Zozketak eta lehiaketak
Tribiala: ea zenbat dakizun Euskadiri buruz
Zenbat dakizu Euskadiri buruz? Erakutsi zenbat dakizun Euskadirekin zerikusia duten hainbat gairi buruzko tribial honekin.
Zenbat dakizu Euskadiri buruz? Erakutsi zenbat dakizun Euskadirekin zerikusia duten hainbat gairi buruzko tribial honekin.
Badator hitzordu olinpiko handia, eta merezi duen moduan bizi dezazun nahi dugu. Euskaltelen bezero izateagatik, Paris 2024 Joko Olinpikoen zirrara guztia bizi izango duzu Eurosporten, inolako kostu gehigarririk gabe.
Gasteiztik 15 kilometrora dago Euskadiko uharte berezienetako bat. Zuhatza da, naturaz gozatzeko edo kirola egiteko paradisu natural ezin hobea. Gazteentzako aterpetxe oso ezaguna du, gainera. Honelakoa da Zuhatza uhartea.
Urre-koloreko harea fineko 2 kilometro eta erdi, toldo koloretsuak, mundu guztiko surflariek miresten dituzten olatuak, ikuspegiaz eta gastronomiaz gozatzeko lokal bikainak... Zarauzko hondartzaz ari gara, gure kostaldeko ezagunenetariko bat baita. Euskadin udan bisitatu beharreko helmugetako bati buruz jakin beharreko guztia kontatuko dizugu.
2024ko Donostiako agenda ekitaldiz gainezka dago. Errege-desfilearekin eta danborradarekin gogor hasi genuen urtea. Hurrengo hilabeteetan, inauteriak, Aste Nagusia, Kontxako bandera famatua eta Zinemaldi ospetsua gozatu genituen; eta urtea santomasekin eta Olentzerori eta Mari Domingiri harrera eginez bukatuko dugu.
Pentsatu duzu inoiz zenbat jai izaten ditugun Gasteizen urtean zehar? Ezin ditugu guztiak azaldu edo aipatu ere, baina post honetan garrantzitsuenak jaso ditugu.