Ezagutzen duzu Jeansa,ezta? 1958an sortu zen, eta Espainiako kontserba-fabrikatzailenagusia eta Europako eta munduko nagusietako bat da. Bainaakaso ez duzu jakingo hau: 50 urte baino gehiagoko historiadu, eta 15 egoitza, mundu osoan banatuak. Arraina eta itsaskiakfabrikatu eta merkaturatzeaz gain, bestelako elikagaiak ereprestatzen ditu (produktu izoztuak eta jateko prest daudenak),arrantzan aritzen da (enpresa armadore bat du, atunetan aritzendena), maskotentzako janaria prestatzen du (% 100 naturala) etaenergia eta ingurumenaren arloan ere aritzen da (itsasbaliabideak zaintzeko ISS fundazioaren parte da).Dibertsifikazioaren eta berrikuntzaren aldeko apustu horri esker,lehiakorragoa da merkatuan.

R(Telecable eta Euskaltelekin batera Euskaltel Taldea osatzenduen operadore galiziarra) partaide teknologiko estrategiko gisadu Jeansak hainbat urtez geroztik, bere eraldaketa digitaleko prozesuan laguntzeko.“Denbora horretan, bere produktibitatea hobetzen lagundu dioguenpresari, baliabide gehiago eta finantza-gaitasun handiagoaizan baititu bere negozioko jarduera eta prozesu nagusiakberritzeko”, esan du José Manuel Garcíak, R-ren Cloud ProductManagerrak. “Hazten eta berritzen jarraitzeko eta, beraz,lehiakorragoa izateko, digitalizazioaren aldeko apustua egin duJealsak. Horretarako, bere IT azpiegitura berritzen laguntzeanahi zuen. Teknologia berria behar zuen; batetik, Europako etaLatinoamerikako egoitza guztiei zerbitzua emateko eta, bestetik,negozioaren kudeaketa hobetzeko eta bezeroei produktu hobeakeskaintzeko”.

Euskaltel Taldetik, gure bezeroari entzungenion, haren beharrak eta lan-eredua aztertu genituen, eta,azkenik, estrategia-plan bat zehaztu genuen, behar horieierantzuteko ditugun ezagutzak aplikatuta. Beharrezkoa zen ITenazpiegitura modernizatzea eta segurtasuna hobetzea.

Erronkanagusia zen ITen azpiegituran hondamendiren bat gertatuz geroere (eguraldi txarra, hondamendi naturalak, suteak, akatsteknikoak, aurrez ezarritako segurtasun-neurri guztiak arriskuanjartzen dituzten ustekabeko kontingentziak) negozioak funtzionatzenjarraitzea. Horretarako, konputazioa, sareak etabiltegiratzea birtualizatzeko gai den ITen plataforma bat beharzuen; hein handi batean bere kabuz kudeatzeko modukoa, gainera.

Jakin nahi duzu nola?

Gure hornitzaile teknologiko VMWare-ren eskutik etorri zen soluzioa. Bere IT azpiegitura kudeatzeko, VMware vCloud Directorplataformak eskainitako soluzioa jarri zuen Jealsaren esku R-k.Cloud plataforma hori aukera ezin hobea zen software bidezdefinitutako datu-zentro gisako zerbitzu bat emateko, barnehartuko zituena zenbaketa, sarea eta biltegiratzea, eta, gainera,hein handi batean bere kabuz kudeatzeko modukoa izango zena.Soluzio horri esker, Jealsak aukera izango du bere azpiegituraosoa kudeatzeko, erabileraren arabera ordaintzeko ereduarekin.

Bestalde,multicloud soluzio baten aldeko apustua egin beharra zuenJealsak, geografikoki bata bestetik urrun dauden bi tokitaraeramateko bere ITko soluzioak, eta zerbitzari birtualenerreplikazio-mekanismo baten bidez funtzionatzen duensegurtasun-kopien zentro bat izateko urruneko datu-zentro batean,RPO parametroak —errepliken arteko denbora-tartea— etabiltegiratu beharreko erreplika-kopurua erraz kudeatzeko aukeraemango zuena, RTO —berreskuratze-denbora objektibo— osotxikiarekin. VMWare Cloud Availability aukeratu genuen. Izan ere, soluzio horrek aukera ematen du multicloud zerbitzu-plataforma bat sortzeko.

Era berean, Europako egoitzetan Interneteko konexio seguruena emateko, wifi-sare korporatibo baten Firewall Zerbitzu Aurreratu bat (UTM)jarri da Jealsaren esku Euskaltel Taldearen Wifi Enpresasoluzioarekin, bai estaturako eta bai nazioarterako, eta datuakmonitorizatzeko tresna bat ere bai. Hodeiko soluzioetan ere,aurrerapauso bat eman du Jealsak, eta, hemendik aurrera, SAPsoluzioa erabili ahal izango du, erabilgarritasun handiko “SAP HANA as a Service” plataforma erabilita.

Zer onura lortu zituen bezeroak?

VMWareirtenbidean oinarrituta Euskaltel Taldeak egindako proiektuariesker, negozioaren ikuspegi osoa du orain Jealsa Rianxeirak,eta, horri esker, erabaki arrakastatsuak har ditzakete harenprofesionalek. ITen azpiegitura modernoa, malgua, sendoa eta seguruadu orain Jealsak, beti eskura dagoena, eta gai dena berenegozioaren funtzionamendua ziurtatzeko eta bezeroei betiprodukturik onenak eskaintzeko.

Cloud eredu berri horrekin,erabiltzen dituen azpiegiturak bakarrik ordaintzen ditu JealsaRianxeirak. Soluzio moldakorra, malgua eta eskalagarria du orainkonpainiak, bere hazkundeari egokitzen zaiona. Hala, negozioaribalio handiagoa ematen dioten gauzetarako erabiltzen ditu berebarne-baliabideak, eta kanpora ateratzen ditu ITen azpiegiturarenadministrazioarekin lotutako alderdi guztiak.

“Ez

ginateke Espainiako kontserba-fabrikatzaile nagusia eta Europako

bigarrena izango berrikuntzaren aldeko apustua egin ez bagenu.

Proiektu honi esker, hazten jarraituko dugu, eta ondoen egiten

duguna egiten jarraitu ahal izango dugu: gure bezeroei produktu

onenak eskaintzen”. Antonio Rodríguez. Jeansako Informatika eta

Komunikazioko zuzendaria.

Zure enpresarakoegokitutako soluzio teknologikoen bila bazabiltza eta eraldaketadigitalerantz aurrera egin nahi baduzu berme eta segurtasunosoz, jarri gurekin harremanetan:esateko duzuna entzuteko irrikaz gaude, eta zurekin baterajardun nahi dugu, zure negoziorako soluziorik onena bilatzeko.

R-ri buruz

Galiziakotelekomunikazio-operadorea da R, eta Euskaltelekin etaTelecablerekin batera, Euskaltel Taldea osatzen du. Galiziakooperadoreak abiadura handiko Interneteko zerbitzu aurreratuakeskaintzen ditu (500 megarainokoak), telebista digitala etatelefonia finkoa eta mugikorra, eta, orain dela urtebatzuetatik, Galiziako etxe eta enpresen aukera gogokoena dabere sare optikoa hedatua duen eremuetan (www.mundo-r.com).