Aurten ere marea laranjaren elastikoa estreinatuko dugu, Euskal Herriko bazterrak laranjaz bete zituen hura.

“Ez da elastiko soil bat”; sentimendu bat, giza marearen ilusioa, islatu nahi dugu elastikoaren bidez. Harro gaude garenaz, eta, horregatik, aurten, euskarak du elastikoaren protagonismoa. “Euskara. Zaharra, bakarra, gurea.

Zortzi modelo ditugu, eta, hitz-joko eta azalpen poetiko baten bidez, marrazki bakoitzaren esanahiaren definizioa eman dugu: bihotz, galtzerdi, ilargi, ortzadar, bizilagun, sorgin, musu-truk eta maiteminduta. Zein duzu gustukoena?

Marea hori izango dugu lagun uda berezi honetan. Uda berezi horrek Euskaltel-Euskadi taldearen planak ere aldatu ditu, baina dagoeneko prestatzen ari da uztailaren 24an Burgosko lurretan debuta egiteko. Lasterketa horietan, berriz ere hunkitu egingo dira txoko guztiak laranja-kolorez beteko dituen zale berezi horiekin.

Zaletasun hori ez da gelditu; marea laranja badator.

Marea hau ez du inork geldituko. Eskuratu zure elastikoa Euskaltelen bezero izateagatik. Gora marea laranja!