak dira Instagram edo YouTubeko bideo dibertigarrietan partekatzen dituzten abestien eta musika-estiloen bertsioak. Sare sozialetara igotzen dituzten umorezko esketxez gain, euskal influencer hauek herrialde osoan zehar ibiltzen dira beren ikuskizunekin.
Jarraitu haien kontuei:
- Instagram: https://www.instagram.com/bocabeatscomedia
- YouTube: https://www.youtube.com/@Bocabeatshumor
Ezagutzen zenituen euskal influencer hauek guztiak? Bada, hasi lehenbailehen haiei jarraitzen, egunean egoteko.
