Beren negozioan I+G+Ba, teknologia, ekintzailetza eta eraldaketa digitala sustatu nahi duten enpresentzako laguntza-programa bat da.

Hona hemen enpresek jaso ditzaketen diru-laguntzak:

Ikerketa eta garapena

Zer proiektu-mota lagundu daitezke diruz?

Industria-ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektuak (Hazitek).

Nork eska ditzake laguntza hauek?

Enpresa handiek, enpresa ertainek eta enpresa-elkarteek.

Zer abantaila lor daitezke?

Edozein proiektutan, diru-laguntzarik handiena 250.000 €-koa izango da, erakunde onuradun eta urte bakoitzeko.

Aurkezteko epea

2021eko martxoaren 12ra arte

Berrikuntza

Zer proiektu-mota lagundu daitezke diruz?

Negozioaren talka-planak, jarraipen-planak edo berrabiarazteko planak, negozio-eredu berrien garapena, berrikuntza-proiektuak, dimentsio handiagoa bilatzeko proiektuak, enpresa traktoreen eta haien hornitzaileen arteko lankidetza garatzeko proiektuak (Innobideak-Lehiabide).

Nork eska ditzake laguntza hauek?

Industria-enpresek, industriarekin konektatutako zerbitzu-enpresek, informazioaren eta komunikazioaren gizarteko enpresek, logistika-enpresek (salbu eta garraio-enpresek) eta sektore hauetako industria sortzaileek: industria-diseinua, ikus-entzunezkoak, bideojokoak eta moda.

Zer abantaila lor daitezke?

Proiektu indibidualetarako, gastu hautagarrien % 50eko diru-laguntza; gehienez ere, 50.000 € proiektuko.

Elkarlanean egindako proiektuetarako, gastu hautagarrien % 60ko diru-laguntza; gehienez ere, 35.000 € enpresako eta 100.000 € proiektuko.

Aurkezteko epea

Aurreikusitako argitaratze-data: 2021eko martxoa.

Eraldaketa digitala

Zer proiektu-mota lagundu daitezke diruz?

Adimen artifizial aplikatua: adimen artifizialean oinarritutako zerbitzu eta/edo soluzio komertzialak aplikatzeko proiektuak, baldin eta erakustekoak badira. Adimen artifizialean oinarritutako zerbitzu eta/edo soluzio komertzialak aplikatzearekin erlazionatuta egon behar dute, eta arlo hauetara zuzenduak: ikasketa automatikoa, ikaskuntza sakona, ikusmen artifiziala eta abar.

Nork eska ditzake laguntza hauek?

Enpresa-jarduerak egiten dituzten pertsona fisiko eta juridikoek, enpresaren tamaina edozein dela ere.

Zer abantaila lor daitezke?

Gastu hautagarrien % 50eko diru-laguntza; gehienez ere, 100.000 € proiektuko.

Aurkezteko epea

Aurreikusitako argitaratze-data: 2021eko maiatza.

Enpresetarako Banda Zabal Ultralasterreko programa

Zer proiektu-mota lagundu daitezke diruz?

Banda zabal ultralasterreko sareak halako zerbitzurik ez duten enpresetara zabaltzea, baldin eta enpresa horiek ez badute halako zerbitzurik dauden industrialdeko edo eremu geografikoko operadoreek ez dutelako telekomunikazio-azpiegiturarik. Gutxienez, 600 Mb/s simetrikoko banda zabal ultralasterreko zerbitzuak kontratatzeko aukera ematen duten telekomunikazio-sareak zabaltzen dituzten proiektuak.

Nork eska ditzake laguntza hauek?

Enpresa-jarduerak egiten dituzten pertsona fisiko eta juridikoek, enpresaren tamaina edozein dela ere. Enpresa pribatuen elkarteek, kontserbazioko hirigintza-erakundeek, erkidegoek eta/edo enpresa-elkarteek. Jabeen eta/edo errentarien elkarteek, edozein delarik haien izendapena.

Zer abantaila lor daitezke?

Gastu hautagarrien % 40ko diru-laguntza; gehienez ere, 30.000 € urteko eta enpresako.

Aurkezteko epea

Aurreikusitako argitaratze-data: 2021eko maiatza.

Enpresetarako 5G programa

Zer proiektu-mota lagundu daitezke diruz?

5G teknologiak ezartzeko proiektuak, zeinek jaso behar baitute merkatuan dauden 5G soluzioak/teknologiak ezartzea eta enpresen jarduera operatiboan aplikatu ahal izatea. Aplikazioak: sentsorika, komunikazioak, enpresetako datu-prozesamendua, 4.0 industriako teknologiak, mugikortasuna, eraldaketa energetikoa, ingurumen-kudeaketa, arreta soziosanitarioa

Nork eska ditzake laguntza hauek?

Enpresa-jarduerak egiten dituzten pertsona fisiko eta juridikoek, enpresaren tamaina edozein dela ere.

Zer abantaila lor daitezke?

Gastu hautagarrien % 75eko diru-laguntza; gehienez ere, 100.000 € proiektuko.

Aurkezteko epea

Aurreikusitako argitaratze-data: 2021eko ekaina

Industria digitala

Zer proiektu-mota lagundu daitezke diruz?

Elektronikaren, informazioaren eta komunikazioen teknologiak ezartzeko proiektuak.

Nork eska ditzake laguntza hauek?

Industriari lotutako industria-enpresek eta zerbitzu-enpresek.

Diruz lagundu daitezkeen proiektuak:

  • Enpresa barneko informazio-sistemak hodeiko zerbitzuetara migratzea.
  • Sentsorika, SCADA, serbitizazioa, prozesu-automatizazioa, big data eta bloke-katea.
  • Errealitate birtuala, areagotua eta mistoa, eta ikusmen artifiziala.
  • Smart factory.
  • Fabrikazio aditiboa.
  • Gamifikazioa.
  • Merkataritza elektronikoa.
  • Enpresaren kudeaketa aurreratuko sistemak, hala nola ERPak, Business Intelligence, SMC, mantentze-lan prebentiboa, hornikuntza-kateko kudeaketa logistikoa.
  • Produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa (CAM CAE, PDM eta DMF motako aplikazioen ezarpena).
  • Telelana.

Zer abantaila lor daitezke?

Urtean 18.000 €-ko diru-laguntza onuradun bakoitzeko.

Aurkezteko epea

Aurreikusitako argitaratze-data: 2021eko martxoa.

Industria Zibersegurtasunaren programa

Zer proiektu-mota lagundu daitezke diruz?

EIndustriako zibersegurtasuna sustatzeko proiektuak; batez ere, IT/OT inguruneak zibererasoetatik babesteko sistemak bateratzeko eta integratzeko proiektuak.

Nork eska ditzake laguntza hauek?

Industriako produktu-prozesuari lotuta dauden industria-enpresek eta zerbitzu tekniko, diseinu eta logistikako enpresek.

Zer abantaila lor daitezke?

Onetsitako gastuen % 50eko diru-laguntza; gehienez ere, 18.000 € onuradun bakoitzeko.

Aurkezteko epea

Aurreikusitako argitaratze-data: 2021eko martxoa.

Lagunduko dizugu

Zure enpresan inbertsio bat egin edo hobekuntzaren bat egin nahi baduzu, Euskaltel Taldea da zure bidaidea.

Euskaltelek martxan jarri du diru-laguntzak eta laguntza teknologikoak aprobetxatzeko programa. Eraldaketa digitala, berrikuntza edo nazioartekotzeko proiektuak abian jarri nahi dituzten enpresei zuzendutako programa bat da, eta laguntzak nahiz subentzioak bilatzen, kudeatzen eta tramitatzen laguntzeko zerbitzua eskaini nahi du.

Zure enpresan horrelako proiektu edo inbertsio bat egiteko asmoa baduzu, Euskaltelek lagunduko dizu prozesu osoan.

ETE bat bazara, sartu hemendik Laguntza Teknologikoak Aprobetzatzeko Programara.

Enpresa handia bazara, sartu hemendik Laguntza Teknologikoak Aprobetxatzeko Programara.