Digitalizazioaren garaian bizi gara, eta banku-sektoreak ere lehenbailehen egokitu behar ditu soluzio teknologikoak merkatuaren eta bezeroen eskaeretara.

Horretaz jabetuta, ABANCAk bizkor erreakzionatu du beti aro digital berriaren eskakizunei erantzuteko. Oraingoan, gure teknologian konfiantza jarri du, telekomunikazio-zerbitzuak eguneratu eta indartzeko.

Iberiar penintsulan bulego-sare zabala eta Europan eta Amerikan presentzia nabarmena ditu ABANCAk, eta bere hazkundeari eta bilakaerari egokitutako telekomunikazio-zerbitzuak behar ditu, bezeroen prestazio-eskaera gero eta handiagoari erantzuteko.

Hain zuzen, soluzio horiei esker, banku-zerbitzu azkarrak, balio eta kritikotasun handiagokoak, eskaintzeko aukera izango du orain. Eta hori guztia segurtasuna alde batera utzi gabe, ingurune digitalaren funtsezko oinarria baita gaur egun.

ABANCAren erronka eta behar teknologikoak

Merkatuak eta bezeroek eskatzen dituzten funtzio berri horiei erantzuteko, ABANCAko telekomunikazio-sistemek hodeiko soluzioak, hardwarea eta softwarea eguneratu dituzte.

Banku-erakundearen beharrak xehetasunez aztertu ondoren, proposamen orokor bat egin dugu, ABANCA sareari funtzionaltasun berriak emango dizkiona: hasi hodeien eta bulegoen arteko konektibitatetik eta konexio-puntu guztietarako segurtasun handiko sistema bateraino.

Kasu honetan, Aruba teknologiaren alde egin dugu. Teknologia hori gaur egungo soluziorik puntakoenetako bat da, eta gai da ABANCAko ekipoen artean konexio azkar eta seguruak sortzeko. Erredundantzia osatuenei esker, fidagarritasun handiagoa ematen du, bulego bakoitzeko zuntz optikozko azpiegitura onenak aprobetxatuz. Eta, aldi berean, segurtasuna indartzen du; izan ere, haren diseinuan MPLS sarearen berezko babesa (segurtasun perimetrala indartzen duena, esposizio-puntuak minimizatuz) eta SDWAN funtzionaltasuna konbinatzen dira, eta horrek erraztu egiten ditu ABANCAko trafiko-fluxuen kudeaketa, ikuspena eta egokitzapena.

Lankidetza finkatua eta erraza

Urteak daramatzagu ABANCAren sistema informatikoak garatzen eta kudeatzen. Hain zuzen, hurbiltasunak eta sarea ongi ezagutzeak lagundu digute zuzeneko bitartekari exekutibo gisa kokatzen eta entitatearen behar, egoera eta prozedura operatiboetara egokitutako soluzio bat sortzen, eta gai gara horrelako testuinguru batek eskatzen duen malgutasuna eskaintzeko.

Halaber, diseinu-irizpide bereizgarriak ditugu, hala nola egoitza bakoitzean zuntz optikozko azpiegiturarik onena ezartzea, hainbat operadoreren sarbide-sareak konbinatzeko gaitasun handia izatea, eta elementu zentraletan erredundantzia izatea.

Gainera, gure helburua da ABANCA sarea eguneratzeak negozioan duen eragina minimizatzea, eta hura inplementatzeak dakartzan arriskuak murriztea. Halaber, ahalik eta lan gutxiena eman nahi diogu erakundeari, eta zerbitzuaren kudeaketan eta mantentze-lanetan bermerik handiena eskaini.

Gure balio handienetako bat da maila goreneko profesional-talde bat eskaintzea, gaitasun tekniko eta esperientzia handikoa, ABANCAko teknikariekin batera lan egingo duena. Horregatik, talde espezializatu iraunkor bat daukagu erakundearen egoitzan, gorabeherak detektatu eta konponbideak eskaintzen dituena. Barneko talde eskarmentudun bat, muturretik muturrerako tresnaz hornitua, tartean direla bai sareko ekipoak, bai tokian bertan arituko diren teknikariak.

Azken finean, ABANCAren beharretara, ekosistemara eta barreiatzera erabat egokitutako proiektu bat da, zerbitzuen funtzionaltasuna, erabilgarritasuna eta segurtasuna sustatzen dituena, eta konpainiaren sail teknikoarekin kontrastaturako hautaketa-prozesu metodiko baten ondoren garatu dena.

Izan ere, Euskaltel beti ahalegintzen da enpresak abangoardia teknologikoan egon zaitezten. Berrikuntza ezinbesteko elementua da gaur egun, eta horixe da Euskadiri, eta, kasu honetan, ABANCA banku-sektoreko erakunde enblematikoari eman diezaiekegun balio handiena.

Enpresentzat ditugun soluzio teknologikoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresentzako gure sail komertzialarekin, formulario hau betez.