Gozatu

Gozatu

Artikutzako Parke Naturala: nola bisitatu, ibilbideak...

Bazenekien baso donostiar bat dugula Nafarroan? Artikutza Parke Naturalaz ari gara: geografikoki Nafarroan dago, baina Donostiarena da naturagune hau. Bitxikeria horren berri eta askoz gehiago kontatuko dizugu post honetan. Azalduko dizugu, halaber, nola bisitatu eta nola erreserbatu tokia hango aterpean, eta ibilbide batzuk ere proposatuko dizkizugu.

Gozatu

San Prudentzio 2026: Arabako jaien egunak eta egitaraua

Arabako 2026ko jaien egutegian azpimarratzeko bi data daude: San Prudentzio, apirilaren 28an, eta Estibalizko Andre Maria, maiatzaren 1ean. 2026ko San Prudentzioko egitarau osoa azalduko dizugu, jakin dezazun noiz diren erretreta, danborrada, Armentiako erromeria, Estibalizko erromeria eta Arabako jaietako beste jarduera batzuk.

Gozatu

2026ko "Antxua Eguna" Getarian: antxoaren jaiko egitaraua

Maiatzeko lehen ostiralean ospatzen da "Antxua Eguna" Getarian. Aukera paregabea da jaki hori dastatzeko, txakolina, musika eta askoz gehiago lagun dituela. Hain zuzen, Getariako 2026ko "Antxua Eguna" maiatzaren 1ean izango da, eta asteburu osoan izango dira jarduerak, igandera arte, Arrantzale Eguna ospatzen den arte. 2026ko antxoaren festako egitarau osoa kontatuko dizugu hemen.

Gozatu

Balmasedako 2026ko Erdi Aroko Azoka: egitaraua, ordutegiak...

Balmasedako 2026ko Erdi Aroko Azoka maiatzaren 9tik 10era bitartean ospatuko da Enkarterriko hirigune historikoan. Ikusgarria izango da: kaleak apainduta, auzokideak garaiko jantziekin, gaueko ikuskizunak, kontzertuak, janari-postuak, haurrentzako jarduerak eta askoz gehiago. Balmasedako Erdi Aroko Azoka Euskadiko ospetsuenetako bat da, eta milaka bisita jasotzen ditu urtero. Jarraian, Balmasedako 2026ko Erdi Aroko Azokaren programa azalduko dizugu, guzti-guztiaren berri izan dezazun.