Bilbo beste modu batean ezagutu nahi duzu? Itsasadarrean zeharreko ibilaldi bat proposatzen dizugu: toki ospetsuenak ezagutuko dituzu eta, aldi berean, gure gastronomia bikainaz gozatzeko aukera izango duzu. Bilboko itsasadarra ontzian zeharkatzeko iradokizun batzuk dituzu hemen, ibilbide, ordutegi eta prezio eta guzti.

Hondartzak, zubiak, faroak... Bilboko itsasadarra zeharkatuta, gure iragana eta gaur egungo historia ezagutuko dituzu. Zenbait ontzi-enpresak eskaintzen dituzten ohiko bidaiak egin ditzakezu, edo aukera pertsonal eta desberdin bat hautatu dezakezu, horretarako ere badituzu aukerak eta.

Bilboats

Bilboats ontzi-enpresak itsasadarrean zehar paseatuz hiria ezagutzeko aukera ematen du, beste enpresa batzuek bezala.

Gogoan hartu ohiko bidaien ibilbideak, ordutegiak eta prezioak.

Bilboatsek Bilboko itsasadarrean egiten dituen ibilbideak

Bilboats enpresak bi aukera ematen ditu:

  • "Bilbo itsasontziz": hirigunean zeharreko ibilbide zirkularra, udaletxetik Zorrotzaurreko erriberara (60 minutu).

  • "Itsasoan zehar": Pio Baroja nasa da 120 minutuko bidaia honen abiapuntua eta helmuga. Interesgune nagusiak eta Bilbo Handia osatzen duten herriak bisitatzen dira itsasadarrean zehar.

Bilboatsek Bilboko itsasadarrean egiten dituen ibilbideen ordutegiak

Beti irteten dira ordu berean: goizeko 10:30ean. Kontuan hartu beharko dituzu urteko sasoia eta asteko eguna, ibilbideak noiz egingo diren jakiteko.

Urtarrilean eta otsailean ez da irteerarik egiten.

Martxotik maiatzaren erdialdera arte, asteburuetan, jaiegunetan eta zubietan bakarrik egiten dira. Maiatzaren 20tik aurrera, astelehenetik ostegunera ere bai.

Ekainetik urriaren 13ra, egunean irteera bakar bat egiten da, 10:30ean. Urriaren 14tik hilabete-amaierara, astelehenetik ostegunera ere bai.

Azaroan eta abenduan, asteburuetan, jaiegunetan eta zubietan bakarrik egiten dira ibilbideak.

Bilboatseko ibilbideen prezioak

  • "Itsasoan zehar" ibilbidea. Banakako tarifa orokorra 20 € da; haurren, erretiratuen eta desgaitasunen bat duten pertsonen tarifa 14 € da, eta haurtxoek 2 € ordaindu behar dituzte.

  • "Bilbo itsasontziz" ibilbidea. Banakako tarifa orokorra 14 € da; haurren, erretiratuen eta desgaitasunen bat duten pertsonen tarifa 10 € da, eta haurtxoek 2 € ordaindu behar dituzte.

Bi ibilbideetan mugikorrean entzuteko doako audiogida bat barne hartzen da.

Ibilbide estandar horiez gainera, Bilboats enpresak ontziak alokatzeko zerbitzua du, eta jarduera bereziak antolatzen ditu, adibidez, ezkondu aurreko agur-festetarako (Itsas Jaia).

El Bote Tours

rutas barco ria bilbao el bote tours
Iturria: El Bote Tours

El Bote Tours ere aukera bikaina da itsasadarra zeharkatu eta Getxo, Portugalete, Santurtzi eta Bilbo bisitatzeko. Zeharkaldian, inguruko paisaia nolakoa zen ikusiko duzu, antzinako irudiei esker. Ikusiko duzu Bilboko itsasadarrak zer-nolako aldaketa izan duen azken urteotan.

El Bote Toursek Bilboko itsasadarrean egiten dituen ibilbideak

El Bote Tours enpresak, martxotik irailera, lau geldialdiko ibilbide bat egiten du; toki hauetan geratzen da: Getxo, Portugalete, Santurtzi eta Bilbo. Geralekuetako edozeinetan sar zaitezke, eta zeharkaldiaz gozatu. Edo, nahiago baduzu, zeharkaldi osoa egin dezakezu, Abrako badia eta Bilboko itsasadarra, 2 ordu eta 45 minutukoa.

Gogoan hartu geldialdi bakoitzaren ordutegiak eta ontziratzeko puntuak.

El Bote Toursek Bilboko itsasadarrean egiten dituen ibilbideen ordutegiak

  • Bilbon ontziratzeko ordutegiak: 10:15, 13:15 eta 16:15, martxotik irailera. Udako hilabeteetan (uztaila eta abuztua) aukera bat gehiago dago: 19:15ean.

  • Portugaleten ontziratzeko ordutegiak: 11:15, 14:15 eta 17:15; udan, 20:15 ere bai. Portugalete ontziratzeko nahiz lehorreratzeko gunea da; bigarren aukera hartuz gero, Abrako Badia zeharkaldiaz gozatu ahal izango duzu. Hauek dira ordutegiak: 12:00, 15:00, 18:00 eta 20:00.

  • Santurtzin ontziratzeko ordutegiak: 11:30, 14:30 eta 17:30. Uztailean eta abuztuan, 20:30ean ere bai.

  • Getxon ontziratzeko ordutegiak: 11:45, 14:45 eta 17:45; udan, 20:45 ere bai.

El Bote Tours enpresako zeharkaldien prezioak

Hona hemen El Bote Tourseko tarifa nagusiak:

Bilbo-Portugalete (joatea edo etortzea) ibilbidea 10 € dira.

Portugalete-Santurtzi-Getxo-Portugalete geltokien arteko zati bakoitza 2 € dira.

Barcos Bilbao

Hirigunearen erdigunetik (zehazki, udaletxetik) Zierbenara, itsasadarraren ezkerraldetik; eta Plentziara, eskuineko aldetik. Besteak beste, hauek ikus daitezke Isozaki dorreak, Calatrava zubia, Guggenheim Museoa eta Getxoko portua.

Aukera hori eskaintzen du Barcos Bilbao enpresak, zeharkaldi ahaztezin bat egin dezazun.

Erosotasun guztiak dituzu ontzian: turismo-gidaria, giro-musika, soinu-ekipoak eta catering-zerbitzuaz gozatzeko aukera.

Barcos Bilbao enpresak egunez eta gauez bidaiatzeko aukera ematen du, eta paseoak ordubetetik gorakoak dira; pertsonako prezioa 40 € da (haurrekin bazoaz, haien tarifa kontsultatu beharko duzu).

Bestelako zerbitzuak ere ematen ditu ontzi-enpresa honek: gurutzaldi pribatuak, ikastetxeentzako ibilbideak, Party Boat Bilbao eta bestelako ekimenak eta egun berezietako zeharkaldiak (adibidez, Aste Nagusiko su-festak).

ekoKAT

rutas barco ria bilbao ekokat
Iturria: ekoKAT

ekoKAT zero emisioko lehen ontzi elektrikoa du Bilboko itsasadarrean.

46 lagunentzako tokia du ontziak eta catering-zerbitzua eskaintzen du; egokia da enpresa-ekitaldietarako eta ospakizun berezietarako.

ekoKAT-ek Bilboko itsasadarrean egiten dituen ibilbideak

ekoKAT-ek bi plan ditu:

  • 2 orduko ibilbidea, Consulado de Bilbao hoteleko pantalanetik Bizkaia Zubira.

  • 4 orduko ibilbidea, Consulado de Bilbao hoteleko pantalanetik Abrara, eta itzulera.

ekoKAT-en ibilbideen prezioak

  • Pare bat orduko ibilbidea hautatzen baduzu, 935 € ordaindu beharko dituzu.

  • Lau orduko ibilbidea nahiago baduzu, 1.400 € dira.

Eta zure neurrira prestatutako ekitaldi pertsonalizatu eta desberdin bat egin nahi baduzu, onena izango da ekoKAT-ekin harremanetan jartzea, zer aukera dituzten jakiteko.

Marmitako Sailing

rutas barco ria bilbao marmitako sailing
Iturria: Marmitako Sailing

Turismoa eta gastronomia. Nola uko egin konbinazio horri:

Marmitako Sailing enpresak Bilboko itsasadarrean zehar belaontzian paseatzeko eta gure gastronomia bikainaz gozatzeko aukera ematen du. Marmitako Tours ekimenaz ari gara.

Marmitako Tours ibilbidea Bilboko itsasadarrean

Getxo kaiko "I" nasa da abiapuntua (13:00etan).

Punta Galeako itsaslabarrak, Algortako Portu Zaharra eta kostaldeko hondartzak, itsasargiak eta dorreak ikusiko ditugu.

Gero, Bilboko Itsasadarrean sartuko gara, eta munduko zubi esekirik zaharrenaren azpitik igaroko gara.

Itsasadarretik jaisteko ibilbidean, ibilbideko unerik berezienetako bat biziko dugu: marmitako tradizionala jango dugu, Arabako Errioxako ardoekin batera.

Marmitako Sailing-en ibilbidearen prezioak

Marmitako Sailing enpresak aukera ematen du ibilbidea bi belaontzitan egiteko, eta bakoitzak bere prezioa dauka. Kais ontzian, 690 € da prezioa, eta, Uso Zurian, garestixeagoa da: 800 €.

Zerbait desberdina egin nahi baduzu, ilunabarra ikustera joan zaitezke, afari erromantikoaren aukera ere badago, eta asteburu guztirako irteerak ere badaude.

Ziur gogoan hartu duzula guztia eta Bilboko itsasadarrean egingo duzun ibilbidea darabilzula buruan:

Goiburuko irudiaren iturria: Marmitako Sailing Bizcay.