2006an sortu zen egungo Mutualia, Euskadin nagusi ziren hiru mutuak bat eginda: La Previsora, Mutua Vizcaya Industrial eta Pakea. Espainiako estatu osoa du jarduera-eremu Mutualiak; printzipioak, berriz, hauek: arreta pertsonalizatua, bat-batekotasuna, arretaren berotasuna, osasun-zentroen kalitatea eta profesionalen hurbiltasuna mutuako enpresekiko eta laguntzaile dituen aholkularitza-bulegoekiko.
Iratxe Ijalba da Mutualiako Informazio Sistemak sailaren zuzendaria.
- Blog EKT: Nolakoa da Mutualiaren eta Euskaltelen arteko harremana?- Mutualia: Gaur egun, Euskaltel da gure telekomunikazio-hornitzailea. 2008az geroztik, komunikazio-zerbitzu hauek ematen dizkigu, gure zentro-sare osoan: ahotsa, mugikorra, datuak, Interneterako sarbidea...
- Blog EKT: Telekomunikazioen alorrean ez ezik, informazioen teknologien eremuan ere elkarrekin zabiltzate orain....- Mutualia: Hala gabiltza, bai. 2013an, telekomunikazio-kontratua berritu ostean, teknologia-alorreko premiei aurre egiteko plana eguneratu beharra zegoela atzeman genuen, digitalizazioak zekartzan eraldaketak ikusirik. Beharrezkoa genuen eguneratzea, larrialdi-egoeretarako gure estrategiak zehazteko datuen segurtasun-galerak ekar zitzakeen diru-galerei aurre egiteko. Euskaltelen zerbitzuak kontratatu genituen, bada, arriskuak aztertu eta enpresari zer kalte eragin diezaioketen kalkula zezan.
- Blog EKT: Zer lan egin ziren, eta nola??- Mutualia: Gogotik egin genuen lan. Zenbait hilabetez, elkarrekin aritu ziren Euskalteleko eta Mutualiako hainbat profesional, informazio-sistemetan arazorik izanez gero jarduera eta eginkizun kritikoak zein diren bereizten eta haiek gelditu edo ez-erabilgarri geratuz gero zer ondorio izango luketen kalkulatzen.
Prebentzio-alderdiak eta araudiak ere jorratu ziren, arriskuak saihesteko edo ahalik eta gehiena gutxitzeko betiere; azkenik, arriskurik sortuz gero nola erreakzionatu behar den ere aztertu zuten.
- Blog EKT: Zer emaitza ekarri zuen azterketak?- Mutualia: Arazoren bat gertatuz gero enpresaren jarraipena ziurtatzen duten zenbait proiektu jorratu ziren. Horretarako, zenbait ahulgune kendu edo murriztu ziren, eta, egoera kritikoei aurre egiteko, ahaltsuago bihurtu enpresa. Proiektu horietako batzuk martxan dira dagoeneko; beste batzuk, berriz, hilabete gutxi barru izango dira.
- Blog EKT: Komunikazio-alorrekoak al dira proiektu guztiak, ala beste teknologia batzuei ere eragiten diete?- Mutualia: Oso zaila da, gaur egun, elkarrengandik bereiztea komunikazioak eta beste teknologia batzuk: segurtasuna, datu-metaketa, aplikazioak... Telekomunikazio-operadore orokorra izaki Euskaltel, proiektu guztiei aldi berean ekiteko moduan gara.
- Blog EKT: Aipatuko al zeniguke egin dituzuen proiektuetatik bakarren bat?- Mutualia: Komunikazio-lineen ahalmena areagotzeaz gain, hau izan zuen helburu gure lehen proiektuak: gure klinika, kontsultategi eta datu-zentroen arteko datu-komunikazioak zifratzea. Cisco konpainiaren GetVpn teknologiaren bidez, sareko ekipoetan aplikatzen da zifratzea; horri esker, gure bezeroen datuak sarean seguru ibiliko direla berma dezakegu.
beste proiektu bat hau izan da: lehengo suebaki korporatiboen ordez, Euskaltelek kontrolatzen eta mantentzen dituen beste batzuk erabiltzen hastea sarean bertan.
- Blog EKT: Sareko suebakiak? Zer abantaila dakarkizue sistema horrek suebakia Mutualian bertan edukitzearen aldean?- Mutualia: Funtsezko elementua da suebakia konpainiaren zerbitzuen funtzionamendurako, eta segurtasun-alorreko jakintza duten profesionalek kudeatu eta mantendu behar dute. Euskaltelen saretik kudeatzen dugunez, gure negozioarekin lotura estuagoa duten aplikazio eta zerbitzuetarako erabil ditzakegu baliabide horiek. Beste abantaila bat hau dugu: erabiltzen dugun egungo zerbitzua bakarrik ordaintzen dugula, hots, ez dugula inbertitu behar izan gure DPZetarako makina eta baliabide garestiak erosteko.
- Blog EKT: Segurtasunarekin lotura estua duten proiektuak aipatu dituzu. Zer ekarpen egiten du Euskaltelek segurtasun-proiektuetan?- Mutualia: Lehenago nioenez, ikuspegi orokor batetik ekin die Euskaltelek zifratze-proiektuei eta suebakiari; komunikazioen alorrerako diseinatu eta egokitu ditu segurtasun-teknologiak, eta zerbitzuan jarri. Oso garrantzitsua da hori guretzat; izan ere, zerbait ez badabil edo aldatu behar bada, Euskalteli deitu eta kito. Abantaila handia da hori hornitzaile bat baino gehiago baduzu.
- Blog EKT: Epe ertainera, zer beste proiektu dituzue?- Mutualia: Honako hauek: gailu mugikorren plataforma kudeatzeko MDM bat jartzea; konpainiaren webgunea babesteko zerbitzu bat; enpresa zerbitzurik gabe utz dezaketen erasoen aurkako babes-sistema bat; telefonia VoIP-era aldatzea, eta abar.
- Blog EKT: Baduzue nahikoa lan hurrengo hilabeteotan...- Mutualia: Bai; azkar aldatzen dira teknologiak, haietatik aurreratuenak jarri behar ditugu gure bezeroen eta langileen eskura, aldi berean bezeroen datuen segurtasuna bermatuz.
- Blog EKT: Eskerrik asko eskaini diguzun denboragatik.