Euskaltel Euskadiko txirrindulariek maillot laranja jantzi dute, eta errepidera atera dira Bizikletaren Nazioarteko Eguna ospatzera. Eta ezin jatorragoak direnez, beren ibilbide gustukoenak zein diren kontatu digute. Egun hauetan haien bideoak ikusgai izango dituzue gure sare sozialetan. Ez gelditu ikusi gabe! Eta, zu, ausartzen zara haiekin joaten? Gora marea laranja!

Gotzon Martín

Bere jaioterrian, Orozkon, entrenatzea gustatzen zaio. Handik abiatu, eta Laudiotik eta Amurriotik barrena Maroñoko urtegira joaten da. Lendoño Goikoko eta Urduñako eremu guztia zeharkatzen du, eta Urduñan geldialdi bat egiten du Meli’s-en kafe bat hartzeko. Indarberrituta, berriro abiatzen da Barrerilla mendatean gora, Izarrara, eta gero Altubetik jaisten da, Orozkoraino.

Onartzen du ibilbide malkartsua dela, baina egitera animatzen zaitu: eremu oso polita da, eta auto gutxikoa.

Gotzon Martín

Iker Ballarin

Gasteizko txirrindulariak ordu eta erdiko ibilbide lau bat proposatzen dizu, Uribarri Ganboako urtegian. Bere ibilbiderik gustukoena da, eta arrazoirik ez zaio falta. Ingurune ikusgarria da, eta Gasteiztik oso gertu dago. Hori dela eta, txirrindulari asko joaten dira hara, bizikletaz gozatzera.

Iker Ballarin

Ibai Azurmendi

Ibai Azurmendi leitzarrari herriko jendearekin ateratzea gustatzen zaio; batez ere, Mikel Nieve txirrindulariarekin. Elkarrekin ibiltzen dira Irurtzunen eta Ultzaman barrena. Lasterketen aurretik sasoi onean dagoen jakiteko, Aralarko Done Mikel mendatea igotzen du Ibaik, baina entrenamendu lasaiagoak egiten dituenean, Baztanen zehar ibiltzen da.

Ibai Azurmendi

Julen Irirzar

Euskaltel Euskadiko Julen Irirzar txirrindularia Bergaran bizi da, Gipuzkoan, eta hala itsasoa eta mendia txandakatzen ditu, egunaren arabera. Baina, aukeran, Elosuako mendatea (Gorla ere deitua) igotzea du gogokoena bere herritik abiatuta.

Julen Irirzar

Eta zuk, ezagutzen zenituen ibilbide horiek? Erantzuna ezezkoa bada, elkartu koadrila eta probatu lehenbailehen. Eta zure ibilbide gogokoena gomendatu nahi badiguzu, idatzi iruzkin bat.