Euskaltelek ostalaritza-enpresekiko konpromisoa du, eta, sektoreko negozioetara hurbilduz, haien jarduera ulertu nahi du, elkarrekin urrutira iristeko negozio-garapenean. Hurbiltasunari esker bakarrik ezagut daiteke haien egunerokoa, eta jardueraren mesederako zerbitzuak eta irtenbideak proposatu.
Horregatik, berehala onartu genuen Café Fortalezaren gonbita, Barra de ideas erakundeak Bilboko Yimby gunean antolatu zuen jardunaldira joatekoa. Ostalaritza-sektorera zuzendutako jardunaldi horretan, zenbait adituk jardun zuten ostalaritza-negozioari errendimendu handiagoa ateratzeko gakoak eskaintzen.
Juanjo Martínezek, zeina F&B eta jatetxeen aholkulari eta ostalaritzako enpresaria baita, garai berrietara egokitzeko eta negozioa berritzeko premia azpimarratu zuen. Kontsumitzaileaz jardun zuen, inoiz baino gehiago eskatzen baititu orain kontsumitzaileak esperientzia berriak. Kontsumitzaileek profil digital nabarmena dute orain, eta ostalariek horretara egokitu beste erremediorik ez dute, eta haien arreta erakarriko duten formula berriak eskaini. Izan ere, onlinen dugun izen ona bezeroaren esku dago orain: hark esaten duena gara.
Euskaltelen Eskaintzako eta Go To Market Enpresako arduradunak, Iñigo González lankideak, "Bezeroaren esperientzia hobetzeko ahalegin guztiak bideratzeko eta eraldaketa posible egiteko teknologiak” duen garrantzia nabarmenduz, zera esan zuen:
Merkatua oso zorrotza eta lehiakorra da, eta teknologia berrietan oinarritu behar dugu gure bezeroak hobeto ezagutzeko, haien kontsumo-ohiturak ezagutu eta, informazio hori baliatuta, zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzeko”.
Iñigo Gonzálezek azpimarratu zuen teknologiak eta digitalizazioa oso tresna ahaltsuak direla gure negozioek behar duten eraldaketari aurre egiteko.
Teknologia horiek inoiz baino eskuragarriagoak dira —IoT, Big Data, adimen artifiziala edo wifi-atzipeneko zerbitzu profesionala—, eta lagungarriak izan daitezke negozioen eraldaketa digitalean, berrikuntzan edo negozio-lerro berrien garapenean.
Garai berrietara egokitzeko —kontsumitzaileek ohiturak aldatu dituzte, beste era batean komunikatzen dira eta negozio-eredu berriak sortu dira—, ezinbestekoa da bezeroaren esperientziari garrantzia ematea. Esperientzia hori hobetzeko, aukera ezin hobea dugu orain datuak informazio esanguratsu bihurtzeko, bezeroak zer egiten duen jakiteko, zer nahi duen, zer erabilera-ohitura dituen eta zer gorabehera sor daitezkeen; beste hitz batzuez esanda, zer bereizten dituen aurkitu behar dugu.
Hala, aurrea har dezakegu, eta esperientzia bereizgarri bat eskaini. Adibidez, erreserba online egiteko aplikazioak, wifi-konexioa, karteldegi digitala, pertsona-kontagailuak, jende-ilara kudeatzeko sistemak, tenperatura kontrolatzeko eta hautatzeko sentsoreak, musika-sentsoreak, tiket digitala. Ezin konta ahala aukera daude ostalaritza-sektorearentzat.
Zerbitzu digitalak
Seguru zalantzak dituzula: zergatik segitu beharko luke bezero batek nire dendara etortzen? Nola eragiten du disrupzio teknologiko honek nire negozioan? Teknologiak eskaintzen dizkidan aukerei esker balioa jasotzen ari naiz? Negozio handiagoa lortzen dut?
Eskura ditugun teknologietan daude zure galderen erantzunak. Iturri ugaritatik lortutako datuak Big Data edo AA aplikatuta tratatzen ditugu, eta informazio baliotsua ematen digute. Informazio hori itxarote-denborak optimizatzeko, menu pertsonalizatuak diseinatzeko eta bezeroak nire lokaletik gertu dabiltzanean mezuak bidaltzeko aplikatzen ditugu, besteak beste. Erabakigarria da datu guztien artean konexioak sortzea.
Gure konpromisoa betikoa da: gure bezeroei laguntzea digitalizazioak dakartzan erronka berriei aurre egiten. Hori dela eta, Euskaltelek soluzioak ematen dizkio zure negozioari, zure ahalmen guztia balia dezazun eta lehiakorra eta eraginkorragoa izan zaitezen. Zure laguntzaile izan nahi dugu, eta zure beharrak pertsonalizatzen lagundu nahi dizugu.
- wifi profesionala, zure bezeroen eta zure negozioaren zerbitzura. Milenialek irudika dezakete wifirik gabeko lokal bat? Hondamendia litzateke. Baina, gaur egun, wifiaren pasahitza emanez gero, gure bezeroek datu interesgarriak emango dizkigute beren kontsumo-ohiturei buruz. Gainera, sarbide-puntuen sarera konekta ditzakegu, eta gure lokaleko sarea kalekoarekin konektatu.
- IoT aplikatua, zure lokalaren erosotasun eta eraginkortasunerako: neurketak egiteko eta alertak jakinarazteko sentsoreak, tenperatura eta elektrizitate-kontsumoa kontrolatzeko, pertsonak kontatu eta abar; zerbitzu pertsonalizatu guztiak webgunearen bidez eta mugikorreko aplikazioaren bidez zentralizatuta.
- Analitika aurreratua, saltokian zure bezeroak identifikatu eta konekta ditzazun: kanpaina pertsonalizatuen kudeaketa eta Analytics neurketak. Kontsumo-ohiturei buruzko datuak atera ditzakezu, harreman pertsonalizatuagoa izateko, bezeroak fidelizatzeko eskaintza bereziak egiteko, eta abar.
Ikus dezakezun bezala, bide luzea dugu egiteko. Eta elkarrekin egiteko aukera bikaina dugu.