Ahots-komunikazio aurreratuetarako zerbitzu fidagarri, malgu, seguru eta kalitate handiko bat behar duzu? Nahi duzu zure enpresari digitalizazio-prozesuan laguntzea inbertsiorik eskatzen ez duen proposamen batekin? Inbertsiorik ez, ez ekipamenduan, ez azpiegituran.

Bada, jarri arreta. Izan ere, Euskaltelen, komunikazioen eta Contact Center-en soluzio aurreraturik onena dugu. Gure Alcatel-Lucent Enterprise partnerrarekin batera prestatu dugu. OTEC Telefonogune Birtuala da: ahots-komunikazio aurreratuak eskaintzen dizkizun merkatuko produkturik malgu eta sendoenetakoa da, eta, gainera, zerbitzuka ordaindu dezakezu.

Euskaltelen hodeian ostatatuta dago telefonogune hau, eta luzapen-kopuru mugagabe bat izan dezakezu —finkoak nahiz mugikorrekoak— , leku batean edo gehiagotan aldi berean, zure enpresa mugarik gabe haz dadin. Hodeiko zerbitzu birtual bat denez, telefonogune fisiko baten abantaila guztiak izango dituzu, baina inolako instalaziorik gabe eta mantentze-lanen kostu txiki batekin. Horregatik, enpresa guztientzako soluzio egokia da, edozein delarik ere haien tamaina.

Gure soluzioak abantaila ugari ditu zure negoziorako. Alderdi ekonomikotik, OTEC Telefonogune Birtualak aukera ematen dio zure enpresari erabiltzen dituen zerbitzuak bakarrik ordaintzeko eta mantentze-lanen eta eguneratzeen kostuak murrizteko, hodeian ostatatuta dagoelako. Jakina, beti softwarerik berriena izango duzun bermearekin. Arintasuna ere ematen dizu soluzio honek, zure beharretara erraz egokitu ahal izango baituzu. Eta hori guztia penalizazio ekonomikorik gabe: erabiltzen duzuna bakarrik ordainduko duzu.

Eta enpresako datuen transmisioan segurtasuna ezinbestekoa denez, OTEC Telefonogune Birtualak zenbait segurtasun-eremu gaitzen ditu, sare-, plataforma-, kudeaketa- eta aplikazio-mailako komunikazio kritikoak eta datuak babesten laguntzeko.

Abantaila horien guztien berri eman zuen Alcatel-Lucent Entrepriseko Negozio Garapeneko arduradun Ana Matak azaroan elkarrekin egin genuen aurkezpenean. Matak adierazi zuen OTECek (Open Touch Enterprise Cloud) arintasuna, kostu-kontrola, produktibitate handiagoa, segurtasuna eta bilakaera “suabe” bat eskaintzen dituela eta konfiantzako partnerrekin, Euskaltelekin, adibidez, egindako lanaren emaitza dela.

Aurkezpen horretan, gure bezeroetako baten esperientziaren berri ere izan genuen: Carlos Ortiz, Athletic Clubeko IKTen zuzendaria. Telefonogune birtuala erakundearentzat zer izan den adierazi zuen. Ortizen arabera, soluzioaren abantaila nagusietako bat erabat hedagarria izatea da, horrek aukera ematen baitio talde zuri-gorriari “modu mugagabean hazteko, bai luzapenei dagokienez, bai telefono-linea eta zerbitzuei dagokienez”. Horrez gainera, irekia izatea nabarmendu zuen, komunikazio-tresna berriekin integratzeko aukera ematen baitu. Eta, azkenik, sendoa zela adierazi zuen, Euskaltelen sarean ostatatuta baitago eta aukera ematen baitu egoitza ugari plataforma bakar batean zentralizatzeko.

Hau da, soluzio ezin hobea da zure enpresako komunikazioak digitalizatzeko. Hobeto ezagutu nahi duzu? Jarri harremanetan gure lantaldearekin. Zure zerbitzura gaude.