Urtebete baino gehiago igaro da Microsoftekin aliantza estrategiko bat sinatu genuenetik, Euskadiko enpresen eraldaketa digitala aztertzeko eta bultzatzeko. Orain, zuen beharrei –autonomoei eta ekintzaileen beharrei– erreparatu nahi diegu, zuek ere aliantza horri etekina atera diezaiozuen eta merkatuko tresnarik indartsuenetako bat erabil dezazuen.
Badakizu zertaz ari garen, ezta? Microsoft Office 365 tresnari buruz ari gara. Zuri, Euskaltelen bezero zaren horri, zuzendutako irtenbidea, zeinaren bidez hazi egin ahal izango zara, bulegotikako eta bideokonferentziako tresna onenak baititu, eta hori guztia mugikortasuna kontua hartuta eta edozein gailutatik erabiltzeko moduan. Eta baldintza paregabeetan, gainera! Jakin nahi duzu zein diren?
Lehenik eta behin, jakin behar duzuna da zerbitzu hau zure behar zehatzetara egokituta dagoela. Badakigu ez zarela enpresa handia eta agian hilabete batzuetan ez duzula beharko; beraz, hilero fakturatu beharreko zerbitzu bat prestatu dugu zuretzat, eta iraupen-konpromisorik gabe. Horrela, hilabete batean behar ez baduzu, baja eman dezakezu eta hurrengo hilean berriz kontratatu, penalizaziorik eta arazorik gabe.
Eta hauxe da bigarren baldintza garrantzitsua: telefono bidezko laguntza espezializatua emango dizugu doan 7x24, ezeren kezkarik izan ez dezazun. Nahikoa duzu zure negozioko eguneroko kontuei kasu egitearekin; ahaztu, beraz, zerbitzua martxan jartzeari edo bulegotika-arazoei buruzko kontuak. Gu arduratuko gara guztiaz, eta zuk behar duzun orduan eta egunean lagunduko dizugu.
Eta orain dator benetan onena: prezioa. Hilean 9,9 € + BEZa ordainduta, Premium zerbitzua izango duzu. Pakete horretan hau sartzen da:
- 50 GB-ko espazioa postarako, zure komunikazio guztiak espazio arazorik gabe gordetzeko. Eta zure smartphonean erabilgarri izango duzu App sinple batekin.
- OneDrive 1 TB. Badakizu zenbat informazio gorde dezakezun terabyte batean? Ezetz asmatu! Bada horixe da Microsoft-en hodeian gordetzeko izango duzun lekua, eta babes- eta segurtasun-berme guztiekin.
- Teams. Aukera ematen dizu lantaldeak sortzeko, proiektu edo departamentuen arabera lan egiteko; HD bideo bidezko online bilerak antolatzeko, 250 erabiltzailera arteko aukerarekin; dokumentuak partekatzeko edo elkarlanean editatzeko; txatak erabiltzeko talde batekin edo talde bateko kide bakoitzarekin; eta beti zure taldeari konektatuta egoteko Teams-en app-aren bidez.
- Office Online. Pakete honetako atal nagusia bulegotikako sorta da, munduko indartsuena eta erabiliena. Zure nabigatzailean eskura izango duzu zure ordenagailutik.
- Office instalagarria. Lizentzia bakar batekin, bost gailutan instalatu ahal izango duzu Office, edonon eta edonola eskura izan dezazun Microsoft-en bulegotika-tresnarik famatuena.
Eta zure negozioa oraindik martxan jarri ez baduzu edo martxan jarri berria baduzu eta hainbeste prestazio behar ez badituzu, Posta + Hodeia (Office 365 essentials) aukera eskaintzen dizugu, askoz prezio eskuragarriagoan: 3,9 €/hil + BEZ, eta prestazio harrigarriekin:
- Posta elektronikoa: 50 GB
- OneDrive: 1 TB.
- Skype for Business
- Office Online (Word, OneNote, PowerPoint eta Excel)
Eta, Premium kasuan bezala, martxan jartzeko doako zerbitzua eta Office 365 telefono-laguntza.
Zer gehiago behar duzu? Zalantzarik edo galderarik baduzu, deitu 1771 zenbakira eta berehala argituko dizugu. Zure zain gaude!