Guztia mahai baten inguruan ospatzen den herrialde batean bizi garela kontuan harturik, iristear da momentu kritiko bat: "udako operazioa".
Perimetroa txikitu behar, gerria mehetu, lirain-lirain agertzeko. Horretarako, ez duzu gimnasio, entrenatzaile pertsonal edo fitness- edo muskulazio-makina konplexurik beharko: aski dira mugikor bat eta jarraian erakutsiko dizkizugun aplikazioak. Baina zer egin behar duzu 2017ko "udako operazioa" arrakastatsua izan dadin? Ekin giharrak luzatzeari, hastera goaz eta.
7 minutuko entrenamendua
Aterako ote dituzu egunean 7 minutu zure gorputza tonifikatu, pisuz jaitsi eta zure osasun kardiobaskularra hobetzeko? Hala bada, jaitsi aplikazio hau eta presta zaitez ariketa fisikoa egiteko. Entrenatzaile birtual bat izango duzu; bera arduratuko da ariketa-taulak zuzen egiteko jarraibideak emateaz, ariketaz noiz aldatu adierazteaz eta atseden bat behar duzula aholkatzeaz. Androiderako eta iOSerako bertsioak ditu.
Nike entrenamendu-kluba
Aplikazio honetan ehun ariketa baino gehiago aurki daitezke, eta Nikeko entrenatzaileek diseinatu dituzten saio adimendunak. Saio horietan, maila bakoitzera egokitzen diren plan pertsonalizatuak aurkituko ditugu, bai gizonentzat, bai eta emakumeentzat ere. Planak ariketa motaren eta mailaren arabera antolatuta daude; beraz, esperientziadunak izan edo mundu honetan murgiltzen garen lehenengo aldia izan, guretzako moduko plan bat izango dugu beti. Ariketa bakoitzak bideo erakusgarri bat dakar berekin. Bideo horietan, kasu batzuetan, eliteko kirolariak ageri dira, hala nola Serena Williams. Androiden eta iOSen deskarga ditzakezu doan.
Sworkit
Diseina ezazu zeure ariketa-taula pertsonala, landu nahi duzun gorputz-atala eta zure eguneroko agenda kontuan hartuz. Aplikazio honetan ariketak zuzen egiteko entrenatzaileen jarraibideak biltzen dituzten bideoak daude. Baditu Premium ordainpeko bertsioa eta gazteenei egokitutako aplikazio bat (Sworkit Kids) ere (Android eta IOS), indarra, arintasuna eta malgutasuna hobetzeko lagungarri. Play Storen eta App Storen eskuragarri dago doan.
30 eguneko kirol-erronka
Googlek, lehengo urtean, kirol-aplikazio onena eta sendoena izendatu zuen. Gorputzeko atal guztiak lantzeko (gluteoak, abdominalak, besoak, hankak) 30 eguneko entrenamendu-plan bat proposatzen du. Erabiltzaile guztientzako egokia da; izan ere, hiru zailtasun-maila ditu, eta, gainera, zeure eboluzioa jarrai dezakezu aplikazioaren egutegiaren bitartez. Andoidentzat eta iOSentzat doan lor dezakezu.
HIIT entrenamenduak tartekatuta
Aplikazio honekin, aukera izango duzu pisua galtzen eta erresistentzia fisikoa hobetzen lagunduko dizuten ariketak egiteko. Aplikazio sinplea da, baina aldi berean gogorra: hainbat entrenamendu eta ariketa aukeratu ahal izango dituzu. Esate baterako: saltoak, sentadillak, flexioak, abdominalak eta steps-up. HIITek ariketa bakoitza zenbat aldiz egin behar dugun eta horretarako zenbat denbora beharko dugun adierazten digu. Play Storen deskarga dezakegu doan.
Aurkitu al duzu zuri hobekien egokitzen zaizun aplikazioa? Hasi al zara jada abdominalak eta ipurmasailak lantzen? Anima zaitez eta partekatu gurekin zure "udako operazioa" gure Facebookeko eta Twittereko orrialdeetan. ????