Kontsumitzaileen ohiturak aldatzen direnean, marketinak ere gauza bera egin behar du: bezeroarengana iristeko modu berriak bilatu. Horrela, joera berriak agertzen dira, hala nola "mattering” delakoa, funtsezko printzipiotzat bezeroarekiko konexio positiboa ezartzea eta finkatzea duena.

Gaur egun, gutxitan izaten da nahikoa zerbitzu eta produktu baten ezaugarriak eta onurak izatea. Urrats bat harago joan behar da: bezeroarekin harreman egonkorrak eta finkatuak ezarri eta esperientzia erakargarriak eta sinesgarriak sortu behar dira.

"Mattering"-aren gakoak

Enpresek erronka garrantzitsu bat dute aurrean: bezeroari balioa ematen zaiola erakustea eta beraren konfiantza bereganatzea.

Horretarako, enpatia behar da, gustuak, lehentasunak eta premiak ezagutu behar dira, eta marketinak gaur egun duen zailtasun handienetako bat saihestu behar da: kontsumitzaileek aldi berean mezu desberdin ugari jasotzen dituzte era guztietako euskarrien bidez. Eta bezeroak aukeratu eta hautatzen du haien guztien artean. Edozein enpresarentzat, hautatua izatea ez da erraza, eta lan nekeza eta etengabea eskatzen du.

Bezeroek gehien baloratzen duten alderdietako bat pertsonalizazioa da. Mezu masiboak ez dira erakargarriak; gero eta kontsumitzaile gutxiago sentitzen dira ordezkatuta eta identifikatuta mezu horietan.

Opakutasunaere ez da erakargarria. Gardentasunak hurbiltasuna eta sinesgarritasuna ematen ditu, eta enpresaren eta kontsumitzailearen arteko hurbilketa errazten du.

“Mattering”-aren beste aholku bat berehalakotasunaren premiari ez jarraitzea da. Bezeroarekiko harreman iraunkorra ez da egun batetik bestera ezartzen, itxaron egin behar izaten da; helburuak (eta onurak) epe ertainekoak edo epe luzekoak izaten dira.

Eta ez litzateke apustu egin behar mezu bakarraren alde. Gogaitzera iritsi gabe, baina hainbat aukera eta posibilitate probatzea komeni da. Hala, merkatua eta bezeroa hobeto ezagutzeaz gainera, harreman arina, arretatsua eta leiala sendotuz joango da.

Enpresen konpromisoak eta erantzukizun sozialak garrantzia hartzen dute

“Mattering”-aren beste faktore erabakigarria markaren eragin sozial positiboaren garrantzia da. Egungo kontsumitzaileak nahi du enpresa gizartearentzat onuragarria izatea eta haren balioak errespetatzea, eta ez bere negozioaren zenbatekoazz soilik arduratzea. Osotasuna, erantzukizuna edo jasangarritasuna balioak funtsezko bihurtu dira.

Inkesten arabera, kontsumitzaile askok lehentasuna ematen diote enpresek etikaz eta zintzotasunez jokatzeari, eta nahiago dituzte gizartearekin eta ingurumenarekin konprometitutako enpresak.

Gainera, alderdi emozionalak berebiziko garrantzia du publikoaren eta enpresaren arteko harremanetan, batez ere gazteenen artean. Gero eta joera handiagoa dago gure idealekin bat datozen enpresak bilatzeko, hots, gauzak egiteko eta komunikatzeko moduan gure idealekin bat datozenak bilatzeko. Gaur egungo publikoak bere nortasuna adierazten duten produktuak nahi ditu, alderdi guztietan (fisikoa, mentala, pertsonala) ongizatea ematen dietenak.

Mattering”-aren onurak enpresentzat

Enpresa baten marketin- eta salmenta-estrategietan, "mattering"-a eta antzeko kontzeptuak sartzeko denbora eta baliabideak behar badira ere, onurak eztabaidaezinak dira:

  • Markaren irudia indartu eta hobetzen du

  • Pertsonalizatzeko eta xehetasunetan arreta jartzeko gaitasuna

  • Bezeroa gogobetetzea eta fidelizatzea

  • Efizientzia operatiboa marketin- eta salmenta-arloetan

  • Epe ertain eta luzera, marketin- eta publizitate-kostuetan aurreztea

  • Bezeroak eta/edo salmentak areagotzen ditu

  • Aukera gehiago produktu eta zerbitzu berrietan berrikuntzak sartzeko

  • Merkatuaren ezagutza hobea

  • Motibazioa eta gogobetetasuna areagotzea enpresako giza taldeentzat, ahalegina saritzen eta baloratzen dutelako

  • Lehiakortasuna irabaztea lehiaren (lehia ugariaren) aurrean

Emaitza horiek lortzeko, teknologia aliatu handia da, funtsezkoa baita komunikatzeko eta informazio erabilgarria biltzeko. Euskaltelen ditugun Data Analysiserako soluzio aurreratuei esker, enpresak kontsumitzaileen edo merkatuaren joerei, portaerei eta premiei buruzko informazio xehatua eta denbora errealekoa eskuratu dezake, adibidez.

Gehiago jakin nahi baduzu enpresentzat ditugun soluzio teknologikoez, harpidetu gure buletinean edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresentzako gure sail komertzialarekin, formulario honen bidez. Azken albisteak ezagutzeko, jarraitu guri LinkedInen.