A ze gutxi falta zaizun Algarvera oporretara joateko! Hasi zara prestaketak egiten. Dena izan behar da gogoan: urpean igeri egiteko betaurrekoak, eguzkitakoa, liburuak... eta roaming-a aktibatzea! Nola? Bai, atzerrira bazoaz eta inkomunikatuta geratu nahi ez baduzu, hobe duzu roaming-a aktibatu.

Europan, dagoeneko ez dago mugarik pertsonentzat. Baina mugikorrentzat bai. Oporretan atzerrira bazoaz, jakin behar duzu zure amarekin edo zure anai-arrebekin komunikatzeko arazoak izango dituzula neurri egokiak hartzen ez badituzu.

Baina bada berri on bat: orain, Euskaltel APParen bidez inoiz baino errazagoa da roaming-zerbitzua aktibatzea. Edozein gailu mugikorretatik egin dezakezu noiznahi. Hala, ez zaizu ahaztuko, ziur! Oraindik ez badaukazu,  hemen sakatuz deskargatu dezakezu. Bezeroarentzako arreta guztien abantailak zure mugikortasunera egokituta.

Bai, jada aktibatua duzu roaming-a, baina argi daukazu zer den hobe, zuk deitzea edo besteek zuri deitzea? Zer da merkeena? Aurrezenbakiren bat markatu behar dute zuri deitzeko?

Nola ordaintzen dira deiak roaming-ean zauden bitartean?

Zeuk deitzen baduzu atzerritik, zeuk ordainduko duzu. Zauden zonaren arabera aldatzen da prezioa (1, 2 edo 3 zona).

Deitzen badizute, deitzen duenak zu Espainian bazina bezala ordainduko du, eta zuk roaming-ean jasotako dei bat ordainduko duzu. Berriz ere, roaming-deiaren prezioa zu zauden zonaren arabera aldatuko da.

Deitzen dizutenek ez dute markatu behar inongo zenbaki edo aurrezenbaki berezirik. Bilbo, Donostian edo Gasteizen bazina bezalaxe. Beste hainbeste zuk deitzen baduzu. Hemen markatuko zenukeen zenbaki bera markatu beharko duzu. SMSetarako, berdin, zenbaki bera. Atzerritik ahots-postontzira sartzeko, lehenago 2242 zenbakira deitu behar da pasahitza aldatzeko. Atzerritik zerbitzu horretara sartzeko, +34 688 688 242 zenbakia markatu behar da.

Dena dela, jakin behar duzu zure roaming-gastuak ez direla zure fakturan agertuko hilabete batzuk igaro arte, oporraldian erabili duzun operadorearen kudeaketaren arabera.

Zer sare erabili behar dut atzerrian?

Mikonos uhartera joatekoa zara, eta jakin nahi duzu zenbat kostatuko zaizun deitzea edo nabigatzea. Non kontsultatu? Mapa honetan.

Atzerriko sare mugikorra hautatzeari dagokionez, zure mugikorrak hemen erabiltzen duzuna ez den sare batera erregistratu behar du. Mugikorrak automatikoki egin ohi du hori, eta behar den sarera konektatu ohi da. Hala gertatzen ez bada, sare-bilaketa bat egin beharko duzu, eta Euskaltelen zure telefonoarekin bateragarria den sarera konektatu beharko duzu. Gai horri buruz eta roaming-ari buruzko beste gai batzuen inguruan, informazio zabalagoa eskuratuko duzu esteka honetan:

http://www.euskaltel.com/CanalOnline/particulares/soporte/20150519132358943/

Eta ez ahaztu hau: aparteko gasturik izan nahi ez baduzu, hobe duzu, atzerrian zaudenean, datuen erabilera desaktibatzea. Euskaltel APPtik desaktiba dezakezu, bai eta Bezeroaren gunetik ere, webgunean.

Ikusten duzun bezala, atzerritik hitz egitea oso erraza da. Gauza bakarra gogoratu behar duzu: zure roaming-zerbitzua aktibatzea bidaiatu baino lehen. Eta gozatu oporretan zure ingurukoekin duzun harremana eten gabe!