Abuztuaren 29an Gamer Eguna da, eta Euskaltelen sare sozialetan aste osoan jardun dugu jolasten. Galdera hauek egin dizkizuegu: Zein da gehien markatu zaituen bideo-jokoa? Zergatik? Eta hauek izan dira 3 onenak.
‘Mario Bros’
Nork ez ditu orduak eta orduak eman Mario eta Luigirekin jolasean. A zer-nolako oroitzapenak! Bros anaiak 1985ean iritsi ziren Nintendo NESera, eta hainbat belaunaldiren ikono bihurtu ziren. Inauterietan ere ikusten dira, oraindik, haien mozorroak 😉.
Izan ere, nostalgikoak gara. Galdetu, bestela, Ekhiñeri. Facebooken kontatu zigun Mario Brosekin zuen maitasun-istorioa: “Nintendo nes-en hasi nintzen lehenengo jolasten. Gero, Mario berriekin jarraitu nuen kontsola berrietan... Game Boy, Avance, SP... Azkenean, Wii-arekin. Wii-an, 10 Mario-edo izango ditut, oso-oso maila zailekoak...”.
‘The Legend of Zelda’
Zenbat jardun dugun haren denbora-lerroaz! Kronologia ofiziala argitaratuta dauka Nintendok 2011z geroztik ‘The Legend of Zelda: Hyrule Historia’ liburuan, baina, hala ere.
Dudarik ez dago ‘The Legend of Zelda’k maiteminduta dauzkala bideo-jokoen zaleak 1986az geroztik. Zelda printzesari Ganondorf garaitzen laguntzeko eta Hyrule erresuma salbatzeko Link-ek bizi behar izan zituen abenturek sekulako arrakasta izan dute, hasieratik gaur egunera arte. ‘Breath of the Wild’ da azken jokoa, baina zuetako askok ondo gogoratuko duzue ‘Ocarina of Time’. Igorrek sare sozialetan esaten zigun bezala: “Bideo-joko perfektua da”.
‘GTA’
Gehien eragin dizueten bideo-jokoen zerrendan ezin da falta ‘Grand Theft Auto’. Azkena, V.a, bideo-jokorik salduena izan zen iaz Europan, FIFA 21en atzetik. Izan ere, pandemian bizitasun handia eman digute bideo-jokoek.
GTA bideo-jokoa 1998an merkaturatu zen PlayStation, Game Boy Color eta PCrako. Honela definitzen du Rockstar Gamesek bere jokorik enblematikoena: “Gidatu itzazu dozenaka ibilgailu Estatu Batuetako hiru hiri zailenetan. Onenek bakarrik menderatuko dituzte autorik bizkorrenak. Argienen bakarrik jakingo dituzte lasterbide guztiak. Gogorrenek bakarrik konkistatuko dute mundua eta amaituko dute lana profesionalen moduan...”.
Zer diozu zuk? Ados zaude Euskaltel komunitatearen aukeraketarekin? Idatzi zein bideo-joko duzun gogokoen iruzkinen laukian.
Gamer Egun zoriontsua izan dezazula!