Euskal txirrindularitzaren historiaren beste orrialde bat idaztera goaz. Dena emanda goaz Itzulira, txoko guztiak laranja-kolorez betetzera, gutarrak azken hatsera arte animatzeko. Egin bat marea laranjarekin, eta zatoz Euskaltel-Euskadi taldearekin Itzulira, apirilaren 4tik 9ra.
Itzuliaren etapa bakoitza laranja izango da
Munduko txirrindularirik onenek lehian jardun beharko dute 20 mendatetan, Hondarribitik Arrateraino, eta zaleek aukera izango dute han Itzuliaren etapa gogoangarriena bizitzeko, euskal txirrindularitzaren ikur horretan.
Baina beste puntu bero batzuetan ere ikusi nahi zaitugu Euskaltel animatzen. Horietako bat, gure egoitzaren ondoan 😊, Derioko Parke Teknologikoko helmugan. Puntu horietan eta etapa bakoitzaren amaieran, Euskaltel-Euskadiko elastiko berriak banatuko ditugu. Lasterketa igaro baino ordubete lehenago lortu ahal izango dituzu, eta laranjaz tindatuko dugu ibilbide osoa.
Hemen dituzu Itzuliaren etapak eta elastikoak banatuko ditugun puntu batzuk:
- Hondarribia – Hondarribia (CRI): apirilak 4, astelehena. Zatoz animatzera San Telmoko igoerara, alde zaharrera eta helmugara.
- Leitza – Viana: apirilak 5, asteartea.Ospatu etapa-amaiera Vianan.
- Laudio – Amurrio: apirilak 6, asteazkena. Emozioa Kostera eta Ozeka mendateetan egongo da.
- Gasteiz – Ingeteam Zamudio Parkea: apirilak 7, osteguna. Jardunaldiko puntu beroak Vivero mendatea eta Parke Teknologikoko helmuga izango dira.
- Ingeteam Zamudio Parkea – Mallabia: apirilak 8, ostirala. Ekin asteburuari Gorla eta Karabietako mendateetan.
- Eibar – Arrate: apirilak 9, larunbata. Itzuliaren amaiera gogoangarria izango da, Arrateko mendatean.
Gainera, gure sare sozialetan kontatuko dizkizugu jardunaldiz jardunaldi gertatzen diren gauza aipagarrienak.
Gutarrak animatzera errepidera atera ezin bazara, eroso-eroso ikus dezakezu Itzulia etxeko sofatik Eurosporten eta ETB1en euskaraz.
Euskaltel-Euskadik Itzulirako hautatutako 7 lagunak
Jorge Azanza kirol-zuzendariaren esanetara eta zaleen begirada zorrotzaren azpian, Euskaltel taldearen txirrindulari hauek lehiatuko dira etapaz etapa:
- Xabier Mikel Azparren
- Ibai Azurmendi
- Mikel Bizkarra
- Carlos Canal
- Xabier Isasa
- Mikel Iturria
- Gotzon MartÃn
Dena emanda jardungo dute hauekin lehiatzeko: Primoz Roglic, zeinak 2021eko garaipena berretsi nahi izango baitu; Julian Alaphilippe munduko txapelketan bi aldiz garaile, eta Geraint Thomas.
Eskuratu zure elastikoa taldea animatzeko
Laranjaz tindatuko ditugu bide-bazterrak. Zatoz gutarrak animatzera Euskaltel-Euskadiren elastiko berriarekin.
Zurea lortzeko, sartu berehala gure sare sozialetara (Facebook, Twitter eta Instagram), Euskaltelen bezeroen artean 50 elastiko zozkatzen ari gara eta.
Zoaz zeurearen bila.
Gora marea laranja! Elkarrekin historia egiten jarraituko dugu.
Konta iezaguzu. Zer oroitzapen dituzu Itzuliaz? Parteka itzazu iruzkinetan.