Urtarrilaren 5ean, igandea, harrera egingo diegu ekialdetik datozen Errege Magoei. Jakin beharreko guztiaren berri emango dizugu, Gabonetako une magikoenetako bat bizitzeko aukera izan dezazun. Honelakoa da Donostiako Erregeen desfilea.
Donostiara iristen direnetik hiriko txoko guztietan opariak banatzeko unera arte, ekialdeko Errege Magoek bete-betea izaten dute lanen agenda. Desfile ezaguna ere egitekoen artean dute.
2025ekoeko Errege Magoen etorrera Donostiara
Erregeak urtarrilaren 5ean goizez iritsiko dira Donostiara.
Donostiako neska-mutilek Konstituzio plazan izango dute Meltxor, Gaspar eta Baltasar ikusteko lehenengo aukera, goizeko 10:30ean.
Balkoitik agurtu ostean, ibilalditxo bat egingo dute Donostiako Parte Zaharrean barrena. Errege-postariak eta Joselontxos txaranga izango dituzte lagun.
11:00etan, Rolls-Royce kabriolet batera igoko dira, eta 6 auzotan barrena hasiko dute ibilbidea:
-
11:00: Irteera Hernani kaletik
-
11:20: Altza - Harria parkea
-
11:50: Intxaurrondo - Sagastieder plaza
-
12:25: Martutene - Gasolindegia
-
13:05: Loiolako Erriberak - María Zambrano plaza
-
13:40: Antiguo - Jose Maria Sert plaza
-
14:15: Alderdi Eder - Donostiako Udaleko terraza
2025ekoeko Errege Magoen harrera Donostian
Bazkaltzeko tartearen ondoren, 15:30ean, errege magoen harreraren unea izango da, udalbatza-aretoan. Txikienen une gogokoenetako bat izaten da, erregeei gutunak emateko eta eskaerak egiteko aukera izaten baitute.
Ondoren, errege magoak beren jarraigo ugariarekin elkartuko dira, eta hiriko kale eta auzoetan zehar ibiliko dira.
Donostiako errege-desfilearen ibilbidea eta ordutegia
2025eko desfileak kolorez eta gabon-kutsuko magiaz beteko ditu Donostiako txoko eta auzo ugari.
Hemen duzu Donostiako 2025eko Erregeen desfilearen ibilbidea eta ordutegia.
Donostiako Erregeen desfilea Bulebarretik abiatu ohi da, 18:00etan.
Donostiako errege-desfilearen ibilbidea toki hauetatik igaroko da:
Boulevarda (hasiera eta amaiera)
Hernani kalea
Askatasunaren hiribidea
Urbieta kalea
Prim kalea
Bergara kalea
Idiakez kalea
Gipuzkoa plaza
Legazpi kalea
Errege magoek ohitura dute desfilea amaitu ondoren ospitale eta zahar-etxe batzuk bisitatzeko.
Nolakoa den Donostiako errege-desfilea
Donostiako errege-desfilea Euskadiko ikusgarri eta jendetsuenetariko bat da.
Bost karrozak osatuko dute Erregeen segizioa: "Jaiotza", María, Josef eta Jesus haurtxoarekin; "Gaspar", "Meltxor", "Baltasar" eta, guztietan berriena, buruhandien karroza, Garbera merkataritza-guneak babestua. Karroza bakoitzak bere jarraigo eta gai propioak ditu: itsas motiboak, ipuinetako pertsonaiak eta abar.
600 bat pertsonak osatzen dute desfilea: pajeak, errege-postariak, figuranteak eta mota guztietako pertsonaiak.
Trikitilari eta txarangak ere lagun dituztela, argi-, soinu- eta kolore-ikuskizunak alaitzen du guztia. Eta, nola ez, opariz betetako ibilgailuak ere ez dira falta izango.
Ikusi duzunez, berezi-berezia izango da Donostiako Erregeen desfilea 2025ean. Ibilbideari eta ordutegiari adi egon, eta gozatu topera.
Ea opari asko uzten dituzten zure etxean :)
Goiburuko irudiaren iturria: Donostia Kultura.