Eguberriak tradizioz beteta daude, eta Baionan bada bat guztien gainetik nabarmentzen dena: faroltxoak askatzea. Noiz eta non egiten da faroltxoak askatzeko ekitaldi ezaguna? Hamarkada batetik hona, Eguberri-jaien aurreko bi larunbatetan, paperezko faroltxoekin argitzen da urtero Iparraldeko hiria, baina aurten ez da egingo ospakizun hori. Segurtasun-arrazoiak direla medio, aurten ez da egingo Baionan faroltxoak askatzeko ekitaldia. Debeku honen xehetasun guztiak azalduko dizkizugu hemen.

Zergatik ez dituzte askatuko aurten faroltxoak Baionan?

Segurtasun-arrazoiak direla eta, 2024an ez da egingo faroltxoak askatzeko ekitaldirik Baionan. Hala ezarri zuen 2022ko dekretu batek, zeinak debekatu baitzuen metxa sukoi bat piztu ondoren aireratzen diren paperezko faroltxoak askatzea.

Horrexegatik debekatu zen, hain zuzen, faroltxoak askatzea Pirinio Atlantikoetan; segurtasuna bermatzeko eta suteak eragozteko.

Nahiz 2022an eta 2023an baimendu egin ziren ekitaldiak, aurten debekatuta dago; beraz, ez ditugu berriz ikusiko Errobi ibaiko kaiak jendez mukuru Baionako faroltxoak askatzeko ekitaldia ikusteko.

Hala ere, beti gordeko dugu oroimenean ekitaldi berezi hori.

Noiz eta non egiten zen Baionako faroltxoak askatzeko ekitaldia?

Duela 10 urte hasi zen ekitaldi hori ospatzen Iparraldeko hiria, Eguberri-jaien hasiera gisa.

Musika lagun, zerua koloretako faroltxo argitsuz betea ikustea Eguberrietako ekitaldi erakargarrienetako bat bihurtu zen hala bertakoentzat nola kanpokoentzat, milaka lagun biltzen baitziren Errobi ibaiko kaietan bi gau magiko gozatzeko.

Izan ere, Eguberri-jaien aurreko bi larunbatetan askatzen ziren faroltxoak Baionan.

Errobi ibaiko kaietan askatzen zituzten faroltxoak (Carreau des Halles plazan, zehazki). Alde batean, ibaia; bestean, Iparraldeko hiriaren gune historikoa. Agertoki ezin hobea, harriz eta urez inguratua, Baionako faroltxoen —lanternes, frantsesez— jaiaz gozatzeko.

Bertakoak zein kanpokoak biltzen ziren Baiona erdialdean, guztiak ere iluntzeko 19:30ean faroltxoak askatzeko prestaturik.

Zenbat balio dute Baionako faroltxoek?

Baionako faroltxoek 5-7 euro balio dute. Aurrez eros zitezkeen Baionako dendetan edo inguruko herrietakoetan; Angelun, esaterako.

Faroltxoak askatzeko ekitaldi-egunean bertan ere lor zitezkeen, askatzen ziren lekuan bertan, ekitaldia baino ordu batzuk lehenago.

Aurten, ordea, ez da aukera hori egongo, debekatu egin baita faroltxoak askatzeko ekitaldia.

Iruñean, ordea, tradizioari eutsi diote.

Iruñeko 2024ko faroltxoak

Iruñean, Baionarekiko keinu gisa hasi ziren ospatzen ekitaldi hori, senidetuta baitaude bi hiriak. Eta San Saturnino eguna aukeratu zuten, azaroaren 29a, Iruñean faroltxoak askatzeko.

Iruñearen eguna ospatzen da San Saturnino egunean, eta Eguberri-jaien hasiera-ekitaldia bihurtu da faroltxoak askatzeko ekitaldia.

Sartu estekan, paperezko faroltxoak Iruñean askatzeko ekitaldiaren xehetasun guztiak jakin nahi badituzu. 2024an, faroltxoak askatzeko Baionan egingo ez den ekitaldiaren ordezkoa izango da Iruñekoa.

Goiburuko irudiaren iturria: Baionako Turismo Bulegoa.