Honela egingo da eskolarako itzulera Euskadin. Euskadiko 2024-2025 ikasturteko eskola-egutegi oso honetan, kontatuko dizugu zer egunetan hasiko eta amaituko diren eskolak eta noiz izango diren oporrak eta jaiegunak, heziketa-ziklo guztietan (Haur eta Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergoa eta LH).

Euskadiko 2024-2025 ikasturteko eskola-egutegia Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergoa eta LH

Euskadiko 2024-2025 ikasturteko eskola-egutegia laburbildu dizugu datozen tauletan; horretarako, arau hauetan oinarritu gara: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren 2008ko martxoaren 10eko Agindua eta Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, DBHko, Batxilergoko eta LHko ikastetxe publikoen egutegiak egiteko ebazpenak.

Calendario escolar Euskadi 2024 2025

2024-2025 ikasturtearen hasiera- eta amaiera-datak Euskadin

Hezkuntza Sailaren araudiak ezartzen duenez, irailaren 2an hasiko dira lanean irakasleak, eta irailaren 6an hasiko dira eskolak; 2024-2025 ikasturtearen aurkezpena egiteko erabili ahal izango da egun hori.

Eta noiz amaituko dira eskolak? Eskolak, oro har, 2025eko ekainaren 20an (ostirala) amaituko dira. Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat, ordea, 2025eko maiatzaren 30ean amaituko dira, eta Batxilergoko 2. mailako ikasleentzat 2025eko maiatzaren 16an amaituko dira, USEko probak direla eta.

Taula honetan ikus ditzakezu, hezkuntza-etaparen arabera sailkatuta, Euskadin 2024-2025 ikasturteko eskolak hasteko eta amaitzeko data guztiak:

Hezkuntza-etapaEskolen hasiera 2024anEskolen amaiera 2025ean
Haur Hezkuntza eta Lehen HezkuntzaIrailak 6Ekainak 20
DBHIrailak 6Ekainak 20
Batxilergoko 1. mailaIrailak 6Maiatzak 30
Batxilergoko 2. mailaIrailak 6Maiatzak 16
LHIrailak 4Ekainak 21
Helduen Hezkuntza (HHE)Irailak 16Ekainak 20
Musika-kontserbatorio profesionalakIrailak 6Ekainak 20
Hizkuntza-eskola ofizialak (HEO)Irailak 30Maiatzak 15
“ID Arte” Arte eta Goi-mailako Diseinu EskolaIrailak 6Ekainak 20
Dantzerti” Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako EskolaIrailak 6Ekainak 20

Euskadiko 2024-2025 ikasturteko oporrak

Noiz izango dira Euskadiko 2024-2025 ikasturteko Gabonetako, Aste Santuko eta udako oporrak?

Gabonetako oporrek 2024ko abenduaren 24tik 2025eko urtarrilaren 6rako tartea hartu behar dute gutxienez, eta Aste Santuak, berriz, 2025eko apirilaren 17tik 21erakoa gutxienez.

Begiratu taulan:

2024-2025 ikasturteko oporrakHasieraAmaiera
Gabonak2024ko abenduak 242025eko urtarrilak 6
Aste Santua2025eko apirilak 172025eko apirilak 21
Uda2024-2025 ikasturtearen amaiera2025-2026 ikasturtearen hasiera

Euskadiko 2024-2025 ikasturteko jaiegunak

Opor horiei Euskadiko 2024-2025 ikasturteko jaiegunak gehitu behar zaizkie. Apunta itzazu, planak egiteko:

2024-2025 ikasturteko jaiegunakJaiegunak
Domu Santu2024ko azaroaren 1a, ostirala
Konstituzioaren eguna2024ko abenduaren 6a, ostirala
Eguberri eguna2024ko abenduaren 25a, asteazkena
Urteberri eguna2025eko urtarrilaren 1a, asteazkena
Errege eguna2025eko urtarrilaren 6a, astelehena
Ostegun Santua2025eko apirilaren 17a, osteguna
Ostiral Santua2025eko apirilaren 18a, ostirala
Pazko bigarrena2025eko apirilaren 21a, astelehena
Langileen eguna2025eko maiatzaren 1a, osteguna

Euskadiko 2024-2025eko eskola-egutegiko tokiko jaiegunak

Eta noiz da Euskadiko hiriburuetako tokiko jaieguna Euskadiko 2024-2025eko eskola-egutegian? Bada, udako oporretan izaten dira Bilboko, Donostiako eta Gasteizko tokiko jaiegun gehienak, baina oraindik ez dute jakitera eman noiz izango diren 2025ean.XXX Argitaratu bezain laster eguneratuko dugu informazioa hemen.

Horrela osatu da, beraz, Euskadiko 2024-2025eko eskola-egutegia. Ikasturte aparta izan dezazula😊.