Beti nahi izan duzu partidu baten atsedenaldian zelaira irten eta partidutxo bat jolastu? Bilbao Basket esperientziaren irabazleek ametsa egi bihurtu zuten. Zeinen ondo pasatu zuten erakutsiko dizugu ??
Arabako ikastolek beren jai handia egingo dute ekainaren 15ean, igandea, Gasteizko Olarizuko zelaietan: Araba Euskaraz 2025. Aurtengo leloa “Etengabe” da, eta Euskaltelek bat egiten du lelo horrekin. Horregatik, aurten ere Araba Euskarazen izango gara, txikientzako jarduerekin. 2025eko Araba Euskarazeko programako jarduera guztiak kontatuko dizkizugu, gozatzeko aukera izan dezazun: kontzertuak, artisau-azoka, pilota, kalejirak eta askoz gehiago.
Sestaoko 2025eko jaiak ekainaren 19tik 29ra izaten dira, San Joan eta San Pedro patroiak omentzeko. Den-denaren berri berri izan dezazun, hemen dituzu informazio eta kontzertu guztiak eta Sestaoko 2025eko jaietako egitarau.
2025eko Irungo Jaiak ekainaren 13tik 29ra ospatuko dira, eta astelehena dute egun nagusia, ekainaren 30a, 2025eko Irungo Alardearen eguna, jaieguna hirian. Irungo 2025eko jaietako programa osoa kontatuko dizugu, San Pedro eta San Martzial jaietako den-dena goza dezazun: kontzertuak, desfilea...
Bizikleta-ibilbide bat egitea proposatzen dizuegu. Ikusiko duzuenez, Bizkaian badugu non aukeratu: hiri-inguruneko ibilbideak, errepidekoak, mendikoak, kostaldekoak... Eta maila guztietarako aukerak daude: hasiberrientzakoak, ibilbide errazak, familian egiteko modukoak eta sasoi onean daudenentzako ibilbide gogorragoak. Hemen duzu Bizkaiko bizikleta-ibilbideen bilduma bat.
Ekainaren 23tik 27ra egiten dira Hernaniko jaiak, Euskadiko ospetsuenetakoak. Preludioa, sutzar jendetsua, ehunka urteko dantza (azeri-dantza) eta akelarre herrikoia egiten dira, baita musika- eta kirol-ekitaldi ugari ere. Halakoxeak dira Hernaniko 2025ko San Joan jaiak.
Prestatu ekainaren 20tik 24ra izaten diren Leioako jaietan udari ongietorria emateko. Leioako 2025eko San Joan jaiak ekainaren 20an hasiko dira, ostirala, Mari Pepa eta Arloteren pregoiarekin eta txupinazoarekin, eta ekainaren 24an, asteartea, amaituko dira. San Joan eguna jaieguna izango da Leioan 2025ean. Kontsultatu hemen 2025eko Leioako jaietako egitaraua eta gozatu suaz, kontzertuez eta askoz gehiagoz.
Eibarko 2025eko sanjoanetan sua egiteko prest? Egun handia ekainaren 23a izaten da, Lizarrako Dultzaineroei harrerarekin, jaietako pregoiarekin, txupinazoarekin eta San Joan suarekin. Ekainaren 24a ere aipatzeko modukoa da. Jaieguna da Eibarren; baina jaiak egun batzuk lehenago hasten dira. Hona hemen 2025eko Eibarko sanjoanetako egitarau osoa, ekintzarik eta kontzerturik gal ez dezazun.
Ekainaren 13an, Urkiolako San Antonio eguna ospatzen da, eta nekazaritza- eta abeltzaintza-azoka egiten da; azoka hori hurrengo igandean ere egiten da. Erromeria, gastronomia, tradizioa eta kultura elkartzen dira Urkiolako santutegian, Euskadiko erromeria ezagunenetako baten inguruan. 2025eko Urkiolako San Antonio jaiaren egitaraua dakarkizugu, bai ekainaren 13koa, bai errepetizio-igandekoa, ekainaren 15ekoa.