Microsoft 365i buruz entzungo zenuen zerbait dagoeneko, seguru. Hodeian oinarritutako produktibitate-plataforma bat da, enpresentzako tresnak eta zerbitzuak eskaintzen dituena, hala nola posta elektronikoa, egutegia, testu-prozesamendua, lankidetzarako tresnak eta hodeian biltegiratzeko aukera. Gaur egungo lan-dinamiketarako soluzio integrala.

Lehen Office 365 zena Microsoft 365 da orain, eta Office 365 guztiaz gainera, barnean hartzen ditu adimen artifizialean oinarritutako produktibitate-hobekuntza, aplikazio berritzaileak, hodeian kokatutako zerbitzu adimendunak eta segurtasun aurreratua. Post honetan, Microsoft 365ek zer eskaintzen duen azalduko dizugu.

Zer eskaintzen du Microsoft 365ek?

Microsoft 365 eguneroko lanean lagunduko dizun soluzio moldakor bat da.

  • Office-ren aplikazioak: Microsoft 365en azken aplikazioak ditu: Word, Excel, PowerPoint, Outlook, Publisher... Mahaigaineko, mugikorreko eta webguneko bertsioak dituzte denek.

Gainera, ez dago Internetera konektatu beharrik Office-ren aplikazioak erabiltzeko (Word, Excel eta PowerPoint, adibidez), ekipoan instalatuta baitaude.

  • Produktibitate aurreratuko tresnak. Microsoft 365ek prozesuak optimizatzen ditu eta eraginkortasun operatiboa handitzen, teknologiarik berritzaileena baliatzen duten tresna bateratuei esker. Aipagarriak dira, adibidez, Power Automate, lan-fluxuak automatizatzeko, edo Power BI, datuak analizatzeko soluzio oso bat.

  • Lankidetzarako tresnak: Microsoft 365en tasun deigarrienetako bat da, aukera ematen baitu talde osoarentzako onlineko bilerak edo zuzeneko transmisioak antolatzeko.

Eskura duzue orobat Microsoft Teams, txatak, bideo-deiak, bilerak eta dokumentuetarako sarbidea konbinatzen dituen plataforma bat, dena denbora errealean eta erabiltzaile eta gailu asko konektatzeko aukerarekin.

  • Adimen artifiziala, Microsoft 365 Copilot bidez: ezin egokiagoa da ikusteko nola erabil daitekeen adimen artifiziala ohiko zereginetan. Zirriborroak, ideiak edo oharrak sortzeko; deiak arintzeko edo dei-ilarak kontrolatzeko; bai eta itzulpenak denbora errealean egiteko ere.

Microsot Copilot tresnari buruzko xehetasun gehiago jakin nahi baduzu, eman begiratu bat gure blogeko beste post honi.

  • Zibersegurtasuna: Microsoft 365ek mehatxu zibernetikoen aurkako babes aurreratua eskaintzen du: gailuen sarbide-kontrola eta kudeaketa, segurtasun-kopia automatikoak eta fitxategiak berreskuratzeko aukera, ransomware erasoak gertatzen direnean edo fitxategiak nahi gabe ezabatzen direnean, adibidez.

Gainera, Zero Trust segurtasun-oinarri bat ezartzeko aukera ere ematen du, eta oso lagungarria da hori identitateak, endpointak eta datuak babesteko eta enpresako lehen lerroko langileen gailuak eta aplikazioak administratzen laguntzeko. Leku bakar batean eta gailuetan urrunetik sartzeko direktibak aplikatuz.

Microsoft 365ek etxerako, negozioetarako eta enpresa txiki zein handietarako planak ditu. Edonola ere, bezeroen aurrekontuari eta beharrei egokitutako aukerak dira beti, eta soluzio integral bat eskaintzen dute, produktibitatea, lankidetza eta segurtasuna batzen baititu ekosistema konektatu batean.

Gehiago jakin nahi baduzu Microsoft 365i edo enpresentzat ditugun soluzio teknologikoei buruz, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresentzako gure sail komertzialarekin, formulario hau betez. Azken albisteen berri izateko, jarraitu guri LinkedInen.