Presta zaitez Basauriko 2026ko sanmigelak ospatzeko. Irailaren 25etik urriaren 3ra, jardueraz mukuru datoz: kontzertuak, gastronomia, kirolak, kuadrillen ohiko jaitsiera..., Pintzelak parkean edo txosnen gunean. Kontsultatu Basauriko 2026ko San Migel jaietako egitaraua, guztiaren berri izan dezazun.
Durangoko 2026ko jaiak, sanfaustoak, urriaren 10etik 18ra dira, eta, urtero bezala, ez dira faltako kontzertuak, “Zezenak dira” eta “arto-opilak”. Durangoko 2026ko sanfaustoetako egitarauari buruz jakin beharreko guztia kontatuko dizugu.
“Bidean bat gara” da 2026ko Nafarroa Oinezen leloa, eta urriaren 18an ospatuko da Nafarroako ikastolen aurtengo jaia. Aurten, bi ikastolek antolatuko dute: Vianako Erentzun ikastolak eta Zizur Txikiko San Fermin ikastolak. Hemen duzu informazio guztia datari, ordutegiei eta jardueren programari buruz. Euskaltelen kukaña ere eramango dugu! Abesti ofiziala entseatzen has zaitezke.
Gipuzkoako ikastolen aurtengo festa handia, Kilometroak 2026, urriaren 4an, igandean, ospatuko da Lazkaon. Lazkaoko ikastolak antolatuko du euskarari eta euskal kulturari eskainitako jai hau, eta Euskaltel ere bertan izango da, urtero legez. Aurten, haurrentzako jarduerak antolatuko ditu. Ikusi hemen Kilometroak 2026ko egitarau osoa: kontzertuak, tailerrak, jarduerak, gastronomia eta beste hainbat proposamen, eguna giro onenean igaro dezazun.
Musika ona entzuteko gogoz? Bada, 2026ko Euskadiko musika-jaialdien bilduma bat osatu dugu. Ekaineko Azkena Rock Festival edo uztaileko Bilbao BBK Live jaialdietarako kontzertuen berri emango dizugu (datak, taldeak eta sarrerak nola eskuratu), baita 2026ko udako eta urteko gainerako urtaroetako Euskadiko jaialdietako informazioa ere.
Martxotik urrira, gozatu Bilboko auzoetako 2026ko jaiak. Deustuko jaiek irekiko dute egutegia, eta San Frantziskokoek itxiko. Uda hurbiltzen denean, Bilboko auzo guztietan izaten dira kontzertuak, kalejirak eta beste jarduera mordoa. Abuztuan auzoetako jaik gatsedenaldia egiten dute, une gorena baitator: Bilboko 2026ko Aste Nagusia. Kontsultatu hemen Bilboko auzoetako 2026ko jaien datak eta ezagutu egitarauak.
Basaurin, Bilbo Handia eskualdean, sanfaustoak ospatzen dira, 200 jarduera baino gehiagorekin. Basauriko 2026ko San Fausto jaiak urriaren 10tik 18ra egingo dira, kuadrillak udaletxean elkartzen direnetik Eskarabilleraren agur-txupinazora arte. Basauriko 2026ko San Fausto jaien egitarau osoa azalduko dizugu, Euskadiko jairik ezagunenetako batez ahalik eta gehien goza dezazun.
Kontxako Bandera, Euskal Herriko kirol-ekitaldi ezagunenetako bat, iraileko lehen bi igandeetan izaten da Donostian. 2026an, irailaren 6an eta 13an izango da. 2026ko Kontxako Banderaren ordutegi eta egitarau osoa dituzu hemen, baita estropadak nolakoak diren, noiz sortu ziren eta denboraldiko bandera garrantzitsuena zeinek irabazi duten ere.
Noiz egingo da Ura Bere Bidean 2026 Bizkaia Arenan? Nork hartuko du parte? Zer prezio dute sarrerek? Zure zalantza guztiei erantzungo diegu, kezkarik gabe goza dezazun artista ezagunek betiko euskal kanten bertsioak klabe sinfonikoan interpretatuko dituzten kontzertu horretaz. Ura Bere Bidean 2026 urriaren 22an, 23an eta 24an izango da Bizkaia Arenan.