Gure herrian bakarrik aurki ditzakegun ezaugarri kultural batzuk ditugu. Baina horrek ez du esan nahi mendebaldeko garapena markatu zuten beste zibilizazio batzuen eraginik izan ez dugunik. Peru euskal mutil-izenean islatuta ikusi daiteke, adibidez.
Peru izenaren jatorria
Peru izenaren jatorria gure folklorean kokatzen da, baina jatorrian latinaren eragina ere badago. Izan ere, Peru latinezko Petrus hitzetik dator, eta bertatik beste hizkuntza askotara zabaldu da izen hori.
Azpimarratu behar da izen hori gure mitologian ere agertzen dela. Bizkaian dagoen Okanabasoan bi haritz omen daude Peru eta Mari izenekin. Eta ingurukoak ezkontzen direnean bertara joaten omen dira.
Egun 1.000 gizonezkok baino gehiagok dute Peru izena. Guztiak gure lurraldean bizi dira, eta dentsitatea oso nabarmena da Gipuzkoan. Bestalde, Peru izen klasikoa da, baina, egun, oso indarrean jarraitzen du. Argi ikus daiteke hori, gizonen batez besteko adina 14 urtekoa baita.
Peru izenaren esanahia
Peru izenaren esanahia jakiteko, hitz horren analisi etimologikoari erreparatu behar zaio. Peru latinezko Petrus izenetik dator, baina, aldi berean, hitz honek grezieran du jatorria, eta grezierakoak hebreeratik datorren Kefas terminoaren itzulpenetik heldu zen. Antzinako hitz horrek badu itzulpena euskaraz: haitza edo harria. Hori da Peru izenaren esanahia.
Peru izenaren onomastika
Peru izenaren jatorriak ere eragina du bere onomastika ospatzeko datan. Petrus latinezko izenetik datoz beste batzuk, hala nola Petri izena, eta San Petriren figura oso garrantzitsua da erlijio katolikoan. Egun, ekainaren 29an ospatzen da, San Paulo ospatzen den egun berean.
Peru izeneko gizonak
Peru oso izen tradizional eta bertakoa da gure herrian, eta horrela deitzen diren pertsonen batez besteko adina oso txikia da. Faktore horiek direla eta, zaila da izen hori duten pertsona famatuak aurkitzea. Hala ere, bada izen handiko Peru mordoxka bat:
- Peru Nolaskoain: Gipuzkoako futbolaria.
- Peru Abarrategi: bertsolaria.
- Peru Ansorena: Txirri pailazoa.
- Peru Galbete: musikaria.
- Peru Magdalena: bertsolaria.
Nola idazten da Peru izena beste hizkuntza batzuetan?
Peru izenak hizkuntza askotan ditu itzulpenak eta aldaerak. Gainera, horietako asko milioika hiztun dituzten hizkuntzetan agertzen dira.
Hizkuntza | Itzulpena |
---|---|
Gaztelania | Pedro |
Katalana | Pere |
Frantsesa | Pierre |
Ingelesa | Peter |
Italieraz | Piero |
Nederlandera | Pieter |
Portugesa | Pero, Pedro |
Errumaniera | Petru |
Suediera | Peder |