Piztu! Horixe da Nafarroa Oinez 2024ren leloa, eta Zangozan ospatuko da Nafarroako ikastolen aurtengo jaia, urriaren 20an . Hemen duzu informazio guztia datari, ordutegiei eta jardueren programari buruz. Euskaltelen kukaña ere eramango dugu! Abesti ofiziala entseatzen has zaitezke.

2024ko Nafarroa Oinez: Euskaltelen Kukaña Bizikletaz

Euskaltel konprometiturik dago gure kulturarekin eta hizkuntzarekin; beraz, aurten ere ez dugu hutsik egingo Nafarroa Oinezekin dugun hitzorduan.

Segur aski jakingo duzunez, bizikleta da gure pasio handietako bat; beraz, Nafarroa Oinez 2024ra Kukaña Bizikletaz joko tradizionala eramatea bururatu zaigu, familian ondo pasatzeko modu zoragarria baita.

Jokoaren mekanika erraza da: zirkuitu bat egin behar da horretarako bereziki muntatutako bizikleta batez, eta zapia beste inork baino lehen hartzen saiatu.

Nork har dezake parte? Zazpi urtetik gorako haur guztiek.

Nafarroa Oinez 2024, Zangozan

Nafarroa Oinez 2024
Iturria: Nafarroa Oinez

Nafarroa Oinez aukera paregabea da familian gozatzeko, eta, aurten, urriaren 20an, igandea, Zangozan ospatuko da.

Han dago Zangozako Ikastola, duela 45 urte gure hizkuntzari eta kulturari ateak ireki zizkiona. Hamarkada batzuk geroago, euskararen ezagutza eta erabilera sustatzen jarraitzen du, ilusioz eta gizarte-kohesioa bilatuz, berdintasuna, ekitatea, parte-hartzea, berrikuntza eta lankidetza oinarri hartuta.

2024an, Zangozako Ikastola ari da antolatzen Nafarroako ikastolen jaia, eta, hala, Nafarroa Oinez hartzen duten herrien zerrendan sartu da. Lehen ediziotik (Etxarri Aranatzen eta Altsasun egin zen 1981ean), lelo, logo, leku, kantu eta jarduera sorta ederra batu dugu, betiere gure hizkuntza, euskara, protagonista nagusi izanik.

Nafarroa Oinez 2024ren egitaraua

Programa de Nafarroa Oinez 2024
Iturria: Nafarroa Oinez

Presta zaitez erronkaz, kirolez, aisialdiz, musikaz eta dibertimenduz beteriko egun bat igarotzeko Zangozan, urriaren 20an. Hauxe da Nafarroa Oinez 2024ren egitaraua.

Piztu

  • 10:00 Zangozako udal Banda.
  • 12:00 Motxila 21.
  • 13:00 Mingain Dantzari (Duguna Dantza Taldea + Zazpiko Handa Brass Band + Sarai Robles eta Bittori Elizalde).
  • 14:00 Go!azen.
  • 15:30 Plaza dantza Ortzadar taldearen eskutik.
  • 17:15 Eztitan.
  • 19:00 Larrain Dantza.

Mintzatu

  • 11:00 Gora Musika.
  • 12:00 Erronka.
  • 12:30 Herri Kirolak.
  • 13:00 DJ Martzel.
  • 14:20 Mingain - Dantzari (Duguna Dantza Taldea + Zazpiko Handa Brass Band + Sarai Robles eta Bittori Elizalde).
  • 15:00 Ibil Bedi.
  • 16:30 Anari.
  • 18:00 Lumak.

Gozatu

  • 10:00 - 12:00 Falkoneria Ikuskizuna.
  • 12:00 Kiki, Koko eta Moko: Txondatatxondai Dibertsio eta Jai.
  • 13:00 Erronka.
  • 14:00 Erronka Sari banaketa.
  • 14:30 Leihotikan.
  • 16:00 Kaleko Urdangak.
  • 17:30 Trikidantz Kontzertuen atsedenetan DJ Jotatxo.

Piztu!, Nafarroa Oinez 2024ren leloa

Piztu! da Nafarroa Oinez 2024ren leloa.

Hitz hori egunero erabiltzen da, indar handia du eta hainbat esanahi biltzen ditu, eta hori bat dator Nafarroa Oinez 2024ren espirituarekin: kalitatezko hezkuntza, euskara eta euskal kultura sustatzea; auzolana suspertzea, elkartasunaren eta talde-lanaren ikurra baita; baliabideak izatearen garrantzia azpimarratzea; eta piztea, energia berriztagarrien eta energia-eraginkortasunaren aldeko apustu argiaren isla.

Behin leloa aukeratuta, logoa aukeratzeko unea iritsi zen. Piztuk suaren ideiara eraman gintuen, suak argira, argiak eguzkira... eta tximistetara. Haietan islatzen dira, bost kolore ezberdinetan eta nostalgiari keinu eginez, Nafarroa Oinez 2024ren helburu nagusiak: kalitatezko hezkuntza, hezkuntza euskalduna, auzolana, finantzaketa eta energia-eraginkortasuna.

Nafarroa Oinez 2024ren abestia

Baditugu leloa eta logoa; beraz, amaiera bikain bat baino ez zaigu falta: Nafarroa Oinez 2024ren abestia. Entseatzeko gogoz?

Hona hemen letra:

Gure hizkuntza indartzeko,

ertzetik eraikitzeko,

Zangozako Ikastola.

Ekialdetik badator

lehen eguzki printza,

ernatu da eguna

euskaraz

gure aurreneko hitza,

belaunaldiak batuta

hauxe da gure mintza,

honatx Zangozaldeko

izkribu anitza.

Gure hizkuntza indartzeko,

ertzetik eraikitzeko,

Zangozako Ikastola sustatzeko,

Gure txikiak handi egiteko. (bis)

Urtetan zehar

ekinez gure inurria,

piztu dadila

urriko iturria,

hauxe da

ondorengoen irria,

aditu Euskal Herria.

Piztu! Orain da garaia

Piztu! Baliabideak

Piztu! Zirt edo zart

Piztu! Auzolana

Piztu! Denok eskutik

Piztu! Piztu euskara

Piztu! Izan gaitezen ausart

Piztu! Euskal Herria

Zangoza da Nafarroa Oinez! (Piztu!)

Zangozan da, (Piztu!)

Euskal Herria (Piztu!) (bis)

Eta hemen duzu bideoa. Sakatu play eta hasi intonatzen. Harro sentiaraz itzazu egileak: Amaia Aldanondo Perkaz (letra) eta Skabidean (musika)😊

Ez galdu Nafarroa Oinez 2024 Zangozan, urriaren 20an, igandea. Piztu! Nafarroa Oinez.

Goiburuko irudiaren iturria: Nafarroa Oinez