Irailaren 13tik 19ra, Erriberri jaietan dago. Zazpi egun horietan ez dira falta kaleko musika, herri-bazkariak, zezen-ikuskizunak eta hain gustagarriak diren erraldoi eta buruhandiak. Ikusi Erriberriko 2025eko jaien programa osoa.

Gurutze Santuaren gorespenaren ohorez, erriberritarrek kalera jotzen dute herriko jaiak ospatzera.

Datu bitxi bat: berez, Erriberriko patroia Kolerako Ama Birjina da; hari eskertzen zaio 1885ean herria kolera-izurriteaz libratu izana. Kolerako Ama Birjinak abuztuaren 26an du egun handia, baina irailean, irailaren 13tik 19ra, ospatzen ditu Erriberrik 2025eko herriko jaiak.

Eta haietan, guztientzako lekua eta jarduerak daude.

Erriberriko 2025eko jaietako egitaraua

cartel fiestas olite 2025
Irudia: Erriberriko Udala

Erriberriko 2025eko jaiak irailaren 13tik (larunbata) 19ra (ostirala) ospatzen dira ofizialki, eta irailaren jaien aurreko ospakizunen bat ere izaten da.

Aurreko asteburuan, irailaren 5etik 7ra, haurrentzako jaiak izango dira.

Hemen ikus dezakezu zein diren Erriberriko 2025eko jaietako hitzordu nagusiak, dagoeneko eman baitu haien berri Erriberriko Udalak.

Irailaren 13a, larunbata, jaiak iragartzeko suziriarekin eta Riau-riau tradizionalarekin hasiko da. Urtero herriari galdetzen zaio zeinek botako duen suziria, eta Riau-riauan, erriberritarrak udal-segizioarekin batera joaten dira Santa Maria elizaraino, dantza eta kantu herrikoien artean.

Une horretatik aurrera, Erriberri jaietan egongo da bete-betean; herriko bazter guztietan musika, konpartsak eta kalejirak izango dira, erraldoiak eta buruhandiak, herri-bazkariak eta zezenketak.

Txikientzat, berriz, puzgarriak, zinema-saioak eta zezensuzkoa.

Dantzaldiak, kontzertuak eta kirol-txapelketak ere izango dira irailaren 19ra arte (osteguna). Egun horretan jaiak agurtzen dituzte “Gaixoa ni” abestuz.

Erriberriko jaietan, egun bakoitzak bere protagonista bereziak ditu. Hemen behean ikus ditzakezu, Erriberriko 2025eko jaietako egitarauko jarduera nagusien laburpenean. Gerta daiteke datak eta ordutegiak aldatzea 2025ean, oraindik ez baitute argitaratu egitarau ofiziala.

Irailak 13, larunbata: bezpera

  • 12:00. Erriberriko 2025eko jaiak iragartzeko suziria botako da, udal musika-bandak, Erriberriko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak eta Merindad de Olite-Erriberri gaiteroek lagunduta. Gainera, kalejira txarangarekin.

  • 17:30. Riau-riaua eta agintarien eta auzokideen desfilea Andre Maria Erregina elizaraino, Erriberriko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak, gaiteroek eta udal musika-bandak lagunduta.

  • 19:00. Bezpera Nagusiak.

  • 19:45. Zezen suharrak kaxatik ateratzea eta lehen entzierroa.

  • 21:00. Merindad de Olite-Erriberri gaiteroak.

  • 21:30. Zezensuzkoa haurrentzat.

  • 00:00. Dantzaldia Super Boon taldearekin.

  • 01:00. Zezensuzko berezia.

Irailak 14, igandea: Gizonen eta Merindadearen Eguna

  • 07:00. Gizonen diana udal musika-bandarekin.

  • 09:00. Karlos III.aren plaza: zekorketa.

  • 10:00. Karlos III.aren plaza: Txokolate-jatea.

  • 11:30. Agintarien harrera udaletxean eta desfilea elizaraino, udal musika-bandak, Erriberriko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak, Erriberriko Txistulariak eta Txibiri Dantza Taldeak lagunduta.

  • 12:00. Coral Olitense abesbatzak kantatutako meza Andre Maria Erregina elizan.

  • 13:30. Udal musika-bandaren, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren, Erriberriko Txistularien eta Txibiri Dantza Taldearen emanaldia.

  • 14:45. Herri-bazkaria Karlos III.aren plazan.

  • 17:00. Puzgarriak plazatxoan.

  • 19:00. Zezen suharren entzierroa.

  • 21:00. Zezensuzkoa haurrentzat.

  • 22:00: Su-festa.

  • 00:00. Dantzaldia Nueva Etapa orkestrarekin.

  • 01:00. Zezensuzko berezia.

Irailak 15, astelehena: Emakumeen Eguna

  • 07:00. Emakumeen diana udal musika-bandarekin.

  • 09:00. Karlos III.aren plaza: zekorketa.

  • 10:00. Karlos III.aren plaza: Txokolate-jatea.

  • 12:00. Erraldoi eta Buruhandien konpartsa.

  • 14:45. Karlos III.aren plaza: Herri-bazkaria.

  • 17:00. Puzgarriak plazatxoan.

  • 17:30 – Zezen mekanikoa.

  • 19:00. Zezen suharren entzierroa.

  • 20:30. Merindad de Olite-Erriberri gaiteroak.

  • 21:00. Zezensuzkoa haurrentzat.

  • 00:00. Dantzaldia En Esenzia orkestrarekin.

Irailak 16, asteartea: Adinekoen Eguna

  • 11:00. Zezen suharren entzierroa.

  • 12:00 – Meza.

  • 12:15. Erraldoi eta Buruhandien konpartsa hirigune historikoan.

  • 12:15 Udal Musika Bandaren 175. urteurrena ospatzeko musika-kalejira.

  • 13:00 Nagusientzako aperitiboa.

  • 14:45. Bazkaria Karlos III.aren plazan.

  • 17:00. Puzgarriak plazatxoan.

  • 19:00. Zezen suharren entzierroa.

  • 20:30. Gaiteros Merindad de Olite-Erriberri gaiteroak Karlos III.aren plazan.

  • 21:30. Zezensuzkoa haurrentzat.

  • 00:00. Dantzaldia Welcome Band taldearekin.

Fiestas de Olite

Irudia: Erriberriko Udala, Ignacio Rodríguez

Irailak 17, asteazkena: Gazteen Eguna

  • 12:15. Erraldoi eta Buruhandien konpartsa hirigune historikoan.

  • 13:00. Errondaila eta gitarren kalejira.

  • 14:45. Herri-bazkaria Karlos III.aren plazan.

  • 17:30 – Zezen mekanikoa eta kale-garbigailua.

  • 19:00. Zezen suharren entzierroa.

  • 20:30. Gaiteros Merindad de Olite-Erriberri gaiteroak Karlos III.aren plazan.

  • 21:30. Zezensuzkoa haurrentzat.

  • 00:00. Dantzaldia Saturno orkestrarekin.

Irailak 18, osteguna: Erri-Berriren Eguna

  • 12:00. Erraldoi eta Buruhandien konpartsa hirigune historikoan.

  • 14:45. Herri-bazkaria Karlos III.aren plazan.

  • 19:00. Zezen suharren entzierroa.

  • 20:30. Merindad de Olite-Erriberri gaiteroak.

  • 21:30. Zezensuzkoa haurrentzat.

  • 00:00. Dantzaldia Ingenio orkestrarekin.

Irailak 19, ostirala: “Gaixoa ni”

  • 11:00: Zezen suharren entzierroa.

  • 12:00. Erraldoi eta Buruhandien konpartsa hirigune historikoan.

  • 14:45. Gisatu-lehiaketa Karlos III.aren plazan.

  • 17:30. Pilota-partidak udal-frontoian.

  • 18:00 Pinchada eta herriko artisten kontzertuak.

  • 19:00. Zezen suharren entzierroa.

  • 20:30. Merindad de Olite-Erriberri gaiteroak.

  • 21:30. Zezensuzko berezia.

  • 00:00etan “Gaixoa ni” eta Forristar txarangaren erronda.

Zer ikusi eta zer egin Erriberriko jaietan

Erriberri Nafarroako herri bat da, harri-zolazko kaleak, etxetzarrak eta harresiak dituena; eta Oliteko Gaztelu ikusgarria, Europako Erdi Aroko gotorleku luxuzkoenetako bat.

Beraz, ez da harritzekoa Erriberrik, dituen Erdi Aroko altxorrak erakusteko, Erdi Aroko Jai jendetsuak antolatzea urtero: abuztuan, Erdi Aroko zaldun, merkatari eta arkulariz betetzen da herria. Udan ere, Antzerki Klasikoko Jaialdi garrantzitsu bat egiten da gaztelu bikainean.

Bestalde, ardogintzan tradizio handia du Erriberrik, eta hango upategiek esperientzia enoturistiko ugari eskaintzen dituzte.

Beraz, beti da une egokia Erriberri aurkitzeko, baina jai-girorik onenaz gozatu nahi baduzu, ez huts egin Erriberriko 2025eko jaiak, irailaren 13tik 19ra.

Goiburuko irudia: Erriberriko Udala, Javier Ochoa