Horixe da, hain zuzen, Euskaraldiaren bigarren edizioaren leloa, euskaraz komunikatzeko deia egitea, uste baino jende gehiagorekin eta uste baino sarriago egin baitezakegu.

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra, ariketa sozial honekin bat egiteko deia egiten dizu Euskaraldiak. Aurten, gainera, mugikorrerako doako aplikazio bat izango du, Euskaltelen babesari esker. Baina gure konpromisoa are handiagoa da aurten: ariguneak jarriko ditugu martxan Euskaltelen bulegoetan eta dendetan.

Baina ez dira aurtengo nobedade bakarrak. Den-denak kontatuko dizkizugu.

Euskaraldian parte hartzeko hiru modu

Ariketa sozial berezi honekin bat nola egin nahi duzun aukeratu dezakezu: ahobizi gisa, ahal duzun guztietan euskaraz hitz eginez; edo belarriprest gisa, zuri beti euskaraz hitz egin diezazuten eskatuz.

Baina Euskaraldiak beste urrats bat eman nahi izan du aurten, mota guztietako entitateak inplikatu eta ariketa modu kolektiboan egiteko. Eta ariguneak erabili ditu horretarako, euskararentzako espazio babestuak: “Aurreko edizioan parte hartu zuten askok esan ziguten urrats horiek ariketa kolektibo baten barruan eginda babestuago sentitzen zirela. Kalean jendea txapa soinean zuela ikusita, babestuago sentitzen ginen merkatariekin, lagunekin edo familiakoekin hizkuntza-ohiturak aldatzeko”, esan digu Ikerrek, Euskaltzaleen Topagunekoak.

Euskaltelek ere ariguneen bidezhartuko du parte aurten, eta konpromisoa hartuko du bulegoan eta Euskaltelen dendetan euskaraz lan egiteko. Euskaraldiaren iritziz, ikuspen hori funtsezkoa da, “jardunbide eredugarriak sor ditzakezuelako, eta beste erakunde eta enpresa batzuentzat eredu izan zaitezketelako. Horregatik, oso funtzio garrantzitsua betetzen dute zuenaren moduko enpresek”.

Eraldaketa digitala, Euskaltelen eskutik

Aurten, eraldaketa digitalean aurrera egiten lagunduko diogu Euskaraldiari, Android eta iOS mugikorretarako aplikazioa babestuta. Hain zuzen, “aplikazioaren helburua da ekitaldian parte hartzea errazten duten tresnak jartzea parte-hartzaileen eskura”.

Zure mugikorretik zer egin dezakezun kontatu digute Euskaltzaleen Topagunekoek: “Ariketa egiteko aholkuak, prestakuntza egiten laguntzeko tresnak eta oharrak bidaliko dizkiegu izena eman eta aplikazioa instalatu dutenei. Gainera, geolokalizazioari esker, gure inguruko ariguneak aurkitu ahal izango ditugu, eta ariketa honek iraungo duen 15 egunetarako urrats eta erronka zehatzak proposatuko dizkiegu parte-hartzaileei. Eta esperientziak eta irudiak partekatzeko aukera ere izango dugu aplikazioari esker”. Deskargatu mugikorrerako aplikazioa Android iOS.

Euskaraldia estrena app móvil con el patrocinio de Euskaltel

Euskararekiko konpromisoa

Gizarte-erakundeei eta ekimenei eraldaketa digitalean laguntzeaz gain, euskara gizartearekiko nortasun- eta hurbiltasun-ezaugarri gisa sustatzeko konpromisoa du Euskaltelek.

Eta Euskara Planean gauzatzen da konpromiso hori: haren bidez, langileen artean eta bezeroekiko harremanetan euskara erabiltzea sustatzen da, bai eta euskararen aldeko ekimenetan laguntzea ere. Jarduera hauetan laguntzeko du, besteak beste, Euskaltelek: ikastolen aldeko jaiak, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, Korrika, Durangoko Azoka...

Eta zuk, hartuko duzu 15 egun horietan euskara erabiltzeko konpromisoa? Hartu parte Euskaraldian!