Soluzio termografikoak, edukiera-kontrola, datu-analisia, hiri adimendunak, telemedikuntza... Gaur egun, gutxi dira adimen artifizialaren soluzioetatik kanpo gelditzen diren sektoreak. Badakigu informazioa optimizatzen dutela, prozesuak automatizatzen dituztela, gure bezeroak hobeto ezagutzeko baliabideak ematen dituztela eta, beraz, haien beharrei aurrea har diezaiekegula, baina zertaz ari gara zehazki enpresetarako AA edo adimen artifizialeko soluzioak aipatzen ditugunean?
Definizio formaletan katramilatu gabe, adimen artifiziala arazoak konpontzeko teknika-multzo bat da, teknologia informatikoetan eta matematikan oinarritua; hau da, errealitatearen sistema edo eredu oso zehatz batzuk sortzen dira, gai direnak erantzun nahi ditugun galdera-mota zenbaiti erantzuteko. Esate baterako, honelako galderei:
- Kasu berri hau mota jakin batekoa da edo beste mota batekoa? Bezero berri bati aplikatuz: ordaindu gabe utziko du bankuak emandako mailegu bat ala ez? Erradiografia batez ariko bagina: minbizi-zantzuren bat du ala ez?
- Zein da kasu berri honetarako kopuru zuzena? Etxebizitza bati buruz ari garelarik: zenbateko prezioan salduko nuke nire etxea? Edo zuen enpresaren salmenta-aurreikuspenak direla eta: produktu jakin baten zenbat ale salduko ditut datorren astean?
- Elementu hau ezohikoa da nolabait? Adibidez, zuen enpresaren segurtasun-akatsak detektatzeko balio dezake: eraso informatiko bat da konexio hau? Edo bankuko edozein eragiketa egin behar baduzue: txartel bidezko ordainketa hau iruzurra da?
- Zenbat talde daude elementuotan? Adimen artifizialeko soluzioek lagunduko dizuete jakiten zenbat motatako bezeroak dituzuen edo zenbat eta zein diren lurralde bateko cluster nagusiak, haien eragiketa komertziala kontuan hartuz.
- Zer egin beharko nuke gero? Aurre hartuko diegu gertaerei, gidatze automatikoko auto batek bezala: frenatu egin beharko nuke? Abiadura handitu? Norabait biratu beharko nuke edo ezer ez egin? Edo txatbot baten kasuan, zer esaldi idatzi beharko nuke hurrena?
Eta testuinguru honetan, zer eskain diezaieke adimen artifizialak zuen enpresei Euskaltelen ustez?
Ekarpen nagusia zuen bezeroen esperientzia hobetzea da, bakoitzak behar dituen produktuak preziorik onenean izan ditzan edo jasotzen duen zerbitzuaren kalitatea beti maila berekoa izan dadin; enpresaren antolakuntzari dagokionez, publizitateko gastuak optimizatzen laguntzen du ikusgarritasun handiena eskaintzen duten hedabideak baliatzeko, enpresak behar dituen egitura eta langile-kopurua egokiak kalkulatzen ditu, eta komunikazioak babesten ditu.
BAI Analytics, adimen artifiziala zure enpresan aplikatzeko gure aukera
Esperientzia zabala eta adimen artifizialean oinarritutako soluzioen abantailak baliatzen dituen bezero-zorro handia daukagu Euskaltelen. Adimen artifizialeko tresnak eta soluzioak garatzeko lantalde espezializatu bat sortu dugu, enpresen behar komertzial, teknologiko eta zientifikoei erantzuteko asmoz; BAI Analytics zuen guztion beharrak asetzeko sortu da, lurraldeko enpresa izanik nahitaezko baituzue balio erantsi bat lortzea eta horretarako tresnarik eta datu-teknikarik berrienak baliatzea.
Izan ere, adimen artifizialak askotariko erabilerak ditu enpresa eta sektore bakoitzerako. Esate baterako, prezioaren malgutasunaren eredua lagungarri izan dakizuke jakiteko zein den produktu bat saltzeko prezio optimoa; mantentze-lan prediktiboaren ereduari esker, jakin dezakezu zer makina matxuratu daitekeen une jakin batean, eta, beraz, mantentze-lanak aurreikus ditzakezu matxura gertatu aurretik; edo eskaera aurreikusteko ereduak erakutsiko dizu zenbat produktu edukitzea komeni zaizun biltegian edo denda batean kalterik ez eragiteko salmentei eta, aldi berean, ez diru gehiegi gastatzeko biltegiratze-prozesuan.
Azken batean, adimen artifizialak lehiakortasuna hobetzen eta zure baliabideak optimizatzen lagunduko dizu, betiere zure enpresaren beharrak kontuan hartuz. Beti bezala, teknologia eta negozioa uztartzea da arrakasta lortzeko gakoa. Enpresei aplikatutako adimen artifizial motek aukera ugari eskaintzen dizute; hauxe duzu ezagutzeko aukera eta zure beharretarako aplikazio egokiena aukeratzeko une egokia.
Adimen artifizialean oinarritutako zure enpresarako soluzioei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, eman izena gure buletinean edo jarri harremanetan Enpresen Merkataritza Arloko taldearekin.