Julen da Euskadiko izen ezagunenetariko bat.
Gainera, euskarazko mutil-izen osoa da, zenbait aldaera dituelako eta pertsona ospetsuen izena delako. Hori dela eta, aita eta ama izango direnen izen gogokoenetako bat da. .
Julen izenaren jatorria
Julen izena latinetik dator. Zehazki, Iulianus izenetik. Beharbada, jatorri horrek eta izenaren ahoskerak eta musikaltasunak eragin dute Euskadiko eta Nafarroako izen zabalduenetariko bat izatea.
Hala, gaur egun Julen izeneko 15.000 gizon inguru daude, eta haien batez besteko adina 20 urte da.
Horrekin guztiarekin, ezagun da Julen izena moda-modan dagoela Euskal Herriko jaioberrientzat.
Julen izenaren esanahia
Julen izenak sustrai sendoko pertsona esan nahi du.
Gainera, izen hori duten pertsonak lagunkoiak eta kanporakoiak izan ohi dira. Baina, aldi berean, sentiberak dira, eta intimitatea berentzat edo beren gertu-gertukoentzat gordetzen dute.
Bestalde, diotenez, Julen izeneko gizonak abenturazaleak dira, baita langileak eta kirolariak ere. Egoera zailetan egokitzeko gaitasun handia dute gainera.
Julen izeneko gizonak
Julen izena ezaguna denez, ez da zaila izen hori duten pertsona entzutetsuak aurkitzea. Gainera, haietako gehienek kirolaren munduarekin dute zerikusia; hala, izenari lotzen zaizkion ezaugarrietako bat berresten da.
- Julen Guerrero: futbolari ohia (Portugalete, 1974).
- Julen Lopetegui: futbolari ohia eta entrenatzailea (Asteasu, 1966).
- Julen Zubero: txirrindularia, (Lemoa, 1987).
- Julen Aginagalde: eskubaloi-jokalaria.
- Julen Goñi: futbolaria.
- Julen Gabirondo Izeta: segalaria.
- Julen Imanol Olaizola: saskibaloi-jokalaria.
- Julen Urruzola: pilotaria.
- Julen Zelaieta: bertsolaria.
- Julen Arellano: futbolaria.
- Julen Arriolabengoa: idazle eta saiogilea.
- Julen Belamuno: idazlea.
- Julen Goikoetxea: txirrindularia.
- Julen Larrea: aizkolaria.
- Julen Salaberria: pilotaria.
Julenen santu-eguna
Julen izeneko gizonek martxoaren 8an ospatzen dute beren santu-eguna.
Nola idazten da Julen izena beste hizkuntza batzuetan?
Julen izenak itzulpenak eta aldaerak ditu beste hizkuntza batzuetan; zehazki, Europako eta Asiako hizkuntzetan. Beraz, oso izen ezaguna da nazioartean, bere aldaera guztietan.
Hizkuntza | Itzulpena |
---|---|
Alemana | Julian |
Katalana | Julià |
Gaztelania | Julián |
Galiziera | Xián, Xulián, Xiao |
Ingelesa | Julian |
Italiera | Giuliano |
Portugesa | Julião |
Errumaniera | Iulian |
Errusiera | Iulian |
Frantsesa | Julien |