Toki ezin hobea 2015eko Red Bull Cliff Diving-aren azken proba ikusteko, aurten ere Bilbo aukeratu baitute azken geldialdia egiteko. Euskaltelek babestu zuen ekitaldia, eta bigarren urtez jarraian harrera bikaina egin zion publikoak. 60.000 pertsonatik gora pilatu ziren joan den larunbatean itsasadarraren ertzetan, baita uretan ere edozein motatako "ontzietan", jauzi ikusgarriak ikusteko.
Jauzilariak airean zilipurdi ikaragarriak egiten zituzten bitartean, zaleak jai-giroan gozatzen ari ziren eguraldi ona lagun. Musikak, janariak eta eguzkiak bat egin zuten jardunaldia biribila izan zedin.
Irabazlearen txapela, iragarpen guztien aurka, Estatu Batuetako Steven Lobue-k jantzi zuen, Orlando Duque beteranoaren eta Blake Aldridgeren aurretik. Gary Hunt munduko serieetako txapeldun berria izan zen ustekabea, ez baitzen sailkatu finalerako.
Nolanahi ere, badirudi "Botxoa" finkatzen ari dela txapelketa ikusgarri honetako munduko serieetarako egoitza gisa. Publikoak ederki gozatzen du, eta lekua ezin hobea da.