Stable Diffusion adimen artifizialeko eredu bat da, zeinak kalitate handiko irudi digitalak sortzen baititu lengoaia naturalean formulatutako testu-deskribapenetan oinarrituta.

Stability AI enpresak sortu du Stable Diffusion, eta kode irekikoa da; hain zuzen, hori da irudiak sortzeko beste tresna ezagun batzuekin (adibidez, DALL-E eta MidJourney) duen alde nagusia. Gainera, irispide publikoko LAION-5B datu-basetik ateratako irudien eta azpitituluen pareekin entrenatu da.

2022an atera zen Stable Diffusion-en lehen bertsioa.

Nola erabiltzen da Stable Difussion?

Kode irekiko tresna denez, erabilera librekoa da. Aukera ematen du kode osoa ikusteko eta deskargatzeko ere, zeure tresna propioa konfiguratzeko. Software-bertsioak Creative ML OpenRail-M lizentzia du, eta aukera ematen du aldatutako softwarea erabiltzeko, aldatzeko eta birbanatzeko.

Erabiltzeko eta pertsonalizatzeko aukera aurreratu horiek alde batera utzita, hauek dira Stable Difussion erabiltzeko modu errazenak: stablediffusionweb.com URLra sartzea eta Dream Studioren webgunea erabiltzea (beta.dreamstudio.ai).

Bi interfazeak errazak eta intuitiboak dira, eta ez da ezagutza teknikorik behar haiek erabiltzeko. Erabiltzaile gisa erregistratu ondoren, tresna zuzenean erabil daiteke online.

Irudiak eskatzeko, eskaera idatzi behar da pantailaren beheko aldean dagoen komando-barran. Exekutatzeko, Dream sakatu behar da.

Aukerak eta ezarpenak ere hautatu daitezke: irudien zabalera, altuera, kopurua... Galdetzen badu, gomendagarriena da Stable Difussionen azken bertsio erabilgarria hautatzea beti.

Stable Difussion doakoa da, baina muga batekin: eskaera bakoitzarekin, hasierako doako kredituak kontsumitzen joaten dira; agortzen direnean, ordaindu egin behar da, tresna erabiltzen jarraitu ahal izateko.

Zertarako balio du Stable Difussionek?

Stable Diffussionek kalitate eta bereizmen handiko irudi errealistak sortzen ditu, mota guztietarako gaietarako eta mota guztietako estiloetan.

Prozesatze grafikoko unitateen teknologia (GPU) erabiltzen du. Horri esker, irudiak bizkorrago eta hobeto sortzen dira, eta funtzionalitate zehatzagoak eta aurreratuagoak ahalbidetzen ditu:

  • Itzulpenak

  • Testutik irudirako eta iruditik testurako bihurketak

  • Irudiak optimizatzea eta ukituak egitea: objektuak, eremuak, koloreak... gehitzea edo kentzea

  • Beste irudi batzuetan oinarrituta irudiak sortzea edo aldatzea

  • Bideoak eta animazioak editatzea

  • Irudiak eta konposizioak sortzea zeure aurpegiarekin