Ez duzu gehiago itxaron beharrik: zure linea mugikorra eSIM bidez aktiba dezakezu dagoeneko Euskaltelen; gure bezeroak itxaroten ari ziren nobedade handietako bat da. 17 Air iPhone berriarekin batera, eSIMa ekarri dugu Euskaltelera. Teknologia horri esker, ez duzu txartel fisikoaren mende egon beharko eta zure gailu guztiak (smartwatcha, tableta eta telebista, baita autoa ere —IoT edo Gauzen Interneta—) beti konektatuta edukiko dituzun etorkizunaz gozatuko duzu.

Zer da Euskaltelen eSIMa?

SIM klasikoaren bilakaera digitala da eSIMa (SIM integratua). Ez da ez sartu ez aldatu behar, gailuan bertan instalatuta baitator; kode baten bidez aktibatzen da.

Horri esker, seguruagoa eta errazagoa da zure linea kudeatzea, eta malgutasuna ere handiagoa da.

Ekosistema konektatuan integratzen den modua da interesgarriena: erloju adimendunek, eramangarriek, tabletek, autoek, segurtasun-sistemek eta etxetresna elektrikoek, guztiek erabili ahal izango dute teknologia hau, online egoteko une oro.

Nola funtzionatzen du Euskaltelen eSIMak?

  • Operadorearen datuak urrunetik deskargatuz aktibatzen da.
  • Zure mugikorrean, tabletan edo smartwatchean integratuta dagoenez, ez da txartel fisikorik behar.

Euskaltelen zure SIMa eSIM batekin ordezteko urratsak

  1. Zoaz Euskaltelen denda batera.
  2. QR kode bat eta zure txartel berriaren datuak (PINa eta PUKa) jasoko dituzu zure posta elektronikoko helbidean.
  3. Eskaneatu QR kodea zure gailu bateragarritik eta aktiba ezazu unean bertan.

Nola aktibatu eSIMa urratsez urrats

  1. Konektatu gailua wifi-sare batera.
  2. Joan telefonoaren ezarpenetara:
    • iPhonea: Ezarpenak > Datu mugikorrak > “Gehitu datu mugikorren plana” edo “Gehitu eSIMa”.
    • Android: Ezarpenak > Konexioak > SIM-administratzailea > Gehitu eSIMa.
  3. Eskaneatu QR kodea (beste gailu batetik edo ordenagailu batetik).
  4. Aktibazioa prest egongo da hamar bat minutuan.

Zenbat balio du eSIMak Euskaltelen?

Batere ez. SIM fisikotik eSIMera aldatzea edo berri bat kontratatzea doan da Euskaltelen.

Kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsuak

  • eSIMa eska dezakezu, edozein formatutako SIMa duzula ere.
  • QR kodeak behin bakarrik balio du. Hura aktibatzean, SIM fisikoak funtzionatzeari uzten dio.
  • Ezin da gailu batetik beste batera mugitu. Mugikorra aldatzen baduzu edo eSIMa ezabatzen baduzu, kopia bat beharko da.
  • Euskalteleko bezero-fitxan erregistratua duzun helbide elektronikora bakarrik bidaltzen da QRa.
  • Bateragarria da eSIMa jasaten duten gailu guztiekin, iWatchekin izan ezik. Zalantzaren bat baduzu, galdetu lasai.
  • Kudeaketa Euskaltelen dendan egiten da beti.

eSIMa eta zure gailu konektatuak

eSIMak, mugikorra erabiltzea erosoagoa egiteaz gainera, Gauzen Interneten hazkundea ere bultzatzen du:

  • Smartwatcheak: konexio independentea izango duzu entrenatzeko, zure osasuna zaintzeko eta beti konektatuta egoteko.
  • Ibilgailu konektatuak: zerbitzu adimendunak, nabigazioa denbora errealean eta urruneko eguneratzeak.
  • Domotika: kamerak, ahots-morroiak, sentsoreak eta etxetresna elektrikoak konektatuta, wifiaren mende egon gabe.
  • Ekipamendu profesionalak: konexio egonkor eta segurua behar duten tabletak, TPVak eta sistema industrialak.

eSIMaren etorrerarekin, Euskaltelek berrikuntzaren alde eta zure gailuak beti konektatuta egongo diren etorkizun digital baten alde egiten jarraitzen du.

Informazio gehiago nahi baduzu edo zure eSIMa aktibatu nahi baduzu, zoaz zure Euskaltel dendara edo jarri gurekin harremanetan.