Adimen artifizial sortzaileak abantaila asko ekartzen dizkie enpresei. Euskaltelen lantegi honetan, AAn eta datuetan gaietan aditu den Adrián Bertol espezialistak abantaila horietaz hitz egingo digu, eta modu pertsonalizatuan aipatuko ditu zenbait adibide zehatz:

  • Bezeroarentzako arreta: AA sortzaileak bultzatutako chatbotak 24/7 orduko laguntza eman diezaioke bezeroari, maiz egiten diren galderei erantzunez eta lantaldearen zama arinduz beste kontsulta korapilatsuago batzuei erantzuteko libre gera dadin.
  • Edukia sortzea: AA sortzailea edukia sortzeko ere erabil daiteke, hala nola blogeko argitalpenak, produktuen deskribapenak, marketineko mezu elektronikoak eta abar. Horri esker, denbora aurreztu daiteke, zure lantaldeak zeregin estrategikoagoetan jardun ahal izan dezan.
  • Personalizazioa: AA sortzailea bezeroaren esperientzia pertsonalizatzeko ere erabil daiteke, erabiltzaileak izandako portaeran oinarritutako produktu-gomendioak sortuz.
  • Produktuak diseinatzea: AA sortzailearen tresnek produktu berriak garatzeko edo daudenak hobetzeko ideiak sortzen lagundu dezakete datu-multzo handietatik ikasi dituzten patroiak eta joerak oinarri hartuta.

Noiz: ostirala, 2024ko maiatzak 17

Ordua: 13:00 h

Iraupena: 90 ´+ bazkaria

Lekua: ZABALTEGI, Errekalde Zumardia 1, Bilbo

Parte hartu nahi duzu?

Jarri harremanetan zure aholkulari komertzialarekin edo bidali zure datuak (izen-abizenak, kargua, enpresa, helbide elektronikoa eta harremanetarako telefonoa) [email protected] helbidera.