Ez dago zalantzarik datuak garrantzitsuak direla. Baina punturik konplikatuenetako bat da jakitea nondik hasi eta nola sortu datu-talde bat enpresa batean. Horri buruzkoa izan da gure Datuei buruzko Tailer berria; azaroaren 23an egin da Bilboko Vincci Consulado hotelean.

Topaketa horren bidez jarraipena eman zaio irailean egin zen beste tailerrari, adimen artifizialarekin datuei etekina ateratzeari buruzkoari.

Oraingoan, Adrian Bertol MasMovil Taldeko enpresen alorreko AAko eta Data Analyticseko arduradunak (talde horretakoa da Euskaltel) gai hau jorratu du: nola topatu datuei buruzko ezagutza duten profesionalak eta zer pauso eman datu-talde eraginkor bat sortzen hasteko.

Errealistak izanik, erabilera-kasuak martxan jartzeko, bi ezaugarri hartu behar dira kontuan: batetik, egindako inbertsioek itzulera izan behar dute, eta, bestetik, Euskadiko errealitatera egokitu behar dira.

Datu-talde bat abiarazteko jarraitu beharreko pausoak

Zeuen datu-taldea sortzen hasi baino lehen, errealitateaz jabetu beharra dago. Normalki, enpresetan jatorri ugariko datuak izan ohi dituzue, eta metrika bererako jatorri eta zenbaki bat baino gehiago. Horren guztiaren ondorioz, erabakiak hartzerakoan nahasmena sortzen da.

Hori dela eta, oso garrantzitsua da datuak behar bezala maneiatzea eta haietatik balioa eskuratzea.

Baina hor puntu kritiko batekin egiten duzue topo: profesional espezializatuen gabezia. Egoera horretan, behar eta zalantza ugari sortzen dira.

Zer profil profesional behar dira proiektuen arabera? Non aurki daitezke? Nola kontratatu daitezke eta nola lor daiteke enpresan jarraitzea, egonkortasuna lortzeko? Merezi al du bazkideez baliatzea? Nola antolatu zereginak? Zenbat denbora behar da emaitzak lortzeko?

Datu-talde baterako profil profesionalak

taller dato ll interior

Zer profil behar diren jakiteko, lehenengo pausoa haien zereginak eta trebetasunak definitzea da.

Data Engineer batek azpiegitura garatzen du; BI Developer batek reportingak eta dashboardak egiten ditu; Data Analyst batek datuetatik insightak erauzten ditu eta azalpena ematen die; Data Scientist batek algoritmoetan oinarritutako ereduak sortzen ditu; AI Engineer batek adimen artifizial motak garatzen ditu; Chief Data Officer batek (AAko zuzendaria) taldeak eta proiektuak kudeatzen ditu eta zuzendaritza exekutiboarekin dihardu.

Beraz, batzuk besteak baino egokiagoak dira igarpen-zereginetarako, eta, beste batzuk, optimizaziorako, Social Listeningerako edo ikuspen artifizialerako.

Behar duzun profila edozein dela ere, ez da beti erraza izaten topatzea.

Non topatu profesional espezializatuak

Ohikoena sare sozial ezagunenetara jotzea da, hala nola Linkedin, edo onlineko enplegu-atarietara. IKT sektoreko ekitaldiak eta topaketak ere leku egokiak dira giza talentua aurkitzeko, bai eta gomendioak ere.

Talentu gaztea topatzeko, unibertsitateen eta enpresen arteko lankidetzak oso emaitza onak ematen ditu.

Nolanahi ere, ez da operatiboa talde bat martxan jartzeko profil junior bat kontratatzea, baizik eta gomendagarriena hautagai senior baten alde egitea da. Horrelakoetan, beste norabait joan ez dadin, funtsezkoak dira enpresarako etengabeko lotura eta enpresaren ospea. Kontuan izan behar duzue eskari handiko profesionalak direla eta haien soldatak batezbestekoa baino altuagoak izaten direla.

Millenialen eta Z belaunaldiaren kasuan, haien lehentasunak alderdi ekonomikoa baino harago doaz, eta faktore hauek hartzen dituzte kontuan: telelanean aritzeko aukera izatea, erronka profesional interesgarriak izatea, autonomia izatea eta enpresaren balioekin bat datozela sentitzea.

Zereginen banaketa, barnean edo kanpoan

Bazkideak bai ala ez? Planteatzen duzuen beste galdera handi bat da ea merezi duen bazkideei kanporatzea datu-talde hori eta haren funtzioak.

Hasierako uneek, oraindik estrategia argirik ez dagoenean, oso inbertsio handia eskatzen dute; beraz, aukera ona da kanpoko lankidetzan laguntza bilatzea, baina barruko ezagutza baliatuz.

Definitu beharreko beste alderdi garrantzitsua da datu-taldea nork kudeatzen duen eta zein tokitan kokatzen den enpresaren organigraman. Izan daiteke independentea, eta erakunde osoari zerbitzua eman, edo erabaki liteke arlo bakoitzerako bat egotea.

Hurrengo pausoan honako hauek zehaztu behar dira: datuen eskuragarritasuna, negozio-taldeekiko lankidetza eta zuzendaritzarekiko lerrokatzea.

Behin argi izanda, AArako bide-orri bat diseinatzeko moduan zaudete, eta, ondoren, emaitzen zain egon besterik ez duzue. Zenbat denbora beharko da emaitzak iristeko? Zenbait faktoreren arabera egongo da hori, hala nola enpresan erabakiak hartzen dituztenen inplikazioa eta kultura korporatiboaren aldaketa nola gertatzen den. Batez beste, sei bat hilabete pentsatu behar dugu.

Beraz, datu-talde bat sortzea eta martxan jartzea ez da lan erraza, baina sortzen dituen onurek merezi dute.

Gure aldetik, datuei ahalik eta etekinik handiena atera diezaiezuen nahi dugu Euskaltelen. Horretan lagundu diezazukegu.

Enpresentzako gure soluzio teknologikoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinean, edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresetako gure sail komertzialarekin, inprimakiaren bidez. Eta azken albisteen berri izateko, jarrai iezaguzu LinkedInen.