Berriro barre-algaraz gozatzeko prest gehien maite dituzunekin batera? Hemen da 2026ko Algara Gaua, eta, urtero bezala, aurten ere hartaz gozatzeko aukera eman nahi dizu Euskaltelek. Horra zure konfiantza eta fideltasuna eskertzeko hautatu dugun bidea. Bueltan da berriz Euskaltelen umorea algaraz leher zaitezen.
Lehen mailako bakarrizketa-sorpresak
Euskaltelen Algara Gauean, zugandik inoiz baino gertuago sentitzen gara, eta ilusio handia egiten digu horrek.
Beraz, dena ematen dugu gau bikain bat antolatzeko, ahalik eta jende gehiena etor dadin eta elkarrekin egon gaitezen algara-gau eder batean. Oso ekitaldi jendetsua izan ohi da, leku ikusgarri batean eta denok elkarrekin gozatzeko pentsatua.
Eta pabiloi bete-bete batean milaka lagunek aldi berean barre egiten dutenean, izugarria da sentsazioa…, oilo-ipurdia jartzen duten horietakoa.
Gainera, sorpresa bat izaten dugu beti gordeta azken uneraino: izan ere, ekitaldian parte hartuko duten komikoen izenak ez dira jakinarazten agertokira igotzen diren arte.
Nor etorriko da aurten? Hori jakiteko, zuzenean ikustera etorri beharko duzu!
Euskaltelen 2026ko Algara Gauak
Hiru barre-saio prestatu ditugu zuretzat, eta saio bakoitzean 8.200 lagunek beteko dute Bizkaia Arena - BEC! Barrea kutsakorra bada, pentsa nola pasatuko dugun.
- Otsailaren 21ean (larunbata) egingo dira saioak, 17:00etan, 19:30ean eta 22:30ean, Bizkaia Arena - BEC!en.
Lortu sarrerak gure sare sozialetan
Etorri nahi duzu Euskaltelekin ondo pasatzera? Egon adi eta kasu egin gure Instagrameko eta Facebookeko kontuei, laster esango baitugu nola lor ditzakezun sarrerak.
Hamabost urte baino gehiago Euskadin bakarrizketak eginez

Euskaltelen Algara Gaua tradizio bihurtu da, eta zuengandik hurbilago egoteko modu bat.
2008an hasi zen abentura hau, eta geroztik etenik gabe izan ditugu bakarrizketak. Barreak eta dibertsioa partekatu ditugu 17 urte hauetan.
Beraz, 2026 honetan ere ez zaituztegu topaketa hau gabe utziko.
Komikorik onenak gurekin
Aurreko urteetako Euskaltelen Algara Gauean, artista hauek izan genituen gurekin: Joseba Pérez, Pedro Llamas, David Navarro, Sara Escudero, Axlor Riezu, Manu Górriz, Sergio Encinas, Fernando Moraño, Quique Matilla, Fran El Chavo, Manu Badanes, Miguel Miguel, Nene, Borja Sumozas, Ignatius Farray, Oscar Terol, Álex Clavero.
Denekin ere, barrez lehertu ginen etengabe.
Jakin nahi duzu zer komiko datozen 2026 honetan Algara Gauera? Bada, ez huts egin dibertsioz betetako ekitaldi hau.
Eskerrik asko gure ondoan egoteagatik.
