Zer uste zenuten, euriak eta udazkeneko freskurak etxean geraraziko gintuztela asteburuan? Ezta pentsatu ere! Aurten ere ezin hobeto ibili gara Donostia Kutxa Kultur Festibalean. Halako kartela izanda, ez genuen inola ere pentsatu ez joaterik! The Jesus and Mary Chainmitikoak, Love of Lesbian, Zea Mays… eta beste asko. Hogeita hamar talde inguru, zuzeneko musika onenaz gozatzeko.
Eta giroa pixka bat gehiago berotzeko, gure standa eta gure furgoneta hartuta joan ginen. Dakizuenez, bi gauza ditugu musika-jaialdietako gure txokoan inoiz ere huts egiten ez dutenak: musika eta txapel laranjak (aurten eguzkitarako baino gehiago erabili ditugu euritik babesteko).
Gainera, izugarrizko arrakasta izan dugu aurten ere playback lehiaketarekin! Handi eta txiki, guztiak dena emanda Love of Lesbian-en eta The Hives-en kantuekin, zoroarena egiten eta lotsarik gabe!
Luisak berak ere, Kutxa Kultur Experience zozketaren irabazleak, bateria-solo bat jo zuen gure standean. Senar Emiliorekin eta bi ilobarekin etorri zen. Bueno, egia esan, sarrerak Luisaren ahizpa Rosariok irabazi zituen, “dena tokatzen zaionak”. Baina Rosario bajan zegoen, eta ahizpari eman zizkion (“oso txantxazalea” omen hura). Ahizpak mutil-laguna eta Leire eta David ilobak hartu (20 eta 24 urtekoak), eta Getxotik Donostiarako bidea hartu zuten. Eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere, ondo pasatzea erabaki zuten laurek. Leire eta David dena emanda ibili ziren The Hives-en kontzertuan, haien musika-talde gogokoena baita.
Candy and Cool blogerrak ere etorri zitzaizkigun bisitan gure standera, eta perkusioarekin duten trebetasunaren lekukotasuna utzi ziguten. Begiratu zer estilo duen Martak!
Una publicación compartida de ???? C A N D Y A N D C O O L ???? (@viajandoconcandyandcool) el
Beste bisita garrantzitsu bat ere izan genuen: gure aktore gogokoenetako bat etorri zitzaigun, Eider Uribarri, Go!azen-ekoa. Eiderrek argazki bat atera zuen gure surf-estiloko furgonetarekin. Eskerrik asko zuri, Eider!
Una publicación compartida de E i d e r U r i b a r r i ???? (@_eiderro_22) el
Eta zer esango dizuegu kontzertuei buruz? Ikaragarriak izan ziren! Eta horren frogak ditugu! Izan ere,zuzenean eman genuen gure talde gogokoenetako baten, Zea Maysen, abesti bat. Uholde nagusiarekin bat etorri zen kontzertua, baina karparen azpian giro oso berezia sortu zen. Eta ezin aipatu gabe utzi zenbat gozatu genuen De Pedro eta The Drums-ekin ????.Luxuzko amaiera jarri genion aurtengo festibalen denboraldiari. Hurrengo urtera arte!