Barre-algaraka lehertzen gara oraindik BECeko Euskaltelen Algara-gauetan entzundako zirto eta bitxikeriez gogoratzen garenean. Umorista apartak benetan gurekin izan genituenak! Umore-biraren lehenengo hitzordua amaituta, Donostiako Kursaalera goaz orain. Han izango gara martxoaren 13an, ostiralarekin, eta bi saio izango dira gainera: 20:00etan eta 22:30ean. Planen bat prestatua baldin baduzu egun horretarako, utzi bertan behera, sekulakoa izango baita Kursaalekoa.
Bilbon lehertzeraino egin genuen barre Sergio Arròspideren ateraldiekin: “Nire neska-lagunak uste zuen inbertsio probetxugarria egin zuela nirekin; ez zen konturatu, ordea, ahuakate kaskar bat naizela ni, behar bezala heltzen ez diren horietako bat, ondo helduta egotetik usteltzera di-da batean pasatzen diren horietako bat”.
David Navarrok, berriz, kontuz ibiltzeko agindu zigun: “Guraso erretiratuak oso arriskutsuak dira. Zergatik? Denbora libre asko dutelako eta seme-alabek ere denbora asko dutela uste dutelako” ?
Manu Badenesek honelako txistetzarrak kontatu zizkigun:
- “Zure semeak arreta-defizitaren nahasmendua du
- Zer?
- Zure semeak arreta-defizitaren nahasmendua duela
- Zer?
- Aitaren berdin-berdina dela!”
Zein iruditu zitzaizun txisterik barregarriena?
Donostia
Martxoaren 13an, ostiralarekin, Euskaltelen Algara-gauen bira Donostiako Kursaalera iritsiko da. Badakizu zein izango den aurten Kursaaleko agertokian? Ezetz asmatu! Pentsatzen duzun bitartean, sarrerak nola lor ditzakezun azalduko dizugu: hartu parte Euskaltelen blogaren bidezko zozketan. Martxoaren 9ra arte daukazu denbora! Azkar ibili eta zorte on!
Umore gehiago
Algara-gauak Donostian bukatuko dira aurten, baina umoreak aurrera egongo du! Oviedo eta Coruña dira hurrengo hitzorduak: martxoaren 21ean. Udaberriari ongietorria egiteko modurik onena dugu: negarrez, bai, baina barre-algaren ondorioz! ?. Zain izango gaituzu!