Bagenuen gogoa Euskaltel Euskadiren denboraldi berria hasteko. Atzean, urte zail bat utzi dugu, lasterketa gutxikoa baina lan askokoa, ordaina izango duena 2021ean. Ilusioa bizi izan genuen Euskadi Fundazioaren denboraldi honetarako hiru taldeen aurkezpenean.

Gora marea laranja! Elkarrekin historia egiten jarraituko dugu.

Herrialde-proiektua

Euskaltelen egoitzatik, kirol-jarduera bat baino gehiago den proiektu hau posible egiten duten protagonista guztiak pasatu dira. Xabier Iturbe Euskaltelen presidenteak ondo definitzen duen gisan, “herrialde-proiektu” bat da, txirrindulariak, zaleak eta babesleak biltzen dituena. Elkarrekin engranaje bat osatzen dugu, eta hori da arrakastaren gakoa.

Sentimendu hori badute txirrindulariek ere, bai baitakite zer den Euskaltel Euskadiren koloreak defendatzea: “maillot hau soinean eramateak sentimendu bat, historia bat, printzipio batzuk... defendatzea esan nahi du. Talde bateko kide zara, baina herrialde oso bat eta Euskal Herriko zale guztien ametsa ordezkatzen dituzu”.

Lasterketa bakoitzean, igoera bakoitzean, sprint bakoitzean errepide-bazterretik animatzeko desiratzen dagoen marea laranjaren amets hori.

Euskaltel Euskadi, más que un proyecto deportivo

Denboraldia hastera doa

Sentsazio ona du Jorge Azanza taldeko kirol-zuzendariak, Valentzian jokatutako denboraldiko lehen lasterketaren ondoren. Mikel Aristik bigarren amaitu zuen, irabazlearengandik zentimetro gutxi batzuetara, eta taldeko hiru txirrindulari lehen hamarren artean iritsi ziren.

Talde hau lasterketa guztietan borrokatuko da, eta hurrena Almeriako klasikoa izango da, datorren igandean, hilak 14.

Pausoz pauso, lehiaketaz lehiaketa, begirada martxoan Voltan, apirilean Itzulian, uztailean Klasikoan eta abuztuan Vueltan jarrita.

Denboraldia martxan da. Lasterketetan ikusiko dugu elkar!

Euskaltel Euskadi, más que un proyecto deportivo

Ekipamendu berria

Errepidean dena emateko, Euskaltel Euskadik ekipamendu berria estreinatuko du. Etxeondoko linea berriak errendimendua du jomuga; materialik onenekin egina da, eta klima-mota guztietara egokitzen da.

Dakizun bezala, Euskaltel Euskadiren onlineko dendan eskuratu dezakezu ekipazioa; % 30eko deskontua izango duzu Euskaltelen bezeroa izateagatik. Laster sartuko ditugu denboraldi honetako elastiko berriak.

Hauxe da Euskaltelek Euskaltel Euskadi Fundazioarekin duen konpromisoa. Etorkizuna gure esku dago!