Ba al dakizu zerk lotzen dituen BBK Live eta Shakiraren eta Metallicaren kontzertuak?

Bada Last Tourek antolatu dituela guztiak. Bilboko enpresa berritzaile hori denbora gutxian bihurtu da nazioarteko erreferentzia musika-emanaldien eta kultura-ekitaldi handien antolakuntzari dagokionez.

Last Tourek musika-izar handienetako batzuk igo ditu oagertokira, hala nola Bob Dylan, AC/DC edo Bruce Springsteen.

Last Tourek Euskaltel aukeratu du Soñar Bilboko eraikineko instalazioak teknologiarik aurreratuenarekin hornitzeko. Hala, telekomunikazio-soluzio pertsonalizatu bat prestatu dugu Euskadiko, Bartzelonako eta Madrilgo bulegoetarako, eraldaketa digitalerako bidea egiten laguntzeko.

Wireless, abiadura, erabateko prestasuna eta segurtasuna.

Zer behar zuen azaldu zigun Last Tour-ek: lehenik, ez zuten nahi kablez beteriko bulego bat; beraz, kablerik gabekoa behar zuen instalazioak, Wireless. Lokal berria bereziki diseinatu zen ahalik eta balio-aniztasunik handiena eskaintzeko: ez lanpostu finkorik, ez ordenagailu finkorik. Eta erosoa izateaz gain, lokalak kontzertu-areto bat eta festa bat edo aurkezpen bat egiteko areto bihurtzeko gai izan behar zuen.

Interneterako sarbide indartsu eta azkar-azkarra behar zuten, tamaina handiko bideo eta irudiak trukatu behar izaten baitituzte maiz. Behar horri erantzuteko, Interneteko sare lokal indartsu bat instalatu genien , 1 Gb/sg abiadura eskaintzeko gai dena, bai sare finkorako baia WiFi sarerako. Interneteko irteerarako, berriz, 100 Mb-ko abiadura (mega simetriko eta ardura bakarrekoak) eskaintzen du gure soluzioak. .

Konexioak, gainera, erabateko jarduna eskatzen zuen. Last Tourentzat, nazioarteko proiekzioko enpresa bat izanik, nahitaezkoa da konektatua egotea. Hori ziurtatzeko, zuntz bikoitzeko zerbitzu bat ezarri genuen, beste operadore batek emana baina Euskaltelek kudeatua.

Baina gaur egun, konektatua egotea ez da nahikoa. Last Tour-ek bere hornitzaile eta bezeroekin loturiko informazio konfidentziala erabiltzen du egunero. Hori kontuan izanik, segurtasun-maila handiko komunikazioak eskatu zizkigun, filtrazio eta eraso informatikoei aurre egiteko gai izango zena. Datuen eta komunikazioen segurtasuna bermatzeko, Hodeiko suebakia izeneko gure soluzioan oinarritutako zerbitzu bat prestatu genien. Zerbitzu hori kontratatzen duenak erabilitakoa ordaintzen du. Horri esker, Last Tour-ek babestua du bere identitatea eta segurtasun osoz erabil ditzake sare probatu birtualak (VPN) hirugarrenekin, ekipo bat erosteko inbertsiorik egin gabe. Horrez gainera, hodei pribatu bat prestatu genuen (Last Tour-en bulegoaren eta Euskaltelen Data Center-en artean), informazioa segurtasun eta pribatutasun osoz erabili ahal izateko.

Bestalde, ahots-komunikazioko sistema fidagarri eta kalitate-maila handikoa behar zuen Last Tour-ek bere eguneroko komunikazioetarako. Hori bermatzeko, azken belaunaldiko audio-konferentziako terminalak instalatu genituen beren bulegoetan. Eta, haien osagarri, ahots-soluzio berezi bat instalatu diegu bulegotik kanpo daudenerako; hala, bulegoan baleude bezala deitu ahal izango dute: finko eta mugikorra bateratzeko soluzio aurreratuen abantailak.

Nola lan egin taldean Office 365 erabiliz

Azkenik, eraldaketa digitalean aurrera egiteko prozesuan, Office 365 elkarlanerako ofimatika-baliabideak aukeratu ditu Last Tour-ek. Interneten eta hodeian oinarritutako bulego mugikor bat izango dute horretarako, aukera emango diena erraz-erraz lan egiteko elkarrekin, edonon daudela ere. Enpresako langile orok du fitxategi-mota oro editatzeko eta partekatzeko aukera, batere xehetasunik ez galtzeko, eta 1 TB-ko biltegiratze-espazioa erabil dezake hodeian.

Tresna hori osagarri ezin hobea da Last Touren instalazio berrietan osatutako bulego malgurako: eraikin berriak amets egiteko eta gure talderik gogokoenez gozatzeko gonbita egiten digu.

Zure enpresarako egokitutako soluzio teknologikoen bila bazabiltza eta eraldaketa digitalerantz egin nahi baduzu berme eta segurtasun osoz, jarri gurekin harremanetan: esateko duzuna entzuteko irrikaz gaude, eta zurekin batera jardun nahi dugu, zure negoziorako soluziorik onena bilatzeko.