Gure lurraldearen ezaugarri nagusietako bat gure kultura propioa da, eta gure lurraldetik igaro diren belaunaldien artean zabaldu da. Alderdi askotan ikusten da iragan hori, bai eta izenetan ere; besteak beste, euskarazko Unax mutil-izenean.
Unax izenaren jatorria
Unax izena euskaratik dator. Gure hizkuntza Europako zaharrenetariko bat da, eta, beraz, izen hau gure kulturakoa da. Gainera, Unax izenaren jatorriak nekazaritzarekin eta abeltzaintzarekin du lotura, biak ala biak garrantzitsuak gure iraganean.
Gaur egun, 4.000 gizonek baino gehiagok dute izen hori, eta haietako gehienak gure lurraldean bizi dira. Batez ere, Gipuzkoan. Aipagarria da, gainera, gizon horien batez besteko adina 12 urte eskasekoa izatea. Horrenbestez, moda-modako izena da Unax.
Unax izena oso ezaguna izan da beti Euskal Herrian. Baina, XX. mendearen erdialdean, euskal izenak asko zabaltzen hasi ziren. Hala, Iberiar penintsulako beste toki batzuetan ere erabiltzen da izen hau.
Unax izenaren esanahia
Unaxek “ardi-artzain” edo “ardi-zaindari” esan nahi du. Gure tradizioen isla da izen hau ere.
Izenari buruzko bitxikeria bat aipatzearren, euskal mitologian agertzen dela esango dugu: eguzkiaren jainkoaren semea da. Unax belatz bilakatzeko gai zen, eta paisaia guztia ikus zezakeen bere azpian.
Unax izenaren onomastika
Izen hau gure lurraldekoa denez eta gure hizkuntzak ez duenez zuzeneko harremanik izan beste hizkuntza batzuekin, Unax izenaren santua azaroaren 1ean ospatzen da, santu guztien egunean.
Unax izeneko gizonak
Unax izena gure lurraldean oso ezaguna da, eta, horren erakusgarri, ospe handiko bi pertsonaia ditugu izen horrekin. Bata kirolaria da, eta, bestea, aktorea.
- Unax Ugalde: aktorea
- Unax Mendia: argazkigintza-zuzendaria.
- Unax Hayden: aktorea.
- Unax Agote: futbolaria.
Nola idazten da Unax izena beste hizkuntza batzuetan?
Unax izena gure lurraldekoa eta gure kulturakoa da. Horregatik, zaila da beste hizkuntza batzuetako itzulpenak edo aldaerak aurkitzea.