Arrakasta betea oraingoan ere. Euskaltelen Las Noches de Comedy Centralen bakarrizketak mundialak izan dira. Eta sinesten ez baduzue, ikus han izandako jendearen iritziak: “Barrez lehertu gara”; “Oso ona izan da; iaz ere etorri ginen, eta datorren urtean berriz etorriko gara”; “Asko gustatu zait, pentsatzen nuen baino askoz gehiago”; “Ez diogu utzi barre egiteari”… Alaitasun eta dibertsio bete-betekoa. Eta ez dira esajeratzen ari; aurten Barakaldoko BECen, Gasteizko Buesa Arenan eta Donostiako Kursaalen egindako bakarrizketetan parte hartu dutenek lan biribila egin dute.
Pedro Llamas, Fernando Moraño, Quique Matilla, Juan Carlos Córdoba, Fran El Chavo eta Manu Badanesek barre-algaraz bete dituzte gauak, eta beste guztia ahaztea eta gai batzuekin gure buruari barre egitea lortu dute (hala nola eskolako umeen amen WhatsAppeko taldeak; sekulako jokoa ematen dute!).Ezinezkoa dirudiena lortu dute haiek: hiru lagunen artean ordubete pasatxoan etengabe barrez edukitzea milaka pertsona.
Gasteizen hasi gara aurten, edo, hobeto esanda, Siberia-Gasteizen... Izan ere, Quique Matilla amorratzen zegoen “klima tropikalera etortzeko, hotzik ez pasatzeko...”. Eta gustura irten zen, gau hartan 0 gradu markatzen baitzuen termometroak Gasteizen. Esan genion guk: ez hotz eta ez bero, 0 gradu. Hura Valladolidetik zetorren, ordea, eta akaso ez zion antzemango...
Fernandok ekin zion gero, gasteiztarren eta bilbotarren arteko norgehiagokaren hariari tiraka… eta gasteiztarrak bereganatu zituen: “Bilbon, gauza txar asko entzun ditut gasteiztarrei buruz... dena gezurra da, ordea. Gasteizkoa da ikusleria onena”. Ez zen ideia ona izan. Gainera, eskerrak eman zizkigun 37 urtean lehen aldiz kirol-instalazio batera joatea erraztu geniolako...
Esker onekoena, hala ere, Pedro Llamas izan zen: Euskaltelen zuntzari eskerrak emanez hasi zuen saioa: onena omen da, eta, hari esker, “egunero joaten omen da komunera”. Hura ere gogoratu zen Gasteizko klima epelarekin, baita Arabako patatarekin ere! Esperientzia gogoangarria izan zen.
Handik, Barakaldoko BECera joan ginen; toki apala, Fernando Morañoren ustez: “Gizarte-etxe bat egiten hasi ziren, baina segi, eta segi... Mazinger Z-ren logela egin zuten”. Inork ez zuen lorik hartu, ordea. Alderantziz, barrez lehertu ginen. Juan Carlos Córdobak esan zuen ohartarazi ziotela euskaldunok “geure kolkorako” egiten genuela barre... “Hemen ez, ordea, hemen barrez lehertzen ari dira!”. BEC izenarekin zaurian zirikatzen jardun zuen Pedro Llamasek: Bilbo dela, baina Barakaldon dagoela... a ze nahastea! Aitzitik, ez zuen nahasterik izan gastronomiarekin: ikaragarri gustatzen omen zaio “Barakaldo urraburu-erara”, gozoa baino gozoagoa.
Amaitzeko, Bilbotik Donostiara joan ginen, 2018ko Las Noches de Comedyren azken saioa egitera. Nora, eta toki paregabe batera: Kursaalera… Edo, Kursaaaaaaaaalera, Quique Matillak esaten zuen moduan, “barrezko pintxo batzuk egitera” (seguru saioa amaitutakoan bat baino gehiago jan zituela Parte Zaharrean). Fran el Chavok eta Manu Badenesek argi zuten hasieratik: “barre eragitera” eta “bazterrak nahastera”… zetozen Donostiara... bai eta egin ere! Kursaaaaalen izan ginen guztiok barrez lehertu ginen.
Esajeratzen ari garela uste baduzu, etorri Comedy Centralen hurrengo saiora, Euskaltelen eskutik. Nahikoa duzu gure buletina jasotzeko harpidetza egitea eta izena ematea. Zure zain egongo gara!