Ostegunean, otsailaren 25ean, industria-garapenerako, nazioartekotzerako, energia-eraginkortasunerako eta energia berriztagarrietarako eta ingurumenerako 2021eko laguntza-programak aurkeztu ziren.
Hona hemen enpresek jaso ditzaketen dirulaguntzak:
Ekonomia zirkularra eta ingurumena
Ingurumen-arloko proiektuak
EBk ingurumena babesteko jarritako arauak baino gehiago betetzeko prest dauden, edo, araurik ezean, babes-maila handiagoa emateko prest dauden inbertitzaileei laguntzea da asmoa. Ingurumen-azterlanak, kutsatutako lurren saneamendua eta aholkularitza-zerbitzuak barne hartzen ditu.
- Onuradunak: pertsona fisiko eta juridiko pribatuak, industria-jardueretan, merkataritzakoetan eta zerbitzuetan aritzen direnak.
- Zenbatekoa: 40.000 € gehienez, proiektuaren izaeraren arabera.
- Aurreikusitako argitaratze-data: 2021eko ekaina
Ekonomia zirkularreko berrikuntza proiektuak
Berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko, lehengaien kontsumoa eta hondakinen isurketa murrizteko eta enpresa-jarduera jasangarriak sortzeko diseinatutako ekodiseinuko, ekonomia zirkularreko eta ekoberrikuntza estrategikoko proiektu berritzaileak.
- Onuradunak: enpresa pribatuak, batez ere industria-sektorekoak, konponketa-zerbitzu aurreratuak eta industria-sektoreari lotutako beste zerbitzu batzuk.
- Zenbatekoa: hauta daitezkeen kostuen % 60 gehienez enpresa txikientzat, % 50 gehienez ertainentzat eta % 40 gehienez handientzat; gehienez ere, 30.000 € ekodiseinu-proiektuetarako, 10.000 € ekoberrikuntza estrategikorako eta 100.000 € ekoberrikuntza-proiektuen diseinu bikainerako.
- Aurreikusitako argitaratze-data: 2021eko maiatza
Industria-garapena
Bateratu
Kontzentrazio-prozesuetan sartuta dauden eta ekoizpena handitzeko ekoizpen-inbertsioak egiten dituzten enpresei laguntzeko.
- Onuradunak: industria-enpresak, eta produktu eta prozesu industrialei lotutako zerbitzuak eskaintzen dituztenak.
- Zenbatekoa: aholkularitza- eta notaritza-gastuen % 25 gehienez, eta, horretaz gain, enpresa handientzat inbertsioaren % 10eko eta ETE-entzat % 15eko laguntza gehienez; proiektu eta enpresa bakoitzeko 500.000 €, gehienez ere.
- Aurreikusitako argitaratze-data: 2021eko martxoa.
Bilakatu
EAEko enpresak birlokalizatzeko (reshoring) inbertsioak egiteko laguntzak, eta enpresen jarduera dibertsifikatzeko ekoizpen-inbertsioak egitekoak.
- Onuradunak: industria-enpresak eta zerbitzu tekniko aurreratuen enpresak. 1,5 milioi euroko gutxieneko inbertsioa enpresa handientzat eta 250.000 eurokoa ETE-entzat.
- Zenbatekoa: enpresa handientzat, inbertsioaren % 10 gehienez eta ETEentzat % 15 gehienez; gehienezko zenbatekoa: 1.000.000 €.
- Aurreikusitako argitaratze-data: 2021eko martxoa.
Indartu
Ekoizpen-ahalmena sortzeko eta handitzeko inbertsioa sustatzea, Nerbioi ibaiaren Ezkerraldean eta Oiartzualdean; baita langabezia-tasa EAEko urteko batez bestekoa baino % 20 handiagoa duten beste herri batzuetan ere. Dirulaguntza horiek barne hartzen dituzte ekintza hauek: lur eta eraikuntza berriak, makinak, tresneria, instalazio teknikoak, ekipo eta programa informatikoak erostea, bai eta industria-jabetzen eta patenteen gastuak ere.
- Onuradunak: industria-enpresak, eta produktu eta prozesu industrialei lotutako zerbitzuak eskaintzen dituztenak. 1,5 milioi euroko gutxieneko inbertsioa enpresa handientzat eta 250.000 eurokoa ETE-entzat.
- Zenbatekoa: enpresa handientzat, inbertsioaren % 10eko laguntza gehienez, eta ETE-entzat %15ekoa gehienez. Enpresa edo enpresa-talde bakoitzarentzat 3.000.000 €, gehienez ere.
- Aurkezteko epea: aurre-eskabidea aktibo dago, eta agindua 2021eko apirilean argitaratzea espero da.
Gauzatu
Aurrerakin itzulgarriak, interesik gabeak, teknologia eta berrikuntza oinarri dituzten ETEak sortzeko eta garatzeko. Dirulaguntza horiek barne hartzen dituzte ekintza hauek: lur eta eraikuntza berriak, makinak, tresneria, instalazio teknikoak, ekipo eta programa informatikoak erostea, bai eta industria-jabetzen eta patenteen gastuak ere.
- Onuradunak: teknologian eta berrikuntzan oinarritutako ETE industrialak, eta teknologian eta berrikuntzan oinarritutako produktu eta prozesu industrialei lotutako zerbitzu teknikoak. Jarduera nagusia industria-enpresetan IT/OT inguruneetarako zibererasoen aurkako babes-sistemak bateratzea eta integratzea duten enpresak.
- Zenbatekoa: gehienez 150.000 euroko abalik gabeko maileguak, bost urtean itzultzeko.
- Aurreikusitako argitaratze-data: 2021eko apirila.
Renove 4.0.
4.0 Industriako eta fabrikazio aurreratuko proiektuak martxan jartzeko makina edo ekipamendu aurreratuak (hardwarea eta softwarea) eskuratzeko laguntza.
- Onuradunak: industria-enpresak, eta produktu eta prozesu industrialei lotutako zerbitzuak eskaintzen dituztenak.
- Zenbatekoa: inbertsioaren % 25eko dirulaguntza gehienez; gehienez ere 70.000 € eskaera bakoitzeko eta 100.000 € enpresa bakoitzeko.
- Aurreikusitako argitaratze-data: 2021eko maiatza.
Nazioartekotzea
Gauzatu internacional
Interesik gabeko aurrerakin itzulgarriak, euskal enpresek atzerrian egindako ekoizpen-inbertsioei laguntzeko. Proiektuek gutxienez 120.000 euroko inbertsioa egin beharko dute gehienez 36 hilabetean.
- Onuradunak: kanpoan ekoizpena ezartzeko proiektuak dituzten enpresak, edozein neurri eta sektoretakoak.
- Zenbatekoa: gehienez %50eko maileguak enpresa txikientzat, gehienez %35ekoak enpresa ertainentzat eta gehienez %25ekoak enpresa handientzat, interesik gabe.
- Aurkezteko epea: aurre-eskabidea aktibo dago, eta agindua 2021eko martxoan argitaratzea espero da.
Zabaldu y Sakondu
Kanpo-merkatuetara hedatzearekin lotutako gastu arruntak ordaintzen laguntzeko dirulaguntzak: kanpo-fakturazioa % 50 baino txikiagoa duten enpresentzat (Zabaldu) eta kanpo-fakturazioa % 50 baino handiagoa dutenentzat (Sakondu).
- Onuradunak: ETEak
- Zenbatekoa: onartutako gastuaren % 50eko dirulaguntza, gehienez, eta enpresa bakoitzeko 45.000 euro, gehienez.
- Aurreikusitako argitaratze-data: 2021eko apirila.
Elkartu
Lankidetza-proiektuak aurkezten dituzten erakunde eta enpresak kanpo-merkatuetara hedatzearekin lotutako gastu arruntak ordaintzeko dirulaguntzak.
- Onuradunak: edozein lankidetza-mota erabiliz elkartutako elkarteak eta enpresak: partzuergoak, sustapen-taldeak eta salmenta-taldeak.
- Zenbatekoa: onartutako gastuaren %60ko dirulaguntza, gehienez, eta enpresa bakoitzeko 45.000 euro, gehienez.
- Aurreikusitako argitaratze-data: 2021eko apirila.
Pilotu
Nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuak garatzeko laguntzak; egiteko moduak, metodologiak eta proposamen berritzaileak probatzeko balio behar dute proiektuok, eta eskala murriztuan egin eta bolumen handiagoko proiektuetan kopiatzeko modukoak izan behar dute.
- Onuradunak: ETEak
- Zenbatekoa: proiektu bakoitzeko 50.000€-ko dirulaguntza, gehienez.
- Aurreikusitako argitaratze-data: 2021eko apirila.
Lagunduko dizugu
Zure enpresan inbertsio bat egin edo hobekuntzaren bat egin nahi baduzu, Euskaltel Taldea da zure bidaidea.
Euskaltelek martxan jarri du diru-laguntzak eta laguntza teknologikoak aprobetxatzeko programa. Eraldaketa digitala, berrikuntza edo nazioartekotzeko proiektuak abian jarri nahi dituzten enpresei zuzendutako programa bat da, eta laguntzak nahiz subentzioak bilatzen, kudeatzen eta tramitatzen laguntzeko zerbitzua eskaini nahi du.
Zure enpresan horrelako proiektu edo inbertsio bat egiteko asmoa baduzu, Euskaltelek lagunduko dizu prozesu osoan.