Ziur zuetako askori ezin hobeki etorriko litzaizuekeela sareko soluzio integral bat, negozioa babestuta edukitzeko eta, aldi berean, zerbitzu berriak zabaltzeko behar den bizkortasuna izateko.
Euskaltelek Suebaki birtual kudeatua eskaintzen dizue; alegia, eragiketa-kostuak aurreztera eta eragiketak sinplifikatzera bideratutako eredu bat. Abantaila nagusi hauek ditu: errentagarritasuna; erabilgarritasun handia (sistemak beti eguneratuta dauzka, eta laguntza-zerbitzu bizkorra eta aditua eskaintzen dizkizu behar duzunean); segurtasuna (Internetera segurtasunez irteten da, eta VPN sareak eskaintzen dizkie batetik bestera dabiltzan erabiltzaileei, SSL tunelen bidez —eta Internet publikoa erabilita urruti ostatatutako konexioa duten erabiltzaileei, IPSec tunelen bidez—); eta eskalagarritasuna eta malgutasuna (zerbitzu modularrak eskaintzen ditu azpiegitura bakarrean, eta bezero bakoitzarentzat neurrira egindako soluzioak).
Euskaltelen hodeiko suebaki honek sare korporatiboaren eta hodeiko zerbitzu birtualen Interneterako irteera zentralizatzen du, eta, dauzkan abantailei esker, seguru nabigatuko duzu, eta erabat kontrolatuko sarerako sarbideak:
- Zerbitzu modularra eta malgua: zure oraingo eta etorkizuneko beharretara egokitzen da, eta hainbat kontratazio-aukera eskaintzen dizkizu.
- Plataforma bakarra: sareko segurtasun-zerbitzu nagusiak elkartzen ditu.
- Trafiko garbia eta segurua sare osoan, erakundeko azpiegituren eta sareen segurtasun osoa zentralizatzen duelako.
- Interneterako konektagarritasun bermatua, nazioarteko zenbait hornitzaileren eta Espanixen bidez, Datacenterren zentralizatua.
- Sarearen kontrola, hor gertatzen ari den eta gertatu den guztia ikus baitaiteke (FortiAnalyzer erabilita).
- Erreferentziako teknologiak, hala nola Fortinet.
Nola funtzionatzen du Suebaki birtualak?
Hari esker, lehenik, sareko protokoloetan oinarritutako erasoen aurkako lehen defentsa-lerro bat era daiteke, eta arauetan oinarritutako interfazeen arteko 3 geruzako (L3) eta 4 geruzako (L4) iragazkiak ezarri, baita aplikazio-kategorietara edo aplikazio jakinetara iristeko politikak finkatu ere. Horrez gain, birusen eta malwarearen aurkako funtzioak ditu, eta inor bidegabeki sartu dela detektatzeko edo inor bidegabeki ez sartzeko sistema bat ere bai (IPS/IDS). Mila mehatxu ezagun baino gehiago dituen eta etengabe eguneratzen den datu-base bat erabiltzen duenez, suebakien ohiko defentsak saihesten dituzten erasoak detektatu eta geldiaraz daitezke.
Datuen soluzioan %100 integratutako sistema batean oinarritzen da. Sistema horrek darabilen sareko kudeaketa-tresnak zuzenean eta oso modu intuitiboan ikusten du sarean gertatzen den guztia, eta, astero, erabilerari buruzko txosten aurrezarriak sortzen ditu.
Beste aukera batzuei esker ere, bezeroek behar duten tokiraino zabal daiteke enpresaren segurtasun-kontzeptua, bezeroaren direktorio aktiboarekin integratuta, aplikazio zehatzak kontrolatuta eta zerbitzuen kalitate-politikak ezarrita.
Euskaltel segurtasunean aditua da, eta teknologia onenaren eta hornitzaile espezializatuekin hitzarmenak sinatzearen alde egiten du, lehendik dauden aktiboekin integra daitekeen zerbitzu kudeatu eta monitorizatu bat eskaini ahal izateko; erabileraren araberako ordainketa-eredua aplikatzen dugu, eta hainbat kontratazio-aukera eskaintzen, zuen beharretara ongien egokitzen dena aukeratu dezazuen.
Gure soluzio teknologikoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan enpresa bezeroentzako sail komertzialeko taldearekin.