Barre-algaraka jarri nahi zaitugu, zuzeneko saioetan. Espiritu horrexekin jaio ziren Euskaltelen Algara Gauak. Eta gaur, azkenik, esentzia hori berreskura dezakegu. Zeren eta monologoak agertokietara itzuli dira, beren leku naturalera.
Barrez lehertuko zara, monologista onenetako hiruren emanaldiekin, Euskaltelen Algara Gauen itzulerako biran. Maiatzean zehar, Donostian, Bilbon eta Gasteizen izango dira.
Badatoz berriro Euskaltelen aurrez aurreko ekitaldiak
Algara Gauen itzulera hau gauza handia da guretzat. Euskaltelen aurrez aurreko ekitaldietara itzultzea baitakar, pandemiaren etenaldiaren ondoren.
Izan ere, orduan ez bagenekien ere, ekitaldiei denbora baterako agur esan genien Algara Gauekin. 2020 urte hartan, birako ikuskizun guztietatik bakar bat egin ahal izan genuen. BECen izan zen, otsailaren amaieran.
Baina une zail haietan umore pixka bat jarri behar genuela uste genuen, eta 2021ean, aurrez aurreko ekitaldirik egiterik ez bazegoen ere, Algara Gau on bat zure etxera eramatea erabaki genuen. Urte hartan, barre-algarak birtualak izan ziren, telebistaren bidezkoak. Oraingoan, berriro itzuli gara, barre horiek partekatuak eta zuzenekoak izan daitezen.
Euskaltelen Algara Gauen biraren egutegia
Itzulerako bira Donostian hasiko da, eta Bilbotik eta Gasteiztik igaroko da maiatzean. Prest zaude barre-algara etengabeko hitzordu baterako? Hartu gogoan:
- Donostian, maiatzaren 12an, osteguna, 22:00etan (Kursaal)
- Bilbon, maiatzaren 14an, larunbata, 17:30ean, 20:00etan eta 22:30ean (BEC)
- Gasteizen, maiatzaren 21ean, larunbata, 21:30ean (Bakh)
Sarrera-zozketa gure sare sozialetan
Gonbidapena eskuratzeko, jo ezazu lehenbailehen Euskaltelen sare sozialetara, Facebook, Instagram eta Twitter, Algara Gauen itzulera-birako hirietako bakoitzerako sarrerak zozkatuko baititugu.
Denbora luzean ez ahaztekoa izango da berriz elkartze hau; beraz, azkar ibili, eta parte hartu, une paregabe hau biziko duten zortedunetako bat izateko.
Elkarrekin barre egiteko gau batzuk
Urte hauetan guztietan, Euskaltelen Algara Gauak gure ekitaldirik enblematikoenetako bat bihurtu dira, agertokiak goraino betez. Nori ez zaio gustatzen, bada, barre-algara batzuk egitea...
Are gehiago, komediako jenioak baditu aurrean, hala nola Gemma Martínez, Axlor Riezu, Alazne Etxebarria, Manu Górriz, Sergio Encinas, Pedro Llamas, Fernando Moraño, Quique Matilla, Juan Carlos Córdoba, Fran El Chavo, Manu Badanes, Miguel Miguel, Dani Piqueras, Borja Sumozas eta Álex Clavero. Francotirarock bera ere lagun izan genuen duela urte batzuk.
Nor etorriko da aurten? Adierazi iruzkinetan nor diren zure hautagaiak, eta, bitartean, hasi motorrak berotzen. Begira nola pasatu genuen Euskaltelen azken Algara Gauetako batean.
Primeran pasa!