Zure hileko gastua hobeto kontrolatzen eta kudeatzen laguntzen dizu faktura elektronikoak.Hari esker, xehe-xehe ikusiko duzu zenbat kontsumitu duzun, eta aurreztu egingo duzu hurrengo fakturan. Aktiba ezazu, eta zeure ordenagailutik, smartphonetik edo tabletatik ikusiko duzu. Jakin nahi al duzu nola? Oso erraza da!
Euskaltelen webguneko Bezeroaren Gunetik
Erregistra zaitez, eta sartu zure Bezeroaren Gunera. Handik, eroso asko eskura ditzakezu zure faktura guztiak, klik bakar bat eginda. Gogoratu: Bezeroaren Gunetik, zure zerbitzu guztiak zeure neurrira konfigura ditzakezu, eta laguntza pertsonalizatua jaso. Horrez gain, eskura izango dituzun sustapen pertsonalizatuei esker, zerbitzu berriak proba ditzakezu, edo are gehiago gozatu lehendik dituzun horiez.
Zure faktura elektronikoa Bezeroaren Gunetik aktibatu ondoren, erabilgarri dituzu jada eskaintzen dizkizun abantaila guztiak. Azkarra, erosoa eta ekologikoa da, eta, gainera, faktura-historiara eta alerta-sistema batera sartzeko aukera ematen du (posta elektronikoz, zure faktura eskuragarri noiz dagoen jakin dezazun).
Aplikazio mugikorretik
Beste aukera bat hau duzu: Euskaltelen aplikazioa erabiltzea. Gauden hilabeteko faktura ikusteko aukera ematen dizu bide horrek, nonahi zaudela ere; horrez gain, hau guztia ere egin dezakezu:
- Fakturen eboluzioa aztertu, eta azken lau fakturak deskargatu, PDF formatuan.
- Aurrez ordaintzeko mugikorrak kargatu.
- WiFi sarean sartzeko izena eta pasahitzak kudeatu.
- Edozein zerbitzutan izandako arazoenberri eman.
- Zenbait zerbitzu aktibatu: roaminga, datuak, desbideratzeak…
Edozein gailu mugikorretatik egin dezakezu hori guztia (smartphonetik zein tabletatik) azkar eta erraz (iOS eta Androidetik, bertsioaren arabera). Oso erraza da aplikazio mugikorretik zure faktura elektronikora sartzea:
Oraindik ez daukazula Euskaltelen aplikazioa? Konponbide erraza du horrek. Deskargatu oraintxe bertan Google Play-tik edo App Store-tik!