Hemen dira Gabonak. Seguru nabaritu duzula jada, zure egunak lehen baino ordu gutxiago izango ditu eta: senitartekoen arteko otorduak, enpresa-afariak, seme-alaben oporrak, opariak... Hainbesteko zalapartak ez du laguntzen Gabonetako erosketak behar bezala egiten. Beraz, jende-ilarak, estutasunak eta saihestea proposatzen dizugu, eta diru pixka bat aurreztea. Nola? Bada, oso erraza da: online erosi.   

Inoiz Internet bidez erosketarik egin baduzu, jakingo duzu honezkero geroz eta gehiago talde handiagoa zaretela. Geroz eta gehiago gara, bai, Internet bidez erosten dugunok, eta geroz eta gehiago erosten dugu. Merke erostea gustatzen zaigu, denbora aurreztea, eta etxeko sofatik mugitu gabe gainera, eroso asko.

Ez dituzula baliatu oraindik abantaila horiek? Bada, hona gure gomendioa: hasteko, bota begiratu bat sektore horretako enpresa nagusiei. Presaka baldin bazabiltza aurten, eta zuhaitza opariz betetzeko garaiz ez zarela iritsiko uste baduzu, emaiezu aukera bat. Ideia eta gomendio batzuk emango dizkizugu.

Amazon:

Horra Estatu Batuetako merkataritza elektronikoaren sektoreko erraldoia. Hauek dira as Amazonen abantaila nagusiak: segurtasuna, saldu osteko zerbitzua, produktuak itzultzeko erraztasunak, bidalketen abiadura, prezioak, eta zenbait zerbitzu osagarri (Premium, adibidez), zeinei esker bidalketak doan eta egunean bertan jasotzen diren, eskaintza esklusiboak jasotzen diren... Denetik aurkituko duzu Amazonen, liburu bat zein telebista bat. Aurten, gogotik ari da eskatzen jendea bideojokoak, zeinak atari horretako produkturik salduenetakoak baitira.

Aliexpress:

Amazonen lehiakide txinatarra. Merkatu berean lehiatzen dira biak, baina ez dira gauza bera. Aliexpress atarian, beren produktuak eskaintzen dituzte milaka saltzailek eta merkatarik, txinatarrak gehienak, eta elkarrekin lehiatzen dira, preziorik eta kalitaterik onena nork eskainiko. Denetik dagoen bazar handi baten antzekoa da. Atariaren arduradunen ahaleginak gorabehera, oraindik ere agertu ohi da produktu faltsifikaturik, beraz, produktu original baten bila bazabiltza, ondo begiratu, eta arretaz irakurri aurreko erosleen iruzkinak eta ebaluazioak. Gabonetako erosketak atari horretan egitekoa bazinen, beste desabantaila hau ere izan behar duzu kontuan: hiru bat aste igaro daitezke eskaria iritsi arte. Eta abantailarik handiena?? Garbi asko dago: prezioak. Beste inon aurkituko ez dituzun pagotxa paregabeak dituzu hor, zenbait produktutan: arropa, teknologia, gailuetarako osagarriak, altzariak...

Rakuten:

Eroslearen eta saltzailearen arteko bitartekari-lana egiten du "Japoniako Amazon" horrek. Herrialde horretan online gehien saltzen duen konpainia da, eta deskontu-kode ugari ditu dendentzat! Jostailu bila bazabiltza, aukera bikaina duzu atari hori, deskontu handiak egiten baitizkiete Toys 'R' Us eta Imaginarium kateetako dendei.

Aurtengo Gabonetan internet bidez zerbait erostekoa al zara? Zein da zure onlineko dendarik gogokoena? Iruzkinen atalean konta iezaguzu, mesedez. :-)