Abenduko zubirako guztiok itxaroten genuen plana, Durangoko Azokaren aurtengo edizioa, 2024ko abenduaren 5etik 8ra. Euskal kulturako hitzordu nagusietako bat da. Disko- eta liburu-azoka baino askoz gehiago, euskaldunen eta euskal kulturaren zaleen topagune bilakatzen baita Durango. Eta, xehetasunik gal ez dezazun, Durangoko Azokaren 2024ko programa osoaren berri emango dizugu, kontzertuak ere barne, eta esango dizugu non egiten den azoka eta nola iritsi.
2024ko Durangoko Azokaren programa
Aurtengo kartela (goian daukazu) Udatxo eta Balu artistek diseinatu dute, eta “Hartzea ematea DA!” da 2024ko Durangoko Azokarako aukeratutako leloa.
Lau egunez, 2024ko abenduaren 5etik 8ra, euskal kultura 59. Durangoko Azokan izango da.
Ez dago hau baino plan hoberik Euskadin 2024ko abenduko zubirako: 2024ko nobedade literario eta musikalen berri izatea, eta askotariko ikuskizunez gozatzea (kontzertuak, dantza, antzerkia, filmak eta beste asko).
2024ko Durangoko Azokako ekitaldi guztiak kontsultatu ditzakezu Gerediaga elkarteak argitaratu duen programan. Hemen deskargatu dezakezu, egunez egun zer dagoen ikusteko:
“Marea Laranja” dokumentala 2024ko Durangoko Azokan
Euskaltelek ez dio huts egingo Durangoko Azokarekin duen urteroko hitzorduari, bi hamarkada baino gehiagoko adiskidetasuna baitugu. Bi erakundeek bat egiten dugu gure kultura eta euskara bultzatzeko konpromisoan.
Aurten, Euskaltelek ekoitzitako “Marea Laranja” dokumentala, aurkeztuko dugu 2024ko Durangoko Azokan. Ez huts egin bidaia zirraragarri hau, Euskaltel-Euskadi txirrindulari-taldearen eta Marea Laranja munduko txirrindularitzaleen talderik onenaren historia kontatzen duena.
Irudienea euskarazko ikus-entzunezkoen gunean emango da dokumentala, eta Durangoko Zugaza zinema-aretoan ikusi ahal izango da; proiekzioaz gainera, mahai-inguru bat ere izango da Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulari batzuekin, eta elastikoak banatuko dira proiekziora joaten direnen artean.
Apuntatu zure agendan:
- Abenduaren 8an, 13:30ean, Irudienea gunean, Durangoko Zugaza zineman.
Non egingo da 2024ko Durangoko Azoka?
Abenduaren 5etik 8ra egingo da Durangoko Azoka, eta Landako izango du egoitza nagusi. Gure kultur panoramako nobedade literario eta musikalak erosi ahal izango dituzu, eta beste hainbat proposamen ere aurkituko dituzu standetan (300 inguru izango dira).
- Noiz: 5 a 8 de diciembre 2024
- Ordutegia: 10:30 - 20:00, baina abenduaren 8an arratsaldeko 18:00etan zarratuko da.
- Sarrera: doakoa
Azokak proposamen kultural ugari eskaintzen ditu, zenbait tokitan banatuta.
2024ko Durangoko Azokako jarduera nagusiak egingo diren tokien gida bat uzten dizugu, gaiaren arabera antolatuta.
- Landako Gunea: standen pabiloi nagusia, teknologia berriak bilduko dituen Kabia gunea eta Talaia gunea aurkezpenetarako.
- Plateruena: kontzertuak.
- Durangoko Arte eta Historia Museoa: Talaia gunea, aurkezpenak egiteko.
- San Agustin Kultur Gunea: azokaren inaugurazio ofiziala eta arte eszenikoak.
- Zugaza zinema: film-emanaldiak eta aurkezpenak.
- Elkartegi eraikina: familientzako jarduerak; besteak beste, lantegiak, ipuin-kontalariak, liburuen aurkezpenak eta ikuskizunak.
Nola iritsi 2024ko Durangoko Azokara
Ez duzu aurkituko abenduko zubirako plan hoberik Azokako giroaz gozatzea baino, Durangon arnasten den euskal kulturaren eklosioa bertatik bertara biziko baituzu, abenduaren 5etik 8ra.
Nola iritsi Durangoko Azokara?
Bilbotik bazoaz, autoz ordu-erdi beharko duzu, Txorierriko barnebidetik (N-637) eta AP-8tik. Bestela, trenez (Euskotren) edo autobusez (Bizkaibus) joan zaitezke Bilbotik Durangora.
Durangon, onena oinez ibiltzea izango duzu, kaleetako giroaz gozatzeko.
Autoa Durangoko aparkalekuetako batean utzi eta Landako Gunetik gertuenetako aparkalekuetara eramango zaituzten autobusak hartzea gomendatzen dizugu.
Azokako gune batetik bestera joateko, autobusa erabiltzea da beste aukera bat.
2024Ko Durangoko Azoka liburu-dendetan
2024ko Durangoko Azokak jarraitzen du abenduko zubiaren ondoren ere, Euskal Herriko liburu-denda guztietan, Zu non, han DA! ekimenari esker.
Laster jakingo dugu aurten zehazki zer egunetan erosi ahal izango dituzun 2024ko Azokako nobedade guztiak, eta, gainera, aste horietan egingo diren liburu-aurkezpenetara joateko aukera izango duzu.
Goiburuko irudia: Durangoko Azoka