Duela gutxi arte, konpainia handiek bakarrik zituzten mehatxu zibernetikoei aurre egiteko bitartekoak. Gaur egun, ordea, digitalizazioan eta babes-tresnetan egindako aurrerapenei eta jardunbide egokien sistematizazioari esker, gainerako sektore, enpresa eta negozioen eskura ere jarri ahal izango ditugu zenbait mekanismo gure negozioetako eguneroko jarduerak arriskuan jar ditzaketen erasoei aurrea hartzeko eta segurtasun-gorabeheretatik babesteko.
Egunean 285.000 birus berri atzematen dira, eta 30.000 webgune baino gehiago hackeatzen dira. ETE-en %40k egin behar izan diote aurre zirebererasoren bati, eta %83k diote ez daudela prestatuta zibererasoek eragindako kalte ekonomikoetatik berreskuratzeko.
Sistemei eraso egiteak informazio-galera handiak ekar ditzake, baita baliabide-galera eta, are, enpresaren ospe-galera ere; horregatik, oso garrantzitsua da Interneteko sarbideak zibersegurtasun-soluzio aurreratuak edukitzea.
Zure negozioa babesten lagunduko dizugu
Mehatxuen aurrean zure ingurune digitala babesteko, ETE-etarako Zibersegurtasun Soluzioaren funtzionalitateak osatzen ari da Euskaltel Enpresak zerbitzua, eta, orain, estaldura handiagoa eskaintzen du informazioaren eta gailuen mantentze-lanei dagokienez.
ETE-etarako Zibersegurtasun Zerbitzuaren berrikuntzak
- Ciberscoringa: zure enpresaren segurtasun- eta zaurgarritasun-egoera ebaluatzen dugu, Big Datan eta ikasketa automatikoko tekniketan oinarritutako kalifikazioen bidez.
- Eraso-simulagailua: entrenamendu interaktiboko zerbitzu bat da, eraso simulatuetan oinarritua, zibersegurtasun-arriskuei aurrea hartzeko eta langileak haien garrantziaz jabetzeko baliatzen dena.
- Zibersegurtasunari buruzko galdetegia: eErantzun gure galdetegiari, eta jakin ezazu zer arrisku-maila duen zure enpresak zibersegurtasuneko arlo bakoitzean.
- Identitate digitalaren babesa: erabiltzailearen identitate digitalaren presentzia aztertzen du (posta elektronikoa), norbaitek faltsutu dezan saihesteko.
- Banku-txartelaren babesa: zure txartelak babesten lagunduko dizugu, eta zure segurtasunerako arriskurik dagoen jakinaraziko dizugu.
- Urruneko sarbide segurua: partekatu baliabideak modu seguruan eta eskaini urruneko sarbide segurua zure enpresako langile guztiei, muturretik muturrerako konexio-sare zifratua ahalbidetzen duen agente bat instalatuta.
- E-learning eta kontzientziazioa: onlineko prestakuntza-zerbitzu bat, gaur egungo egoera teknologikoaz eta zibersegurtasunaz jabetzen laguntzen duten ikastaroekin.
Aktibatu doan ETE-etarako Zibersegurtasun Zerbitzua
ETE-etarako doako Zibersegurtasun Zerbitzuak laguntza teknologiko osoa emango dizue zuen enpresa zibererasoetatik salbu izateko. Gogoan izan beti (24x7) izango duzuela aditu digital bat zalantzak edo gorabeherak argitzeko, eta nola aktibatu zalantzarik izanez gero, hemen duzue azalpena urratsez urrats:
Euskaltel Enpresak zerbitzuaren bezeroa bazara, ireki https://www.euskaltel.com/eu/enpresak/zibersegurtasuna, eta sakatu Aktibatu ETE-etarako Zibersegurtasun Zerbitzua botoia.
ETE MAX tarifan sartua dago ETE-etarako Zibersegurtasun Zerbitzua.
Oraindik ez bazara Euskaltel Enpresak zerbitzuaren bezeroa eta zure negoziorako zure negoziorako zein soluzio teknologiko ditugun jakin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan 900840590 telefono-zenbakira deituta.
Enpresetarako ditugun soluzio teknologikoei buruzko informazio eguneratua eduki nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresen arlo komertzialeko gure taldearekin.